Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
793

EDIKTUA, 599/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak,

Fede ematen dut:

599/2014 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Juan Antonio Alvarez De Castro jaunak epaia eman du 2014-11-26an, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

73/2014 EPAIA

Bergara (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko azaroaren hogeita seia.

Nik, Juan Antonio Alvarez de Castrok, Bergarako (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditut 599/2014 falta-judizioaren autoak, zeinetan honako hauek izan baitira parteak: fiskala; inplikatu gisa Jose Manuel Da Silva Moreira, Antonio Alexandre De Sousa e Costa, Antonio Manuel Da Silva Reis eta Jeronimo Fernando Riveiro De Sousa salatuak eta Ahmidou Tkchchi salatzailea.

EPAITZA

Bidezkoa da Antonio Alexandre De Sousa e Costa kondenatzea, irain eta iseka bidegabe arinen falta baten egile erantzulea izateagatik (Zigor Kodeko 620.2 artikulua), hamar egunetan, eguneko 2 euro ordaintzera, guztira 20 euro. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa aplikatuko da: askatasunik gabeko egun bat ezarriko zaio (espetxean sartzea), ordaindu gabeko eguneko bi kuotarengatik. Kondenatua izan den irainen faltatik ondorioztatutako kostuak berariaz ezartzen zaizkio.

Bidezkoa da Jose Manuel Da Silva Moreira, Antonio Manuel Da Silva Reis eta Jeronimo Fernando Riveiro De Sousa absolbitzea esleitu zaien irainen faltatik, eta irainen falta horregatik ez zaie kosturik ezartzen.

Bidezkoa da Jose Manuel Da Silva Moreira, Antonio Alexandre De Sousa e Costa, Antonio Manuel Da Silva Reis eta Jeronimo Fernando Riveiro De Sousa absolbitzea esleitu zaien kalte-faltatik, eta kalte-falta horregatik ez zaie kosturik ezartzen, eta ofizioz deklaratzen dira.

Jose Manuel Da Silva Moreira (AIZ: 12853338) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, organo honetako bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala