Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

76. zk., 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

N.º 76, miércoles 23 de abril de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
1850
1850

49/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duena.

DECRETO 49/2014, de 8 de abril, por el que se regula el Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

Ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin izan dute euskal erakundeek. Azken hamarkadetan, esaterako, garrantzi handiko emaitzak ekarri dituzten askotariko ekimenak eta jarduketa-programak egin dira.

Desde las instituciones vascas se ha venido realizando una apuesta por la investigación y la innovación que se ha reflejado en múltiples iniciativas y programas de actuación con importantes resultados en las últimas décadas.

Erakundeen apustu estrategiko horren ondorioz, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal sistema eratu eta berrikuntza-estrategia garatu da. Estrategia hori funtsezkoa izan da ekonomia sustatzeko eta gizarte-ongizatea hobetzeko erabil dadin sortutako jakintza.

Fruto de esta apuesta estratégica se ha ido construyendo un sistema vasco de ciencia, tecnología e innovación, que ha permitido desarrollar una estrategia de innovación como un instrumento clave para transformar el conocimiento generado en resultados económicos y de mejora del bienestar social.

Urriaren 1eko 221/2002 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak dira hizpide dugun sistemaren muina.

El núcleo principal de este sistema viene definido por los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, cuya regulación está recogida en el Decreto 221/2002, de 1 de octubre.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren sorrera izan zen berrikuntzaren aldeko konpromisoaren unerik garrantzitsuenetako bat. Apirilaren 17ko 1/2007 Dekretuaren bitartez sortu zen organo hori, eta haren egitekoa zen zientzia-, teknologia- eta ikerketa-politika bultzatzea eta alor horretan aitzindari izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Un hito fundamental de este compromiso por la innovación fue la creación del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, a través del Decreto 1/2007 de 17 de abril, como órgano de impulso y de liderazgo de la política científica, tecnológica, de investigación y de innovación, en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2007. urteaz geroztik inguruneko baldintzak aldatu direnez, Euskadiren berrikuntza-estrategia egokitu behar izan da, eta Europako estrategiarekin duen lotura handitu.

Desde el año 2007 han cambiado las condiciones del entorno, lo que ha supuesto un proceso de adaptación de la estrategia de innovación en Euskadi y su mayor incardinación con la estrategia europea.

Espezializazio-estrategia zentzuzko baten aldeko apustua egin dute Europak eta Euskadik; inbertitutako baliabideen eraginkortasuna hobetu nahi izan baitute; emaitzetara bideratutako berrikuntza sustatu; eta mundu-mailan lehiatzeko gaitasunik handiena duten sektoreetan eta alorretan lehen baino giza-baliabide, baliabide ekonomiko eta teknologiko gehiago erabili.

Europa y Euskadi han apostado por una estrategia de especialización inteligente con la finalidad de mejorar la eficacia de los recursos invertidos, poniendo mayor énfasis en la innovación orientada a resultados y en una mayor focalización de los recursos humanos, económicos y tecnológicos, en aquellos sectores y áreas con mayor capacidad de competir globalmente.

EB osatzen duten herrialdeek zabalduko dituzte Europa 2020 Europako berrikuntza-estrategiaren helburuak. Herrialde bakoitzak bere xede propioak ezarri behar ditu, bakoitzak bere egoera partikularraren arabera.

Los objetivos de la estrategia europea de innovación Europa 2020 se despliegan a través de los países miembros de la Unión Europea que deben establecer sus propias metas, adaptadas a su situación particular.

Ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko bere apustu estrategikoaren barruan, Euskadin ikerketari eta garapenari buruzko politika bultzatzen jarraitu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Zeregin horretan, garapen teknologikoko jarduerak sustatuko ditu, euskal ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko, eta Euskadik aurrera egin dezan hazkunde ekonomiko iraunkorraren bidean. Europako «Berrikuntzaren aldeko batasuna» izeneko ekimen ezagunaren xedearekin bat dator hizpide dugun apustu estrategiko hori. Berrikuntzaren aldeko batasunak lortu nahi du, esaterako, ikerketaren eta garapenaren alorrean % 3ko inbertsioa egitea 2020. urtean; eta merkatuari gertura dakiola ikerketa-jarduera.

El Gobierno Vasco, como parte de su apuesta estratégica por la investigación y la innovación, quiere seguir impulsando la política de I+D en Euskadi favoreciendo las actividades de desarrollo tecnológico, como elemento fundamental para que la economía vasca mejore su competitividad y avance en una senda de crecimiento sostenible. Esta apuesta estratégica se enmarca en el objetivo establecido por la iniciativa emblemática europea «Unión por la innovación» de alcanzar un 3% de inversión en I+D en el año 2020, que persigue además acercar la actividad investigadora al mercado.

Helburu hori lortu ahal izateko, Euskadik badu aukera ikerketa eta garapen zientifiko eta teknikoetan eta berrikuntzan duen eskumena eraginkortasunez erabiltzeko. 2009. urtetik du Euskadik alor horretako eskumena, urtarrilaren 9ko 3/2009 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esku utzi baitzuen estatuko administrazioak aipatu eskumen hori.

Para lograr este objetivo, Euskadi cuenta desde el año 2009 con la posibilidad de hacer un uso efectivo de la competencia en materia de investigación y desarrollo científico y técnico, e innovación, traspasada por la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco según Real Decreto 3/2009, de 9 de enero.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako zentzuzko espezializazio-estrategiaren parte bezala, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarea egokitzeko prozesuan eta finantziazio-ereduan sakondu beharra dago. Sarean lan egiten duten eragileen multzoa izan behar da sare hori eta, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen lehen baino modu eraginkorragoan laguntzeko asmoz, ikerketa espezializatua, bikaina eta merkatuari begira dagoena egingo dute.

Asimismo, y como parte de la estrategia de especialización inteligente impulsada por el Gobierno Vasco, es preciso profundizar en el proceso de adaptación y en el modelo de financiación de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, para configurarla como un conjunto de agentes trabajando en red que desarrollan una investigación especializada, excelente y orientada al mercado con el objetivo de contribuir más eficazmente a la creación de riqueza y bienestar en Euskadi.

Arestian azaldutako guztiagatik, eta Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sistemaren gobernantza indartzeko asmoz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen Dekretua eguneratuko da, hura baita Euskadin zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politikaren estrategia bideratzeaz arduratzen den organoa.

Por todo lo anterior, y con el objetivo de reforzar la gobernanza del Sistema Vasco de Ciencia y Tecnología, se procede la actualización del Decreto regulador del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, como el órgano responsable de la orientación estratégica de la política de ciencia, tecnología, e innovación en el ámbito de Euskadi.

Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako garapen-eredu propioa eratzeko erronkari aurre egingo dio Euskadik. Eredu horrek balio izan behar du hazkunde ekonomiko iraunkorra, enplegua eta euskal gizartearen ongizatea bultzatzeko. Xede hori betetzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua berritu behar da.

Euskadi afronta el desafío de construir un modelo propio de desarrollo basado en el conocimiento y la innovación, que sirva para impulsar el crecimiento económico sostenible, el empleo y el bienestar de la sociedad vasca. La renovación del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, constituye una importante herramienta para conseguirlo.

Horrenbestez, lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 8 de abril de 2014,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, haren osaera, funtzioak eta funtzionamendu-araubidea arautzea.

Es objeto del presente Decreto la regulación del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, su composición, funciones y régimen de funcionamiento.

2. artikulua.– Izaera.

Artículo 2.– Naturaleza.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan zientzia-, teknologia-, ikerketa- eta berrikuntza-politika sustatzen duen organoa da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, bai eta hari buruzko orientazio estrategikoa eta aholkuak ematen dituena, eta hartan parte hartzeko bide ematen duena ere. Horretaz gainera, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema katalizatzeko eta koordinatzeko tresna da kontseilu hori.

El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación constituye el órgano de orientación estratégica, participación, asesoramiento y promoción de la política científica, tecnológica, de investigación y de innovación, en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se configura como el instrumento catalizador y coodinador del Sistema Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

3. artikulua.– Atxikitzea eta egoitza.

Artículo 3.– Adscripción y sede.

Lehendakaritzari atxikiko zaio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua; lehendakariaren mende egongo da, baina ez da Lehendakaritzaren egitura organikoan sartuko. Vitoria-Gasteizen izango du egoitza.

El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación estará adscrito a Lehendakaritza-Presidencia del Gobierno, bajo la dependencia del Lehendakari, aunque no se integrará en su estructura orgánica, y tendrá su sede en Vitoria-Gasteiz.

4. artikulua.– Osaketa.

Artículo 4.– Composición.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide izango dira honako hauek:

1.– Son miembros del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación:

a) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Kontseiluko burua izango dena.

a) El Lehendakari del Gobierno Vasco, que lo preside.

b) Ogasunaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren titularra.

b) La persona titular del Departamento competente en el área de Hacienda del Gobierno Vasco.

c) Garapen ekonomikoaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren titularra.

c) La persona titular del Departamento competente en el área de Desarrollo Económico del Gobierno Vasco.

d) Hezkuntzaren eta unibertsitateen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren titularra.

d) La persona titular del Departamento competente en el área de Educación y Universidades del Gobierno Vasco.

e) Osasunaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren titularra.

e) La persona titular del Departamento competente en el área de Salud del Gobierno Vasco.

f) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

f) El Diputado o Diputada General de la Diputación Foral de cada Territorio Histórico.

g) Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak.

g) Las tres personas que ostenten el cargo de Rector o Rectora de la Universidad del País Vasco, de la Universidad de Deusto y de la Universidad de Mondragón, que conforman el Sistema Universitario Vasco.

h) Tecnalia korporazio teknologikoko ordezkari bat.

h) Una persona en representación de la corporación tecnológica Tecnalia.

i) IK4 korporazio teknologikoko ordezkari bat.

i) Una persona en representación de la corporación tecnológica IK4.

j) Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioko ordezkari bat.

j) Una persona en representación de la Fundación Vasca para la Ciencia-Ikerbasque.

k) Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkari bat.

k) Una persona en representación de la Agencia Vasca de Innovación-Innobasque.

l) Ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileen lau ordezkari, lehendakariak izendatuta.

l) Cuatro personas en representación de los sectores y empresas tractoras de la inversión privada en I+D, nombradas por el Lehendakari.

m) Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren presidentea.

m) El Presidente o Presidenta de Jakiunde, Academia de las Ciencias, de las Artes y de las Letras.

n) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria.

n) La persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

2.– Euren kargua dela-eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide izendatutako pertsonek kargu hori uzten duten momentuan bertan utziko diote Kontseiluko kide izateari.

2.– Las personas miembros del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación que lo fueran por razón de su cargo cesarán, automáticamente, con la pérdida de la condición en virtud de la cual fueron nombrados.

3.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Lehendakaritzak baimena eman diezaieke kasuan kasuko gaian aditu diren pertsonei bilkuretan edo bilkuren zati batean parte hartzeko; horrelakoek hitz egin ahal izango dute, baina ezingo dute botorik eman, aditu diren gaien inguruan.

3.– La Presidencia del Pleno del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación podrá autorizar la presencia en sus sesiones, o en parte de ellas, de personas especializadas en los temas que sean objeto de tratamiento en las mismas. En todo caso, actuarán con voz y sin voto en el tema o temas que fundamentan su presencia.

5. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 5.– Funciones.

1.– Honako eginkizun hauek izango ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak:

1.– Al Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación le corresponderán las siguientes funciones:

a) Zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren alorreko politika publikoen orientazio estrategikoaren ildoak ezartzea.

a) Establecer las líneas de orientación estratégica de las políticas públicas en materia de Ciencia, Tecnología, Investigación e Innovación.

b) Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren helburu eta lehentasun estrategikoak hitzartzea.

b) Acordar los objetivos y prioridades estratégicas del sistema Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

c) Zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren alorrean Euskadin garatutako jarduerak finantzatzeko erabiliko diren baliabide publiko eta pribatuei buruzko informazioa ematea.

c) Orientar sobre los recursos públicos y privados destinados a financiar las actuaciones en materia de Ciencia, Tecnología, Investigación e Innovación desarrolladas en Euskadi.

d) Euskadirentzat interes estrategikoa duten azpiegitura zientifiko eta teknologiko berriak sustatzea.

d) Impulsar nuevas infraestructuras científico-tecnológicas de interés estratégico para el País Vasco.

e) Zenbait neurri proposatzea zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal sistemako eragileak modu koordinatuan aritu daitezen.

e) Proponer medidas que favorezcan la actuación coordinada de los diferentes agentes del sistema vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

f) Ikerketaren eta garapenaren alorreko Europako ikerketa-proiektuetan eta Europako sare zientifiko eta teknologikoetan Euskal ikerketa-proiektuek parte har dezaten bultzatuko duten ekimenak sustatzea.

f) Propiciar iniciativas que impulsen la participación de los proyectos vascos de investigación en los programas europeos de I+D y en las redes científico-tecnológicas europeas.

g) Enpresa-ehuna eta azpisistema zientifikoa eta teknologikoa lotzen laguntzea, eta horiek interakzioan aritu daitezen sustatzea; hori guztia emaitzak ekarriko dituen ikerketari eta garapenari buruzko politika global baten barruan.

g) Favorecer la vinculación e interacción de los subsistemas científico y tecnológico con el tejido empresarial, en una política global e integradora de I+D orientada a resultados.

h) Ikerketaren alorrean talentua sustatzeko, erakartzeko eta atxikitzeko politika sustatzea.

h) Coadyuvar en la política de promoción, captación y retención del talento en el ámbito de la investigación.

i) Gizartea zientziari eta berrikuntzari buruz are gehiago sentikortzea xede duten zeharkako politiken garapena bideratzea.

i) Orientar en el desarrollo de políticas transversales dirigidas a incrementar la sensibilización social en favor de la Ciencia y la Innovación.

j) Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko urte askotarako plangintzako tresnei eta ekimenei buruzko txostenak egitea; betiere, legezko eskumena duten gobernu-organoek onartu aurretik.

j) Informar de las iniciativas e instrumentos plurianuales de planificación, en materia de Ciencia, Tecnología e Innovación, previa a su aprobación por los órganos de gobierno competentes.

k) Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko indarreko plan estrategikoaren jarraipenari, betearazpenari eta eguneratzeari buruzko urteko txostena onartzea.

k) Aprobar el informe anual de seguimiento, ejecución y actualización del Plan estratégico de Ciencia, Tecnología e Innovación vigente.

6. artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria.

Artículo 6.– Persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

1.– Lehendakariak, bere eskuduntzak betetzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkari baten laguntza izango du. Ordezkari hori Kontseiluko kide eta idazkari izango da.

1.– Para el ejercicio de sus atribuciones, el Lehendakari estará asistido por una persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación, que forma parte del Consejo y que actuará con funciones de Secretaría del mismo.

2.– Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria.

2.– La persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación será nombrada por el Lehendakari del Gobierno Vasco.

3.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren funtzionamendua sustatu eta koordinatu beharko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkariak. Zehazki, honako eginkizun hauek izango ditu:

3.– Corresponde a la persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación impulsar y coordinar el funcionamiento del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación y, en particular:

a) Jardueren urteko txostena egitea eta hura Kontseiluari aurkeztea.

a) Elaborar y presentar al Consejo la Memoria Anual de Actividades.

b) Bere eginkizunak betetzean egindako jardueren jarraipena egitea.

b) Realizar el seguimiento de las actuaciones que se ejecuten en el ejercicio de sus funciones.

c) Bere jarduketak egiteko beharrezkoak diren konpromisoak eta hitzarmenak ituntzea eta sinatzea, betiere, Kontseiluak zehaztutako arauak betez.

c) Concertar y firmar los compromisos y convenios necesarios para la realización de sus actuaciones en el marco que determine el Consejo.

d) Lehendakariak eskuordetuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala izatea, zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren alorreko erakunde edo organo publiko zein pribatuetan.

d) Ejercer la representación institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi, por Delegación del Lehendakari, en instituciones, órganos u organizaciones públicas y privadas en el campo de la ciencia, la tecnología, la investigación y la innovación.

e) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren idazkaritzaren berezko funtzioak betetzea.

e) Ejercer las funciones propias de la secretaría del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

f) Kontseiluak edota kontseiluko lehendakariak haren esku utz dezaketen beste edozer eginkizun.

f) Las demás atribuciones que le deleguen el Consejo o su Presidencia.

4.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkariak Idazkaritza Teknikoa izango du, eta dekretu honek ematen dizkion eginkizunak edota Kontseiluak eta bere lehendakariak eman dakizkion eginkizunak garatzeko beharrezko laguntza emango dio.

4.– La persona Comisionada para la Ciencia, la Tecnología y la Innovación contará con una Secretaría Técnica que le facilitará la asistencia necesaria para el desarrollo de las funciones atribuidas por el presente Decreto o que pueda delegarle el Consejo o su Presidencia.

7. artikulua.– Antolaketa eta funtzionamendua.

Artículo 7.– Organización y funcionamiento.

1.– Osoko bilkuraren bidez jardungo du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak. Haren baitan, zenbait batzorde berezi sor daitezke.

1.– El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación actúa en Pleno. En su seno, podrán crearse Comisiones Especiales.

2.– Aholku Batzorde Zientifikoa izango du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak.

2.– El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación contará con un Comité Científico Asesor.

8. artikulua.– Batzorde bereziak.

Artículo 8.– Comisiones Especiales.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluaren barruan, zenbait batzorde tekniko berezi era daitezke, zeinak Osoko bilkurak baimenduko eta izendatuko baititu.

