Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2909

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezartzekoa.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2011ko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezarri zen Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren babesean. Ebazpen horrek, aurretik emandako 1989ko urtarrilaren 21eko Agindua aldatu zuen.

Aipatutako errege-dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera, autonomia-erkidegoetako organo eskudunei dagokie oinarrizko gaiak baimentzeko beharrezkoak diren eragiketak burutzea eta ekoizpena kontrolatzea, merkaturatzeari begira. 3. artikuluan zehaztutakoarekin bat, dagokion autonomia-erkidegoaren organo eskudunari dagokio basogintzako ugalketa-gai identifikatu, aukeratu, kualifikatu eta kontrolatuak ekoizteko oinarrizko gaiak baimentzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek mintegiko hazien eta landareen arloan dituzten eskumenak kontuan hartuta eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua ikusi eta gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Basogintzako, hainbat espezietako oinarrizko gai jakin batzuk onartzea, Euskal Herrian kokaturik dauden eta ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, alegia.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez baimendutako oinarrizko gaiek Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2011ko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez onartutakoak ordezkatu dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari jakinaraztea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala