Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2906

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 4koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko egoitza-zentroan ikasleak barnetegi-erregimenean onartzeko prozedurarako deialdia egiteko dena (2012-2013 ikasturtea).

Hiritar guztiek dute hezkuntzarako eskubidea eta irakaskuntzako askatasuna, eta herri-agintariek neurriak hartu behar dituzte hezkuntzara berdintasun egoeran jo ahal izateko dauden muga edo desorekak berdintzeko.

Eibarko Hezkuntza Esparruan egoitza-zentro bat izateak lagundu egiten du oso eskaintza egokia egiten familiako etxebizitzatik kanpo ikasketa jakin batzuk egiten dituzten ikasleei.

Eibarko egoitza-zentroa sortu eta Eibarko hezkuntza-esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren laugarren kapitulua (2002-07-16ko EHAA) otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren hamaikagarren artikuluaren bidez sartu zen (otsailaren 22ko 24/2011 Dekretua 2011ko martxoaren 3ko EHAAn argitaratu zen eta uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua aldatu zuen). Kapitulu horretan ezarrita daude egoitza-zentro horretan ikasleak onartzeko prozedura, baldintzak eta lehentasunak.

Dekretu horren 19. artikuluaren arabera, Zuzendaritza honek honako hauek erabakitzeko eskumena du: zein diren eskabideak aurkezteko epeak, erak eta lekuak, zer dokumentazio aurkeztu behar den, bai eta zerrendak argitaratzeko eta onartutakoen eta baztertutakoen zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko zer epe dauden ere.

Horretarako, uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, honako hau

EBAZTEN dut:

1. artikulua.– Xedea eta aplikatu beharreko araubidea.

1.– Eibarko egoitza-zentroan ikasleak barnetegi-erregimenean onartzeko prozedurarako deialdia egiteko da, 2012-2013 ikasturterako.

Ebazpen honen eranskineko egutegiaren arabera gauzatuko da prozedura hau.

2.– Deialdi hau honako honek arautzen du: Eibarko egoitza-zentroa sortu eta Eibarko hezkuntza-esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren laugarren kapituluak (2002-07-16ko EHAA). Kapitulu hori otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren hamaikagarren artikuluaren bidez sartu zen (otsailaren 22ko 24/2011 Dekretua 2011ko martxoaren 3ko EHAAn argitaratu zen eta uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua aldatu zuen).

2. artikulua.– Baldintzak, prozedura eta baremoa.

1.– Ikasleak onartzeko baldintzak Eibarko egoitza-zentroa sortu eta Eibarko hezkuntza-esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren 18. artikuluan ezarrita daude, eta berrituz gero, ikastegiaren Antolaketa eta Funtzionamenduko Erregelamenduan ezarritako egonaldi-baldintzak ere bete behar dira, dekretu horren 20.1 artikuluak erregelamendu horretara jotzeko eskatzen baitu.

2.– Dekretu horren 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoaren arabera, prozedura egingo da, lehentasunak aplikatu, eskabideak barematu beharreko egoerak zehaztu eta baremoa aplikatuko da, aplikatu behar denean.

3. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Zentroan 2012-2013 ikasturtean onartuak izan nahi duten guzti-guztiek eskabidea aurkeztu beharko dute, eskabidea berritu nahi dutenek izan ezik (164/2002 Dekretuaren 20.1 artikuluan aipatuta daude); kasu horretan, automatikoki berrituko da, baldintzak betez gero.

2.– Eskabideak aurkezteko bi epe ezartzen dira: lehenengoa, uztailaren 2tik 20a arte (egun biak barne); bigarrena, berriz, irailaren 3tik 14ra luzatuko da (egun biak barne).

3.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek edo deialdi honen xede den egoitza-zentroak ematen dituen inprimakietan egin beharko dira eskabideak.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen nortasun-agiria.

