Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea

N.º 187, martes 25 de septiembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
DEPARTAMENTO DE INTERIOR, JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
4277
4277

AGINDUA, 2012ko irailaren 17koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko Hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena.

ORDEN de 17 de septiembre de 2012, de la Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública sobre la fijación de las cuantías establecidas para limitar los gastos electorales en las Elecciones al Parlamento Vasco de 2012.

Abuztuaren 27ko 12/2012 Dekretuaren bidez (abuztuaren 28ko EHAA, 167. zk.), Eusko Legebiltzarra desegin eta 2012ko urriaren 21ean Autonomia Erkidegoan hauteskundeak egiteko dei egin zen, eta indarrean dagoen ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 147. artikuluak ezartzen duenaren arabera (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa), alderdi, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteek ez dute honako agindu honetan ezarritako mugez gaindiko hauteskunde-gasturik egiterik izango.

Dado que por Decreto 12/2012, de 27 de agosto (BOPV n.º 167, de 28 de agosto), se procedió a la disolución del Parlamento Vasco y a la convocatoria de elecciones autonómicas para el próximo 21 de octubre de 2012, es necesario según el artículo 147 de la vigente Ley 5/1990, de 15 de junio, de Elecciones al Parlamento Vasco, establecer que ningún partido, federación, coalición o agrupación de electores podrá realizar gastos electorales que superen las cuantías establecidas en la presente Orden.

Hori guztia dela eta, aipatutako hauteskundeei buruzko Legearen 147.2 artikuluan ezarrita dauden hauteskunde-gastuen mugen baremoak aplikatuta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2012ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez eguneratu ziren zenbateko horiek (irailaren 4ko EHAA, 172. zk.) eta 2011ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetako zuzenbidezko biztanleriari buruz zeuden zifra ofizialak oinarri hartuta (abenduaren 16ko 1782/2011 Errege Dekretua), hautagai-zerrenden hauteskunde-gastuak mugatzeko zenbatekoak ezarri behar dira.

Por todo ello, en aplicación de los baremos sobre el límite de gastos electorales, fijados en el artículo 147.2 de la referida Ley electoral, actualizados según la Orden del Consejero de Economía y Hacienda, de 30 de agosto de 2012 (BOPV n.º 172, de 4 de septiembre) y sobre la base referida a la última cifra oficial de población de derecho de cada uno de los Territorios Históricos de la Comunidad Autónoma del País Vasco correspondiente a 1 de enero de 2011, según el Real Decreto 1782/2011, de 16 de diciembre, se procede a la siguiente fijación de las cuantías para limitar los gastos electorales de las candidaturas.

Adierazitakoagatik, hau

En virtud de lo expuesto;

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengoa.– Arabako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hirurehun eta berrogei mila, seiehun eta hirurogeita bederatzi koma laurogeita hamabost euro (340.669,95) izango da.

Primero.– Para la circunscripción electoral de Álava, el límite de gastos electorales será de trescientos cuarenta mil seiscientos sesenta y nueve euros con noventa y cinco céntimos (340.669,95).

Bigarrena.– Bizkaiko hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga bostehun eta bost mila, zazpiehun eta hemeretzi koma laurogeita zortzi euro (505.719,88) izango da.

Segundo.– Para la circunscripción electoral de Gipuzkoa, el límite de gastos electorales será de quinientos cinco mil setecientos diecinueve euros con ochenta y ocho céntimos (505.719,88).

Hirugarrena.– Gipuzkoako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga seiehun eta laurogeita hamalau mila, hirurehun eta berrogeita hamabost koma hogeita hamabi euro (694.355,32) izango da.

Tercero.– Para la circunscripción electoral de Bizkaia, el límite de gastos electorales será de seiscientos noventa y cuatro mil trescientos cincuenta y cinco euros con treinta y dos céntimos (694.355,32).

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hauteskunde-barrutietan aurkezten diren alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteei dagokienez, hauteskunde-gastuen muga milioi bat, bostehun eta berrogei mila, zazpiehun eta berrogeita bost koma hamabost euro (1.540.745,15) izango da.

Cuarto.– Para los partidos, federaciones, coaliciones o agrupaciones electorales, que se presenten en el conjunto de las tres circunscripciones electorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el límite de gastos será de un millón quinientos cuarenta mil setecientos cuarenta y cinco euros con quince céntimos (1.540.745,15).

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el mismo día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 17a.

En Vitoria-Gasteiz, a 17 de septiembre de 2012.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

La Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común