1.– En el seno del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación podrán constituirse Comisiones Especiales de carácter técnico que serán autorizadas y designadas por el Pleno.

2.– Batzorde berezi horiek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal sistemarekin lotutako alderdi zehatzak landuko dituzte. Horrela bada, gai zehatzei buruzko lanak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egingo dituzte, bilkuretan horiei buruz eztabaidatu eta oniritzia emateko.

2.– Estas Comisiones Especiales tendrán por objeto abordar aspectos específicos relacionados con el sistema vasco de ciencia, tecnología e innovación, mediante la realización de trabajos, estudios, informes y propuestas sobre materias concretas, que sirvan de base para su debate y aprobación en el Pleno.

3.– Batzorde berezietako kide izango dira: Euskadiko herri-administrazioetako profesionalak; Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateetako profesionalak; zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren alorreko erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak; eta sona handiko profesionaletatik egoki iritzi diren horiek.

3.– Las Comisiones Especiales estarán integradas por profesionales de las Administraciones Públicas vascas, de las universidades pertenecientes al Sistema Universitario Vasco y de entidades públicas y privadas en el campo de la ciencia, la tecnología, la investigación y la innovación, así como por aquellas personas profesionales, de reconocido prestigio, que se consideren más idóneas para su constitución.

9. artikulua.– Aholkularitza Batzorde Zientifikoa.

Artículo 9.– Comité Científico Asesor.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren barruko organo aholku-emailea da Aholkularitza Batzorde Zientifikoa. Zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren euskal sistemari buruz aholkuak eman eta proposamenak egingo ditu Aholkularitza Batzorde Zientifikoak. Horretaz gainera, berrikuntzaren alorreko Europako nahiz estatuko estrategiekin euskal sistemak duen lotura zainduko du, betiere, Euskadiko ekonomiaren lehiakortasuna hobetze aldera.

1.– El Comité Científico Asesor se configura, en el seno del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, como un órgano consultivo para el asesoramiento y propuesta sobre el sistema vasco de ciencia, tecnología, investigación e innovación, y su relación con la estrategia europea y estatal de innovación, para mejorar la competitividad de la economía vasca.

2.– Gehienez ere, hamar profesionalek osatuko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoa. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu, eta zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren alorreko sona handiko profesionalak izango dira.

2.– El Comité Científico Asesor del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación estará compuesto por un número no superior a diez de personas, profesionales de reconocido prestigio en el ámbito de la ciencia, la tecnología, la investigación y la innovación, nombradas por el Lehendakari del Gobierno Vasco.

3.– Lau urtez izango dira pertsona horiek Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide. Epe hori amaitzean, beste agintaldi baterako izenda daitezke.

3.– El mandato de las personas integrantes del Comité Científico Asesor tendrá una duración de cuatro años, finalizado el cual podrán ser designadas para otro nuevo mandato.

10. artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bilerak.

Artículo 10.– De las reuniones del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

1.– Urtean gutxienez ohiko bi bilera egingo ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak. Horretaz gainera, bilkurak egingo dira lehendakariak beharrezko irizten badio edo kideen gehiengoak idatziz eskatzen badu.

1.– El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación se reunirá con carácter ordinario al menos dos veces al año. También podrá reunirse a iniciativa de la Presidencia siempre que lo considere oportuno, y a petición, por escrito, de la mayoría de las personas que lo componen.

2.– Ez da izango Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Batzordeko kide izateagatiko ordainsaririk.

2.– La pertenencia al Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación no dará lugar a retribución alguna.

3.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoa osatzen duten pertsonek eskubidea izango dute batzorde horretan parte hartzeagatik izandako gastuengatiko ordainsariak eta dietak jasotzeko; betiere, indarreko arauetan xedatutakoarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Las personas que componen el Comité Científico Asesor del Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación tendrán derecho a percibir las dietas y compensaciones por los gastos en que incurrieren como consecuencia de su participación en el mismo, de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente y lo que disponga el Consejo de Gobierno.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indarrik gabe geratu da 1/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua sortzen duena.

Queda derogado el Decreto 1/2007, de 17 de abril, del Lehendakari, por el que se crea el Consejo de Ciencia, Tecnología e Innovación.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Araubide osagarria.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Supletoriedad.

Dekretu honetan zehaztu ez den prozedurari buruzko guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean edo hori ordezkatzen duen arauan xedatutakoa aplikatuko da.

En todas las materias de orden procedimental no contempladas en el presente Decreto se estará a lo dispuesto en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, o disposición que la sustituya.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 8 de abril de 2014.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común