Eskabidea egin nahi duenak nazionalitate espainiarra badu, Nortasun Agiri Nazionala erabili beharko du, nahitaez, bere burua identifikatzeko. Atzerriko nazionalitatea dutenak, berriz, AIZ-Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren bidez identifikatu beharko dira. Espainiakoak ez, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako herritarrek ez badute Atzerritarren Identifikazio Zenbakirik, norbere herrialdeak emandako beste nortasun-agiri ofizial baten bidez identifikatu ahal izango dira.

b) Eskatzailearen errolda-ziurtagiria.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eskabide-kopurua eskaintzen diren lekuena baino handiagoa bada, Eibarko egoitza-zentroko zuzendaritzak eskatzaileei eskatuko dizkie baremazioa egiteko behar diren agiriak.

4.– Eskabideak Eibarko egoitza-zentroko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta zentroko bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, helbide honetan: Otaola etorbidea 29, Eibar.

Zuzenean zerbitzuko bulegoetan ere aurkeztu ahal izango dira, helbide hauetan:

– Araba: Ramiro de Maeztu kalea 10, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaia: Kale Nagusia, 85; Bilbo.

– Gipuzkoa: Andia 13, Donostia-San Sebastian.

Era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkez daitezke eskabideak, lege horretan ezarritako baldintzatan. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian aurkeztu beharko da, eta zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jarri beharko dizkio, kartazala egiaztatu aurretik. Horrela egin ezean, helburuko bulego publikoan duen sarrera-eguna joko da sarrera-eguntzat.

5.– Eskabidearekin batera joango den dokumentazioa jatorrizko agirien fotokopien bidez aurkeztuko da. Fotokopia eta jatorrizko dokumentua bat datozela egiaztatu beharko du baimendutako notario batek; bestela, fotokopia konpultsatu beharko du Eibarko egoitza-zentroko bulegoak edo erregistro nagusiak edo laguntzaileak, beti ere apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuko 17. artikuluaren arabera (72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa; 2008-05-30eko EHAA).

6.– Eskabidea Eibarko egoitza-zentroan aurkeztu gero, eskabidea jasotzen duten funtzionarioek egiaztatu beharko dute eskabidearen atal guztiak behar bezala beteta daudela eta aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera aurkezten direla. Hala ez bada, eskatzaileei eskatuko diete hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo falta den dokumentazioa aurkezteko.

Eskabideak egoitza-zentroan aurkeztu ezean, zentroak, eskabideak aztertu ondoren, behar denean, zuzentzeko eskaria egingo du.

Eskari hori, bi kasuetan, idatziz egingo da, eta idatzi horretan adieraziko da zer zuzendu behar den, horretarako zer epe dagoen, eta halakorik egin ezean eskatzaileak eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, hala jasota baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan.

Eskabidea egoitza-zentroan bertan aurkeztu bada, une horretantxe egingo da zuzentzeko eskaria.

Nolanahi ere, espedientean jasota geratuko da zer egunetan jaso duen eskatzaileak zuzentzeko eskaria.

4. artikulua. – Onartutako eta baztertutako lagunen behin-behineko zerrendak.

1.– Ebazpen honen eranskinean ezarritako egutegiaren arabera, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda egoitza-zentroko iragarki-taulan jarriko da jendaurrean, 164/2002 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin eta bertan ezarritako oharrekin bat etorriz.

2.– Ebazpen honi erantsitako egutegian aipatutako epeen barruan egin eta aurkeztuko dira behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak.

3.– 164/2001 Dekretuaren 22. artikuluaren arabera, behin betiko zerrenden aurkako errekurtsoak Hezkuntzako sailburuordeari aurkeztuko zaizkio, hilabeteko epean.

5. artikulua.– Itxaronzerrendak eta beste eskabide batzuen onarpena.

1.– Baldintzak bete izanagatik itxaronzerrendan geratu diren eskatzaileak onartzeko, 164/2001 Dekretuaren 22. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da.

2.– 164/2001 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintza betetzen ez duten pertsonak eta baldintza hori bete izanagatik ebazpen honetako epeetatik kanpo eskabidea aurkezten duten pertsonak onartzeko, dekretu horren 23. eta 25. artikuluetan aurreikusitakoa aplikatuko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalen babesa.

Ikasleak onartzeko prozedura hau izapidetzean jasotzen diren datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, «Ikasleak onartzea» izeneko fitxategi batean sartuko dira, beti ere lege hauek diotena beteta: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 4a.

Ikastetxeen zuzendaria,

MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala