Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

75. zk., 2012ko apirilaren 17a, asteartea

N.º 75, martes 17 de abril de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD
1725
1725

1931/2011 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, arautzen dira lanbide garapenaren baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena bere aplikazio-eremuan dauden profesionalentzat.

RESOLUCIÓN 1931/2011, de 29 de diciembre, del Director General de Osakidetza-Servicio vasco de salud, por la que se regulan los requisitos, solicitudes, procedimiento de evaluación y asignación del nivel de desarrollo profesional para los profesionales comprendidos en su ámbito de aplicación.

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 11. artikuluaren arabera, maila bakoitzaren enkoadratze-prozedura ebaluatzeko deialdia egingo da. Deialdia Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak egingo du. Aipatutako dekretu horien bidez, arautzen da Osakidetzan lan egiten duten pertsonal lizentziatu sanitarioaren, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide garapena.

Conforme al artículo 11 de los Decretos 395/2005, de 22 de noviembre, 35/2007, de 27 de febrero, y 248/2007, de 26 de diciembre, por los que se regula el desarrollo profesional del personal licenciado sanitario, diplomado sanitario y profesionales no sanitarios y sanitarios de formación profesional que prestan servicios en Osakidetza, corresponde a la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud efectuar la convocatoria del proceso de evaluación para el encuadramiento en cada nivel.

Bestalde, 2011ko abenduaren 21eko bileran, Sanitateko Mahai Sektorialean, akordio bat lortu zen SATSE, CC.OO. eta UGT sindikatuekin: Osakidetzako profesionalen ebaluazio eta lanbide garapenaren 2011ko ekitaldiko ohiko deialdian, baldintzak, eskabide-moduak eta -epeak eta maila ebaluatzeko eta esleitzeko prozedurak arautzeko hitzarmena sinatu zen. Horren azken atalean, ebazpen honetan araututako prozesuaren deialdia aurreikusten da.

Por otro lado, en el seno de la Mesa Sectorial de Sanidad, en su reunión de fecha 21 de diciembre de 2011, se llegó a un acuerdo con las organizaciones sindicales SATSE, CC.OO. y UGT, suscribiéndose un Pacto sobre regulación de los requisitos, formas y plazo de solicitud y procedimiento de evaluación y asignación del nivel en la convocatoria ordinaria de evaluación y desarrollo profesional de los profesionales de Osakidetza-Servicio vasco de salud correspondiente al ejercicio 2011, en cuyo último apartado se contempla la convocatoria del proceso regulado en esta Resolución.

Ebazpen hau honetarako ematen da: ebazpen honen aplikazio-eremuan dauden profesionalak, lanbide garapenari dagokionez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren ondoko Ebazpen hauek arautzen duten Lanbide Garapen Sistemaren Ezarpen Faseko deialdietan parte hartu zuten profesionalentzat ezarritako aurrerapen-baldintza beretan jartzeko. Hona hemen ebazpenok:

La presente Resolución se dicta con el objeto de situar a los colectivos profesionales comprendidos en su ámbito de aplicación, en las mismas condiciones de progreso en cuanto a su Desarrollo Profesional que las establecidas para los profesionales que participaron en las convocatorias de la Fase de Implantación del Sistema de Desarrollo Profesional reguladas por las siguientes Resoluciones de la Dirección General de Osakidetza:

– Uztailaren 9ko 2470/2008 Ebazpena, lizentziatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena.

– Resolución 2470/2008, de 9 de julio, de reconocimiento del nivel de desarrollo profesional de licenciados sanitarios.

– Abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpena, diplomatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena.

– Resolución 4413/2008, de 19 de diciembre, de reconocimiento del nivel de desarrollo profesional de los diplomados sanitarios.

– Martxoaren 23ko 1061/2009 Ebazpena, kategoria ez sanitarioko eta Lanbide Heziketako alor sanitarioko lanbide garapeneko mailak aitortzen dituena.

– Resolución 1061/2009, de 23 de marzo, de reconocimiento de niveles de desarrollo profesional de las categorías no sanitarias y las del área sanitaria de Formación Profesional.

Horregatik guztiagatik eta kontuan izanda aplika dakizkiokeen azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuko eranskinaren 5. atalean jasotako aldaketak, honako hau

Por todo ello y teniendo en cuenta los Decretos 395/2005, de 22 de noviembre, 35/2007, de 27 de febrero, y 248/2007, de 26 de diciembre, así como las modificaciones recogidas en el apartado 5 del anexo al Decreto 106/2008, de 3 de junio, que le son de aplicación.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da lanbide garapenaren baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena arautzea ebazpen honen aplikazio-eremuko profesionalentzat, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ondoko ebazpen hauetan bere Lanbide Taldearentzat arautzen diren Lanbide Garapen sistemaren ezarpen faseko deialdietan ezarritako aurrerapen-baldintza berdinak izan ditzaten bere Lanbide Garapenari dagokionez.

El objeto de la presente Resolución es regular los requisitos, solicitudes, procedimiento de evaluación y asignación del nivel de desarrollo profesional para los profesionales comprendidos en su ámbito de aplicación, a fin de situarles en las mismas condiciones de progreso en cuanto a su Desarrollo Profesional que las establecidas para su Grupo Profesional en las convocatorias de la fase de implantación del Sistema de Desarrollo Profesional, reguladas por las siguientes Resoluciones de la Dirección General de Osakidetza:

– Uztailaren 9ko 2470/2008 Ebazpena, lizentziatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena.

– Resolución 2470/2008, de 9 de julio, de reconocimiento del nivel de desarrollo profesional de licenciados sanitarios.

– Abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpena, diplomatu sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzen duena

– Resolución 4413/2008, de 19 de diciembre, de reconocimiento del nivel de desarrollo profesional de los diplomados sanitarios.

– Martxoaren 23ko 1061/2009 Ebazpena, kategoria ez sanitarioko eta Lanbide Heziketako alor sanitarioko lanbide garapeneko mailak aitortzen dituena.

– Resolución 1061/2009, de de 23 de marzo, de reconocimiento de niveles de desarrollo profesional de las categorías no sanitarias y las del área sanitaria de Formación Profesional.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Prozesu honetan talde hauek eska dezakete parte hartzea:

Podrán solicitar la participación en este proceso los siguientes colectivos:

A) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 2470/2008, 4413/2008 eta 1061/2009 Ebazpenen bidez araututako ezarpen-faseko azkeneko hiru deialdietakoren batean parte hartzeko baldintzak beteta ere, deialdian parte hartzeko zegokien eskaera egin ez zuten profesionalek.

A) Profesionales que reuniendo los requisitos para participar en alguna de las tres convocatorias últimas de la fase de implantación reguladas mediante Resolución 2470/2008, Resolución 4413/2008 y Resolución 1061/2009 de la Dirección General de Osakidetza, no efectuaron la solicitud correspondiente para participar en la misma.

B) Ekainaren 28ko 140/2011 Dekretuaren bidez transferitutako profesionalek. Dekretu horren bidez, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen da, espetxe-osasunaren esparruko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Akordioaren aplikazio-eremuan integratu daitezen, bakarka nahiz taldeka erabakita, deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

B) Los profesionales transferidos mediante el Decreto 140/2011, de 28 de junio, por el que se aprueba el Acuerdo de 22 de junio de 2011 de la Comisión Mixta de Transferencias sobre traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de sanidad penitenciaria, que se integren en el ámbito de aplicación del Acuerdo de regulación de condiciones de trabajo del personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud, bien por acuerdo individual o colectivo, antes de la conclusión del plazo de presentación de solicitudes para participar en esta convocatoria.

Lanbide garapeneko edozein mailatan eskabidea egiteko aukera egongo da, baldin eta eskatzen diren egindako zerbitzu-urteak badituzte, ondoko artikuluak dioenaren arabera.

Se posibilitará solicitar cualquiera de los Niveles de Desarrollo Profesional para el cual se reúna el requisito de años de servicios prestados conforme al artículo siguiente.

3. artikulua.– Betekizunak.

Artículo 3.– Requisitos.

1.– 2. artikuluko A atalean sartzen diren profesionalak.

1.– Profesionales comprendidos en el apartado A del artículo 2.

a) Osasun-zerbitzuetako langile estatutarioen Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoaren arabera, Osakidetzan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea, norbere Lanbide Taldeari dagokion eta aitorpena eskatzen dueneko ezarpen-faseko azkeneko deialdian ezarritako eskabideak aurkezteko epean. (2470/2008 Ebazpena fakultatiboak, 4413/2008 Ebazpena diplomatu sanitarioak eta 1061/2009 Ebazpena, Lanbide Heziketako profesional ez sanitario eta sanitarioak).

a) Estar en situación de activo o asimilada en Osakidetza, de conformidad con lo establecido en la Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto marco del personal estatutario de los Servicios de Salud, en el plazo de presentación de solicitudes establecido en la última convocatoria de la fase de implantación, correspondiente al Grupo Profesional al que se pertenece y en el que solicita el reconocimiento de nivel; Resoluciones 2470/2008 facultativos, 4413/2008 diplomados sanitarios y 1061/2009 profesionales no sanitarios y sanitarios de Formación Profesional.

– Enplegu finkoa duen pertsonalarentzat, eskabideak aurkezteko epean.

– Para el personal con relación de empleo fijo, en el plazo de presentación de solicitudes.

– Pertsonal ez-finkoarentzat, eskabideak aurkezteko epearen hasieran edo epeko uneren batean, baldin eta aipatu deialdietako 2 artikuluan kolektibo honentzat aipatutako gainerako baldintzak betetzen baditu.

– Para el personal no fijo, al inicio o en algún momento del plazo de presentación de solicitudes, siempre y cuando reúna el resto de los requisitos mencionados para este colectivo en el artículo 2 de dichas convocatorias.

Aipatutako ezarpen-faseko deialdiei dagozkien eskabide-epeak ondokoak dira:

Los plazos de solicitud correspondientes a las convocatorias de la fase de implantación mencionadas son los siguientes:

– 2470/2008 Ebazpena: 2008ko uztailaren 10etik irailaren 15era.

– Resolución 2470/2008: del 10 de julio al 15 de septiembre de 2008.

– 4413/2008 Ebazpena: 2008ko abenduaren 20tik 2009ko otsailaren 10era.

– Resolución 4413/2008: del 20 de diciembre de 2008 al 10 de febrero de 2009.

– 1061/2009 Ebazpena: 2009ko martxoaren 25etik maiatzaren 5era.

– Resolución 1061/2009: del 25 de marzo al 5 de mayo de 2009.

b) Osakidetzan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea, Ebazpen honetan pertsonal finkoarentzat ezarritako eskabideak aurkezteko epean, eta aurkezteko epearen hasieran edo epeko uneren batean pertsonal ez finkoarentzat.

b) Estar, igualmente, en situación de activo o asimilada en Osakidetza en el plazo de presentación de solicitudes establecido en la presente Resolución para el personal fijo y al inicio o en algún momento del plazo de presentación de solicitudes para el personal no fijo.

c) Bost urte edo gehiagoko zerbitzuak eginda izatea eskatzen duen lanbide-taldean.

c) Tener prestados 5 o más años en el grupo profesional desde el que se opta.

d) Maila lortzeko behar diren egindako zerbitzu-urteak izatea.

d) Reunir los años de servicios prestados requeridos para el nivel solicitado.

Egindako zerbitzuak Lanbide Garapeneko azkeneko hiru deialdietako 2. artikuluaren arabera zenbatuko dira; 2470/2008 (lizentziatu sanitarioak), 4413/2008 (diplomatu sanitarioak) eta 1061/2009 (Lanbide Heziketako pertsonal ez-sanitario eta sanitarioa), eta baita ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5, 2) atalaren arabera, zeinen bidez 2008ko martxoaren 14ko bilkuran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen baita.

El cómputo de los servicios prestados se llevará a cabo según lo dispuesto en el artículo 2 de las tres últimas convocatorias de Desarrollo Profesional; 2470/2008 licenciados sanitarios, 4413/2008 diplomados sanitarios y 1061/09 personal no sanitario y sanitario de formación profesional, así como lo dispuesto en el apartado 5.2) del Decreto 106/2008, de 3 de junio, por el que se aprueba el Acuerdo alcanzado en la Mesa Sectorial de Sanidad, en su reunión del día 14 de marzo de 2008.

Lanbide-talde bakoitzarentzat egindako zerbitzuak zenbatzeko datak aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenen 4. artikuluan ezarritakoak izango dira.

Las fechas de cómputo de servicios prestados para cada grupo profesional serán las correspondientes a las establecidas en el artículo 4 de las resoluciones referidas en párrafo anterior.

– 2470/2008 Ebazpena. Lizentziatu sanitarioak: 2008ko irailaren 15era arte egindako zerbitzuak

– Resolución 2470/2008, Licenciados sanitarios: servicios prestados hasta el 15 de septiembre de 2008.

– 4413/2008 Ebazpena. Diplomatu sanitarioak: 2009ko otsailaren 10era arte egindako zerbitzuak

– Resolución 4413/2008, Diplomados sanitarios: servicios prestados hasta el 10 de febrero de 2009.

– 1061/2009 Ebazpena. LHko profesional sanitario eta ez-sanitarioak: 2009ko maiatzaren 5era arte egindako zerbitzuak.

– Resolución 1061/2009, Profesionales no sanitarios y sanitarios de FP: servicios prestados hasta el 5 de mayo de 2009.

2.– 2. artikuluko B atalean sartzen diren profesionalak.

2.– Profesionales comprendidos en el apartado B del artículo 2.

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren aplikazio-eremuan integratuta egotea, bakarka edo taldeka erabakita, deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

a) Estar integrado en el ámbito de aplicación del Acuerdo de regulación de condiciones de trabajo del personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud, por acuerdo individual o colectivo a la conclusión del plazo de solicitudes de esta convocatoria.

b) Osasun-zerbitzuetako langile estatutarioen gaineko Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, Osakidetzan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea, ebazpen honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epean pertsonal finkoarentzat, eta eskabideak aurkezteko epe hasieran edo epeko uneren batean pertsonal ez-finkoarentzat.

b) Estar en situación de activo o asimilada en Osakidetza, de conformidad con lo establecido en la Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto marco del personal estatutario de los Servicios de Salud en el plazo de presentación de solicitudes establecido en la presente Resolución para el personal fijo y al inicio o en algún momento del plazo de presentación de solicitudes para el personal no fijo.

c) Bost urte edo gehiagoko zerbitzuak eginda izatea eskatzen duen lanbide-taldean.

c) Tener prestados 5 o más años en el grupo profesional desde el que se opta.

d) Maila lortzeko behar diren egindako zerbitzu-urteak izatea.

d) Reunir los años de servicios prestados requeridos para el nivel solicitado.

Egindako zerbitzuak Lanbide Garapeneko azkeneko hiru deialdietako 2. artikuluaren arabera zenbatuko dira (2470/2008 Lizentziatu sanitarioak, 4413/2008 Diplomatu sanitarioak eta 1061/2009 Lanbide Heziketako pertsonal ez sanitario eta sanitarioa), eta baita ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5.2) atalean ezarritakoaren arabera, zeinen bidez 2008ko martxoaren 14ko bilkuran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen baita.

El cómputo de los servicios prestados se llevará a cabo según lo dispuesto en el artículo 2 de las tres últimas convocatorias de Desarrollo Profesional; 2470/2008 licenciados sanitarios, 4413/2008 diplomados sanitarios y 1061/2009 personal no sanitario y sanitario de formación profesional, así como lo dispuesto en el apartado 5.2) del Decreto 106/2008, de 3 de junio, por el que se aprueba el Acuerdo alcanzado en la Mesa Sectorial de Sanidad, en su reunión del día 14 de marzo de 2008.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren salbuespen gisa, % 100ean zenbatuko dira Lanbide Garapena eskatzen dueneko kategorian, espetxeetan egindako zerbitzuak, baina ez zaio aplikatuko Osasuneko Sistema Nazionalean integratuta ez dauden bestelako Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuen % 50eko ponderazioa.

Como excepción a lo establecido en el párrafo anterior, se computarán al 100% los servicios prestados en Instituciones Penitenciarias, en la categoría desde la que se solicita el nivel de Desarrollo Profesional, sin que sea de aplicación la ponderación al 50% de los servicios prestados en otras Administraciones Públicas no integradas en el Sistema Nacional de Salud.

Egindako zerbitzuak zenbatzeko datak hurrengo ebazpenetako 4. artikuluan ezarritakoak izango dira lanbide-talde bakoitzarentzat:

Las fechas de cómputo de servicios prestados para cada grupo profesional serán las correspondientes a las establecidas en el artículo 4 de las resoluciones siguientes:

– 2470/2008 Ebazpena. Lizentziatu sanitarioak: 2008ko irailaren 15era arte egindako zerbitzuak

– Resolución 2470/2008, Licenciados sanitarios: servicios prestados hasta el 15 de septiembre de 2008.

– 4413/2008 Ebazpena. Diplomatu sanitarioak: 2009ko otsailaren 10era arte egindako zerbitzuak

– Resolución 4413/2008, Diplomados sanitarios: servicios prestados hasta el 10 de febrero de 2009.

– 1061/2009 Ebazpena. LHko profesional sanitario eta ez-sanitarioak: 2009ko maiatzaren 5era arte egindako zerbitzuak.

– Resolución 1061/2009, Profesionales no sanitarios y sanitarios de FP: servicios prestados hasta el 5 de mayo de 2009.

4. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 4.– Solicitudes y documentación a aportar.

Eskabideak aurkezteko lekuari eta moduari dagokionez, 2470/2008, 4413/2008 eta 1061/2009 Ebazpenek arautzen dituzten Lanbide Garapeneko azken hiru deialdietako 4, 5 eta 6 artikuluen arabera egingo da.

En cuanto al lugar y forma de presentación de solicitudes se estará a lo dispuesto en los artículos 4, 5 y 6 de las tres últimas convocatorias de Desarrollo Profesional, reguladas por las Resoluciones 2470/2008, 4413/2008 y 1061/2009.

Epeari dagokionez, eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 14:00etatik aurrera, eskabidea eta merituen dokumentazioa bete eta aurkezteko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

En cuanto al plazo, los solicitantes dispondrán de un mes a partir de las 14:00 horas del día siguiente al de la publicación en el BOPV de la presente Resolución, para cumplimentar y presentar la solicitud y documentación de méritos correspondiente, conforme a lo que establece el presente artículo.

5. artikulua.– Ebaluatzeko eta mailak esleitzeko prozedurak.

Artículo 5.– Procedimientos de evaluación y asignación de niveles.

Ebaluatzeko eta mailak esleitzeko prozedurak, ezarpen-faseko hiru Deialdien Ebazpenetako (uztailaren 9ko 2470/08 Ebazpena, abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpena, eta martxoaren 23ko 1061/2009 Ebazpena), 7tik 9ra bitarteko artikuluen arabera egingo dira, lanbide taldeari dagokion eran.

Los procedimientos de evaluación y asignación de niveles serán los establecidos en los artículos 7 a 9 de las tres resoluciones de convocatoria de la fase de implantación; Resolución 2470/2008, de 9 de julio, Resolución 4413/2008, de 19 de diciembre, y Resolución 1061/2009, de 23 de marzo, según corresponda al grupo profesional.

Ebazpenetan ezarritakoaren arabera;

En virtud de lo establecido en los mismos;

Aplikatuko diren merituen baremoa aipatutako ebazpenen eranskinetan daudenekin bat etorriko dira, lanbide taldeari dagokion eran.

Los baremos de méritos que serán de aplicación se corresponderán con los establecidos en los anexos de las citadas resoluciones, según corresponda al grupo profesional.

8. artikuluaren arabera, bizitza profesional guztia zenbatuko da, B eta C Blokeetako curriculum-merituen balorazioa egiteko.

Conforme al artículo 8, se computará toda la vida profesional para la valoración de méritos curriculares de los Bloques B y C.

I. II. edo III. mailara heltzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenei ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5.4 atalean arautzen den puntuazio gehigarri korporatiboa aplikatuko zaie.

Quienes no alcancen la puntuación mínima requerida para alcanzar el Nivel I, II o III, les será de aplicación la puntuación adicional corporativa regulada en el apartado 5.4 del Decreto 106/2008, de 3 de junio.

6. artikulua.– Ebaluazioaren ordainketa-ondorioak.

Artículo 6.– Efectos retributivos de la evaluación.

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuan Lanbide Garapenaren Maila bakoitzeko zenbatekoak ezartzen dira Lizentziatu Sanitarioentzat, eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuan gainerako lanbide-taldeentzat.

Las cuantías correspondientes a cada uno de los Niveles de Desarrollo Profesional son las establecidas en el Decreto 395/2005, de 22 de noviembre, para los Licenciados Sanitarios y las establecidas en el Decreto 106/2008, de 3 de junio, para el resto de los grupos profesionales.

Maila-esleipenak Ebazpen hau sinatzen den hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ordainketa-ondorioak.

Los efectos retributivos de la asignación del Nivel serán a 1 de enero del año siguiente a la firma de la presente Resolución.

Pertsonal ez-finkoak lanbide taldearen lanbide garapeneko mailari dagozkion zenbatekoak kobratuko ditu, lanbide talde horretan egindako zerbitzuetan aitortutako denboraldietakoak.

El personal no fijo percibirá los importes correspondientes al Nivel de desarrollo profesional del grupo profesional reconocido en los periodos en los que preste servicios en dicho grupo.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ebazpen honetan berariaz aurreikusten ez denerako, uztailaren 9ko 2470/2007, abenduaren 19ko 4413/2008, eta martxoaren 23ko 1061/2009ko Ebazpenetan hurrenez hurren, lizentziatu sanitario, diplomatu sanitario eta lanbide heziketako profesional ez sanitario eta sanitarioen Lanbide Garapenaren mailak aitortzen dituztenak aplikatuko dira.

Primera.– En todo lo no previsto expresamente por la presente Resolución, se estará a lo dispuesto en las Resoluciones 2470/2007, de 9 de julio, 4413/2008, de 19 de diciembre, y 1061/2009, de 23 de marzo, de reconocimiento de niveles de Desarrollo Profesional de los licenciados sanitarios, diplomados sanitarios y de los profesionales no sanitarios y sanitarios de Formación Profesional, respectivamente.

Halaber, honako legeetan jasotako arauak ere aplikatuko dira: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta administrazio Prozedura Erkidearen gaineko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta azaroaren 22ko 395/2005 Dekretua, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretua, zeinen bidez arautzen baita Osakidetzan lan egiten duten lizentziatu sanitarioen, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide garapena, eta baita 2008ko ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5. atalean jasotako aldaketak ere.

Así mismo, serán de aplicación las normas contenidas en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y el Procedimiento Administrativo Común, en los Decretos 395/2005, de 22 de noviembre, 35/2007, de 27 de febrero, y 248/2007, de 26 de diciembre, por los que se regula el desarrollo profesional del personal licenciado sanitario, diplomado sanitario y profesionales no sanitarios y sanitarios de formación profesional que prestan servicios en Osakidetza, respectivamente, y en las adaptaciones recogidas en el apartado 5 del Decreto 106/2008, de 3 de junio de 2008.

Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hil biko epean; biak ere ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarena).

Segunda.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de reposición ante el Director General de Osakidetza en el plazo de un mes o recurso contencioso-administrativo en el plazo de 2 meses, a contar en ambos casos desde el día siguiente al de su publicación en el BOPV, conforme a lo establecido en los artículos 116 y 117 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, y en los artículos 8.3 y 46 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, Reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

Hirugarrena.– Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Tercera.– La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 29 diciembre de 2011.

El Director General de Osakidetza-Servicio vasco de salud,

JULIÁN pÉREZ gIL.


Análisis documental

Euskadi, bien común