Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
2907

AGINDUA, 2012ko ekainaren 4koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Leioako 45. eremua –Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa– urbanizatzeko Jarduketa-programa» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.

Leioako Udalak, 2011ko apirilaren 5ean, behin betiko onartu zuen Txorierriko HAPOren barruan «Leioako 45. eremua –Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa– urbanizatzeko Jarduketa-programa».

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 26ko Aginduz, «Leioako 45. eremua –Pikueta eta Txorierri auzoen arteko lotura mekanikoa– urbanizatzeko Jarduketa-programa» proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.

Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen 2012ko otsailaren 21eko 23/2012 Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Leioako Udalera bertaratu ondoren, ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesatuek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.

Interesatuek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, peritoak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren gauzekiko edo ekonomia eskubideen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Kale Nagusia 85, 6.a - 48011 Bilbao), hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 4a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

Ignacio maría ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala