Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea

N.º 185, martes 30 de septiembre de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
4029
4029

2014/180 DEKRETUA, 2014ko irailaren 23koa, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) programa sortzeko den Dekretua aldatzen duena.

DECRETO 180/2014, de 23 de septiembre, de modificación del Decreto por el que se crea el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

Martxoaren 27ko 43/2012 Dekretuaren bidez sortu zen ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa), merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programa. Programaren helburua da titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairuko merkatura bideratzea errentarientzako arrazoizko prezioan. Horretarako, aseguru-poliza bidezko berme-sistema bat ezarri zen, etxebizitzen jabeei errenta kobratuko zutela, defentsa juridikoa izango zutela eta kalteak konponduko zitzaizkiela bermatuta. Horren truke, errentek ez lituzkete ezarritako gehieneko zenbatekoak gaindituko.

El Decreto 43/2012, de 27 de marzo, creó el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), con el objetivo de facilitar que las viviendas de titularidad privada se incorporasen al mercado del alquiler a un precio asequible para las personas arrendatarias. Para ello estableció un sistema de garantías en forma de pólizas de seguros que cubre a las personas propietarias de los impagos de la renta, los posibles desperfectos y la asistencia jurídica, a cambio de que las rentas no sobrepasen unas cuantías máximas.

Hasiera batean, 2.000 etxebizitza eskuratzea zegoen aurreikusita, baina programa bi urte martxan egon ondoren, bildutako datuen araberako egoera oso urruti dago kopuru horretatik. Agente laguntzaile gehienen ustez, horren arrazoia etxebizitzak esleitzeko prozeduran datza, uko-egite ugari dagoelako eta prozedura hilabeteetan luzatzen delako, azkenean jabeak motibazioa galtzen dutelarik.

Inicialmente estaba prevista la captación de 2.000 viviendas, pero tras dos años de funcionamiento del programa, los datos reflejan una situación muy alejada de esa cifra. En opinión de la mayoría de Agentes Colaboradores, la causa radica en el procedimiento de adjudicación de las viviendas, que registra numerosas renuncias y se alarga durante varios meses, lo que acaba por desincentivar a los propietarios.

Beraz, prozedura hori arindu egin behar da, eta programan zenbait hobekuntza sartu, etxebizitza hutsak dituzten jabeentzat eta arrazoizko alokairuen bila ari diren etxebizitza-eskatzaileentzat ere erakargarria izateko.

Procede, pues, agilizar dicho procedimiento e introducir una serie de mejoras en el programa que lo hagan atractivo para las personas titulares de viviendas vacías como para las personas demandantes de alquileres asequibles.

Horrela, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden pertsonak izango dira interesatzen zaizkien etxebizitzak eskatu beharko dituztenak, etxebizitza horien ezaugarri nagusiak aldez aurretik ezagututa. Asmoa da uko-egiteen kopurua zorrotz murriztea eta esleipen-epeak ere laburtzea.

En este sentido, serán las propias personas inscritas en el Registro de Solicitantes de Vivienda quienes deberán solicitar las viviendas que les interesen, cuyas características principales conocerán de antemano. Así se pretende que el número de renuencias se reduzca drásticamente y los plazos de adjudicación se acorten.

Horrekin batera, eskabideak etxebizitza alorreko eskumenak dituen sailaren web orrian egingo dira zuzenean, eskabideak jasotako ordenan esleituko dira, eta kudeaketa asko erraztuko da.

A esto se suma que las solicitudes se formularán directamente a través de la página web del Departamento competente en materia de vivienda y se asignarán por orden de solicitud, lo que simplificará enormemente la gestión.

Azkenik, adierazi behar da dekretu honen formulazioak eta izapidetzeak bete egiten duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 22. artikuluan ezarritakoa, bai eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21eko bilkuran onartutako genero-eraginaren aurreko ebaluazioa gauzatzeari buruzko eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ekidin eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeari buruzko jarraibideak ere. Jarraibide horiek Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren abuztuaren 21eko 40/2012 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren.

Se debe señalar que la formulación y tramitación de este Decreto se ha sujetado a los señalado en el artículo 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, así como a las Directrices sobre la realización de la evaluación previa del impacto en función del género y la incorporación de medidas para eliminar desigualdades y promover la igualdad de mujeres y hombres, aprobadas por Acuerdo del Consejo de Gobierno de 21 de agosto de 2012 y publicadas mediante la Resolución 40/2012, de 21 de agosto, de la Directora de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko irailaren 23n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Por todo lo expuesto, a propuesta del Consejero de Empleo y Políticas Sociales, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 23 de septiembre de 2014,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulua bakarra.– Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) programa sortzeko den martxoaren 27ko 43/2012 Dekretua aldatzea.

Artículo único.– Modificación del Decreto 43/2012, de 27 de marzo, por el que se crea el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

Lehenengoa.– Aldatu egiten da 2. artikuluaren 3. paragrafoa, eta honela idatzita geratuko da:

Primero.– Se modifica el párrafo 3 del artículo 2, que queda redactado como sigue:

«3.– Etxebizitzaren alorrean eskumenak dituen sailak bideratuko du ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programa. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren agente laguntzaile gisa jardungo duten bitartekari homologatuen sare bat egongo da batetik, eta, bestetik, web orria, non etxebizitzak eskainiko diren eta etxebizitza horiek eskuratzeko interesa duten pertsonek eskabideak egingo dituzten».

«3.– El Departamento competente en materia de vivienda desarrolla el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) por medio de una red de intermediarios homologados que actuarán como Agentes Colaboradores del Gobierno Vasco y de su página web, en la que se publicitarán las viviendas y se recibirán las solicitudes de las personas interesadas en acceder a ellas».

Bigarrena.– 15. artikuluari atal bat gehitzen zaio, eta honela idatzita geratuko da:

Segundo.– Se añade un nuevo apartado al artículo 15, que queda redactado como sigue:

«g) Informatikako ekipoak uztea eta laguntza ematea aurrez aurre hala eskatzen duten pertsona edo bizikidetza-unitateei, ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa), merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan sartutako etxebizitzak eskuratzeko eskabideak egiteko edota zuzentzeko eta ezabatzeko».

«g) Prestar sus equipos informáticos y su colaboración para que las personas o unidades convivenciales que lo soliciten de manera presencial puedan formular, rectificar y cancelar las solicitudes de acceso a las viviendas incorporadas al Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa)».

Hirugarrena.– Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

Tercero.– Se modifica el artículo 17, que queda redactado como sigue:

«17. artikulua.– Baldintzak.

«Artículo 17.– Requisitos.

1.– ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan sartu ahal izateko, etxebizitzek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Para su incorporación al Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), las viviendas deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Inolako babes publikorik ez izatea.

a) No estar sometidas a régimen alguno de protección pública.

b) Egituraren eta eraikuntzaren egokitasunari eta bizitzeko egokitasunari buruzko baldintza orokorrak betetzea, hain zuzen ere, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren III. eta IV. eranskinetan edo haren ordezko araudietan xedatutakoak.

b) Reunir las condiciones generales de adecuación estructural y constructiva y de habitabilidad señaladas en los anexos III y IV del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, o en la normativa que lo sustituya.

c) Itxura txukuna eta garbia edukitzea.

c) Presentar un aspecto pulcro y aseado.

d) Sukaldea behar bezala hornituta edukitzea: janaria prestatzeko plaka, harraska, arropa-garbigailua, hozkailua eta ke-kanpaiarekin; bainugela ere bai: komuna, konketa eta dutxa edo bainuontzia. Horien guztien funtzionamendua egokia izan behar du.

d) Tener la cocina amueblada y dotada de placa de cocinar, fregadero, lavadora, frigorífico y campana extractora, y un baño provisto de inodoro, lavabo y ducha o bañera, todo ello en perfecto funcionamiento.

e) Ez egotea lehendik ez alokatuta, ez okupatuta, eta alokatzea eragotziko lukeen bestelako mugarik ere ez izatea.

e) No estar arrendadas, ocupadas, ni sometidas a cualquier limitación que impida arrendarlas.

f) Dekretu honetako I. eranskinean ezarritako errentaren muga ez gainditzea.

f) Tener una renta no superior al límite establecido a tal efecto en el anexo I de este Decreto.

g) Etxebizitza alorrean eskumenak dituen sailaren iritziz alokairuko etxebizitzen eskari nahiko handia dagoen udalerri edo eskualde batean egotea.

g) Estar ubicadas en los términos municipales o comarcas en las que, a criterio del Departamento competente en materia de vivienda, exista demanda suficiente de alquiler.

2.– Baldintza horiek betetzen ez dituzten etxebizitzak ez dira ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan onartuak izango».

2.– No se admitirán en el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) las que incumplan los referidos requisitos».

Laugarrena.– Beste artikulu bat erantsi da, 19 bis, eta honela idatzita geratuko da:

Cuarto.– Se introduce un nuevo artículo, numerado como 19 bis, con la siguiente redacción:

«19 bis artikulua.– Publizitatea.

«Artículo 19 bis.– Publicidad.

ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan sartutako etxebizitzak etxebizitza alorreko eskumenak dituen sailaren web orrian argitaratuko dira, honako datu hauekin batera: kokapena, ezaugarri nagusiak, gehieneko errentak eta etxebizitza bakoitza kudeatzen duen agente laguntzaileekin harremanetan jartzeko datuak».

Las viviendas incluidas en el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) serán publicitadas en la página web del Departamento competente en materia de vivienda, con indicación de su ubicación, principales características, rentas máximas y datos de contacto de los Agentes Colaboradores que las gestionan».

Bosgarrena.– Aldatu egiten da 21. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

Quinto.– Se modifica el artículo 21, que queda redactado como sigue:

«21. artikulua.– Agente laguntzaileekiko betebeharrak.

«Artículo 21.– Obligaciones en relación con los Agentes Colaboradores.

1.– ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan etxebizitzak sartu ahal izateko, errentatzaileek honako betebehar hauek izango dituzte agente laguntzaileei begira:

1.– Para la incorporación de las viviendas al Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), las personas arrendadoras asumirán las siguientes obligaciones en relación con los Agentes Colaboradores:

a) Mandatu-kontratu bat izenpetuta, etxebizitzaren kudeaketa osoa haren ardura hartu duen agente laguntzailearen esku uztea sei hilabetez gutxienez, errentamendu-kontratuetako fidantzak gordailutzeko eta berreskuratzeko kudeaketa barne.

a) Atribuir en exclusiva durante un plazo mínimo de seis meses, mediante la firma de un contrato de mandato, la gestión de la vivienda al Agente Colaborador que la haya captado, incluidos el depósito y la cancelación de las fianzas de los contratos de arrendamiento.

b) 100 euroko fidantza ordaintzea, esklusibotasun hori bermatzeko. Errespetatu ezean, agente laguntzaileak kopuru hori bereganatuko du; edo itzuli edo deskontatu egingo du jasotzea dagokion ordainsarietatik.

b) Abonar una fianza de 100 euros que garantice dicha exclusividad, que el Agente Colaborador retendrá en caso de no respetarse ésta, o devolverá o descontará de las retribuciones que le corresponda percibir en caso contrario.

c) Etxebizitzen egokitasuna eta errentamendu-kontratuena egiaztatzeko behar den dokumentazioa agente laguntzaileari ematea.

c) Entregar al Agente Colaborador toda la documentación necesaria para verificar la idoneidad de las mismas y de los contratos de arrendamiento.

d) Agente laguntzaileari etxean sartzen uztea, bere eginkizunak eta betebeharrak betetzeko behar duen guztietan.

d) Permitir la entrada del Agente Colaborador en la vivienda tantas veces como sea necesario para cumplir con sus funciones y obligaciones.

e) Agente laguntzaileari ordainsaria ematea:

e) Retribuir al Agente Colaborador con:

1) Etxebizitzaren lehenengo errentamendu-kontratuko hileko bat. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra kontratua sinatzen den unean sortuko da.

1) Una mensualidad de alquiler correspondiente al primer contrato de arrendamiento de la vivienda, que se devengará en el momento de la firma del mismo.

2) Lehen kontratuaren ostean, hileko errenta baten erdia, lehengo errentari berari alokatzeko egiten zaizkion errentamendu-kontratuetako bakoitzeko. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra ere kontratu bakoitza sinatzen den unean sortuko da.

2) La mitad de una mensualidad del alquiler correspondiente a cada uno de los contratos de arrendamiento posteriores al primero que se formalicen sobre la vivienda con el mismo arrendatario, que se devengará en el momento de la firma de cada uno de dichos contratos.

3) Lehen kontratuaren ostean, etxebizitza beste errentari bati alokatzeko egiten diren errentamendu-kontratuetako bakoitzean, hileko errenta bat. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra ere kontratu bakoitza sinatzen den unean sortuko da.

3) Una mensualidad de alquiler correspondiente a cada uno de los contratos de arrendamiento posteriores al primero que se formalicen sobre la vivienda con un arrendatario distinto, que se devengará en el momento de la firma de cada uno de dichos contratos.

4) Errentaren ehuneko hiruko komisio bat, gehienez ere. Ordainsari hori ordaintzeko betebeharra hilero sortuko da kontratuak indarrean dirauen bitartean.

4) Una comisión máxima equivalente al tres por ciento de la renta, que se devengará mensualmente mientras el contrato permanezca en vigor.

2.– Aurreko paragrafoko e) letran adierazitako ordainsariei Balio Erantsiaren Gaineko Zerga aplikatuko zaie, zerga sortzen den egunean indarrean dagoena».

2.– A las retribuciones a que se refiere la letra e) del párrafo anterior se les aplicará el Impuesto sobre el Valor Añadido vigente a la fecha de su devengo.

Seigarrena.– Aldatu egiten da 22. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

Sexto.– Se modifica el artículo 22, que queda redactado como sigue:

«22. artikulua.– Baldintza orokorrak.

«Artículo 22.– Requisitos generales.

ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan sartutako etxebizitzen eskatzaileak izan daitezke Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribaturiko pertsonak, alokairuko etxebizitza eskatzen badute eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:

Podrán ser demandantes de las viviendas incluidas en el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) las personas o unidades convivenciales, previamente inscritas en el Registro de Solicitantes de Vivienda, que soliciten vivienda en alquiler y que cumplan las siguientes condiciones:

a) Urtean 12.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 38/2009 Dekretuaren 23. artikuluak edota horren ordezko araudiak xedatutakoarekin bat.

a) Tener unos ingresos anuales comprendidos entre 12.000 y 39.000 euros, ponderados con arreglo a lo previsto en el artículo 23 del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo, o normativa que lo sustituya.

b) Zorrik ez izatea, errentak edota kanonak ez ordaintzeagatik, edota errentan esleitutako babes ofizialeko etxebizitzetan, zuzkidura-bizitokietan edo berdinetsitako etxebizitzetan sortutako kalteengatik.

b) No tener deudas pendientes por impago de rentas o cánones o por daños causados en viviendas de protección oficial adjudicadas en régimen de arrendamiento, alojamientos dotacionales o viviendas asimiladas.

c) Etxebizitzen errentak haren urteko diru-sarrera haztatuen % 30 ez gainditzea».

c) Que la renta de las viviendas no supere el 30% de sus ingresos anuales ponderados».

Zazpigarrena.– Aldatu egiten da 24. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

Séptimo.– Se modifica el artículo 24, que queda redactado como sigue:

«24. artikulua.– Etxebizitza-eskabidea.

«Artículo 24.– Solicitud de vivienda.

1.– 22. artikuluan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza unitateek, ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan sartutako etxebizitza bat eskuratu nahi badute, etxebizitza alorreko eskumenak dituen sailaren web orrian egin beharko dute eskabidea, zuzenean nahiz dagokion agente laguntzailearen bitartez.

1.– Las personas o unidades convivenciales que cumplan los requisitos generales previstos en el artículo 22 y deseen acceder a una vivienda incluida en el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), deberán formular su solicitud a través de la página web del Departamento competente en materia de vivienda, bien directamente o bien a través del Agente Colaborador correspondiente.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako etxebizitzak eskatu ahal izango dira.

2.– Podrán solicitarse viviendas que se encuentren ubicadas en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Etxebizitza bakoitzeko, gehienez 10 eskabide onartuko dira.

3.– Por cada vivienda se admitirá un máximo de diez solicitudes.

4.– Gehieneko kopuru hori lortuta, etxebizitza hori ez da eskuragarri egongo eskabide gehiagotarako.

4.– Una vez alcanzado dicho número máximo, la vivienda dejará de estar disponible para nuevas peticiones.

5.– Pertsona edota bizikidetza-unitate bakoitzak etxebizitza-eskabide bat baino ezingo du aktibo izan. Ez da beste eskabiderik onartuko, aurrekoa bertan behera uzten ez bada».

5.– Cada persona o unidad convivencial sólo podrá tener activa una solicitud de vivienda, de forma que se inadmitirá cualquier petición que formule mientras no haya sido cancelada la anterior».

Zortzigarrena.– Aldatu egiten da 25. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

Octavo.– Se modifica el artículo 25, que queda redactado como sigue:

«25. artikulua.– Etxebizitzen esleipena

«Artículo 25.– Asignación de las viviendas.

1.– Agente laguntzaileei dagokie programan sartutako etxebizitzak eskatzaileen zerrendako pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitzea.

1.– Corresponderá a los Agentes Colaboradores la asignación de las viviendas incluidas en el Programa a las personas o unidades convivenciales por estricto orden de recepción de las solicitudes.

2.– Etxebizitzak onartutakoan, errentamendu-kontratuak formalizatuko dira, fidantzak gordailutu eta zergen likidazioa egingo da.

2.– Una vez aceptadas las viviendas, se procederá a la formalización de los contratos de arrendamiento, al depósito de las fianzas y a la liquidación de impuestos.

3.– Etxebizitza bat onartutakoan, bertan behera geratuko dira horren ostean etxebizitza eskuratzeko egindako eskabide guztiak».

3.– Al aceptarse una vivienda, quedan canceladas las solicitudes de acceso a la misma que se hayan formulado con posterioridad».

Bederatzigarrena.– Beste artikulu bat erantsi da, eta honela idatzita geratuko da:

Noveno.– Se introduce un nuevo artículo, numerado como 25 bis, con la siguiente redacción:

«25 bis artikulua.– Programatik kanpo geratzea.

«Artículo 25 bis.– Exclusión del Programa.

1.– Hona hemen, sei hilabetez ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) etxebizitza libreen alokairuaren merkatuko bitartekaritza-programatik kanpo geratzeko arrazoiak:

1.– Será motivo de exclusión del Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) durante seis meses:

a) ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren etxebizitza bati uko egitea.

a) La renuncia a una vivienda asignada en el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

b) Errentamendu-kontratua formalizatzeko agente laguntzaileak egindako errekerimenduei jaramonik ez egitea, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa ez aurkeztea, kontratua sinatzera ez aurkeztea, edota ez sinatzea.

b) No atender los requerimientos del Agente Colaborador en orden a la formalización del contrato de arrendamiento, no aportar la documentación precisa para ello, no acudir al acto de firma del contrato o no firmarlo.

c) Agente laguntzailea hiru eguneko epean etxebizitza esleitu behar zaion pertsonarekin edo bizikidetza-unitatearekin harremanetan ezin jarri izatea.

c) La imposibilidad por parte del Agente Colaborador de contactar en el plazo de tres días con la persona o unidad convivencial a la que corresponde asignar la vivienda.

2.– Eskabidea egin duen pertsona edo bizikidetza-unitatea, etxebizitza esleitzeko hurrenkeraren lehenengo tokian egon ez eta etxebizitza eskuratzeari bere borondatez uko egiten badio, ez da ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) etxebizitza libreen alokairuaren merkatuko bitartekaritza-programatik kanpo geratuko».

2.– No supondrá la exclusión del Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) la cancelación voluntaria de la solicitud de acceso a una vivienda siempre que la persona o unidad convivencial que la formule no ocupe el primer lugar para la asignación de dicha vivienda».

Hamargarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren aipamen guztiak etxebizitza alorrean eskumenak dituen sailari egindakotzat joko dira.

Décimo.– Todas las menciones al Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes deberán entenderse hechas al Departamento competente en materia de vivienda.

Hamaikagarrena.– Azken xedapenetako bigarrena aldatu egiten da eta honela idatzita geratuko da:

Undécimo.– Se modifica la Disposición Final Segunda, que queda redactada como sigue:

«Bigarrena.– Etxebizitza alorreko eskumenak dituen sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu honetako 22.a) artikuluan xedatutako urteko diru-sarrera haztatuak, 24.3. artikuluak jasotako etxebizitzako gehieneko eskabide-kopurua, eta I. eranskinean aurreikusitako gehieneko errentak Agindu bidez aldatzeko».

«Segunda.– Se faculta al Consejero o Consejera del Departamento competente en materia de vivienda para modificar, mediante Orden, los ingresos anuales ponderados establecidos en el artículo 22 a), el número máximo de solicitudes por vivienda a que se refiere el artículo 24.3 y las rentas máximas admisibles previstas en el anexo I del presente Decreto».

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del país Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 23a.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de septiembre de 2014.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común