Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

75. zk., 2012ko apirilaren 17a, asteartea

N.º 75, martes 17 de abril de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD
1724
1724

1930/2011 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinen bidez arautzen baitira 2011ko ekitaldirako lanbide garapen-maila aitortzeko ohiko deialdiko baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako profesionalentzat.

RESOLUCIÓN 1930/2011, de 29 de diciembre, del Director General de Osakidetza, por la que se regulan los requisitos, solicitudes, procedimiento de evaluación y asignación del nivel de la convocatoria ordinaria de reconocimiento del nivel de desarrollo profesional correspondiente al ejercicio 2011 para los profesionales pertenecientes a las organizaciones de servicios dependientes de Osakidetza.

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 11. artikuluaren arabera, urtero lanbide garapena ebaluatzeko prozesuaren deialdia egingo da Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpen bidez. Aipatutako dekretu horien bidez, arautzen da Osakidetzan lan egiten duten pertsonal lizentziatu sanitarioaren, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide-garapena. Osakidetzak arautzen du maila bakoitzaren enkoadratze-prozedura.

Conforme al artículo 11 de los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre por los que se regula el desarrollo profesional del personal licenciado sanitario, diplomado sanitario y profesionales no sanitarios y sanitarios de formación profesional que prestan servicios en Osakidetza, que regula el procedimiento de encuadramiento en cada nivel, con carácter anual mediante Resolución de la Dirección General se efectuará la convocatoria del proceso de evaluación del desarrollo profesional.

Ebazpen hau lanbide garapenaren sistema ezartzeko fasea amaitu ostean ematen da. Lanbide garapeneko sistema hori honako hauetan arautzen da: azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako Aldi baterako Lehen Xedapenean eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuko eranskinaren 5. atalean jasotako aldaketetan. Azken dekretu horren bidez, 2008ko martxoaren 14an egindako bileran Sanitateko Mahai Sektorialean lortutako Akordioa onartu zen.

La presente Resolución, se dicta una vez culminada la fase de implantación del sistema de desarrollo profesional regulada por la Disposición Transitoria Primera de los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre, así como por las modificaciones recogidas en el apartado 5 del anexo al Decreto 106/2008, de 3 de junio por el que se aprueba el Acuerdo alcanzado en la Mesa Sectorial de Sanidad, en su sesión del día 14 de marzo de 2008.

Horregatik guztiagatik eta kontuan izanda aplika dakizkiokeen azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuak eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuko eranskinaren 5. atalean jasotako aldaketak

Por todo ello y teniendo en cuenta los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre, así como las modificaciones recogidas en el apartado 5 del anexo al Decreto 106/2008, de 3 de junio que le son de aplicación

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da betekizunak, moduak eta eskabideetarako epeak eta ebaluazio-prozedurak eta maila-esleipena arautzea, 2011ko ekitaldiko Osakidetzako profesionalen ebaluazioaren eta lanbide garapenaren ohiko deialdian.

El objeto de la presente Resolución es la regulación de los requisitos, formas y plazo de solicitud y procedimiento de evaluación y asignación del nivel en la convocatoria ordinaria de evaluación y desarrollo profesional de los profesionales de Osakidetza-Svs correspondientes al ejercicio 2011.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Osakidetzako Zerbitzu Erakundeetan zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran dauden lanbide talde guztietako profesional finkoek eta ez-finkoek eska dezakete prozesu honetan parte hartzea.

Podrán solicitar la participación en este proceso los profesionales fijos y no fijos pertenecientes a todos los grupos profesionales que estén en situación de activo o asimilada en las Organizaciones de Servicios de Osakidetza.

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 4 eta 5 artikuluekin bat, orain aitortuta daukatenaren justu goragoko maila eskatu eta aitortu daiteke. Osakidetzan edo Osasun Sistema Nazionalean maila aitortu gabe dutelako, Sarrera Mailan dauden profesionalek I. Mailako aitorpena bakarrik eska dezakete.

Acorde a los artículos 4 y 5 de los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre, la solicitud y reconocimiento de nivel sólo podrá llevarse a cabo hacia el Nivel inmediatamente superior al reconocido. Aquellos profesionales encuadrados en el Nivel de Acceso, por no disponer de Nivel reconocido en Osakidetza o el Sistema Nacional de Salud, sólo podrán cursar solicitud de reconocimiento del Nivel I.

Ebaluazio negatibo baten ondorioz, aurreko deialdian eskatutako maila lortu ez duten profesionalek «ebaluazio berri bat egitea eska dezakete deialdia egin eta bi urte igarotakoan», «behin betiko maila-esleipenaren ebazpena ematen denetik aurrera», Lanbide Garapeneko Dekretuetako 11.4 artikuluen arabera.

Aquellos profesionales que, producto de una evaluación negativa, no hubiesen obtenido el nivel solicitado en convocatoria previa podrán, según los artículos 11.4, de los Decretos de Desarrollo Profesional, «solicitar una nueva evaluación transcurridos dos años» desde aquella, «contados a partir de la resolución de asignación definitiva de niveles».

Aldi baterako barne-sustapenean dagoen pertsonalak izendapen finkoa dueneko kategorian bakarrik eska dezake lanbide garapena, eta kategoria horri dagokion lanbide garapenaren osagarria jasotzeko eskubidea izango du.

El personal que se encuentre en situación de promoción interna temporal únicamente podrá solicitar el desarrollo profesional en la categoría en la que tiene el nombramiento fijo teniendo derecho a percibir el complemento de desarrollo profesional correspondiente a dicha categoría.

Eskabidea egitea borondatezkoa da. Interesatuak eskabidean honako hau egiaztatu beharko du: eskatzen diren betekizunak betetzen dituela edo eskabideak aurkezteko epean beteko dituela.

La presentación de la solicitud es voluntaria y en la misma el interesado deberá acreditar cumplir o estar en condiciones de cumplir dentro del plazo de presentación de solicitudes los requisitos exigidos.

3. artikulua. – Betekizunak.

Artículo 3.– Requisitos.

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 5. artikuluaren arabera, eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuko eranskinaren 5. atalaren arabera, betekizun hauek ezartzen dira ebaluazioaren eta lanbide garapeneko mailaren aitorpenaren deialdian parte hartzeko:

Según se recoge en el artículo 5 de los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre, así como en el apartado 5 del anexo al Decreto 106/2008, de 3 de junio, se establecen como requisitos para tomar parte en la convocatoria de evaluación y reconocimiento del nivel de desarrollo profesional, los siguientes:

1.– Aitorpena eskuratu nahi duen kategorian zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran egotea Osakidetzan, Osasun Zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu markoaren gaineko abenduaren 16ko 55/2003 Legean araututakoaren arabera:

1.– Estar en situación de activo o asimilada en Osakidetza, de conformidad con lo establecido en la Ley 55/2003, de 16 de diciembre, del Estatuto marco del personal estatutario de los Servicios de Salud, en la categoría desde la que se opta al reconocimiento:

a) Enplegu finkoa duten langileentzat, eskabideak aurkezteko epean.

a) Para el personal con relación de empleo fijo, en el plazo de presentación de las solicitudes.

b) Langile ez-finkoentzat, eskabideak aurkezteko epe hasieran edo epeko uneren batean.

b) Para el personal no fijo, al inicio o en algún momento del plazo de presentación de las solicitudes.

2.– Osakidetzan plaza jabetzan duten langile finkoek edo aldi baterako berriro lanean hasi direnek, Osakidetzan lan egiten dutela egiaztatu beharko dute aitorpena lortu nahi duten kategorian. Aurkeztuko den deialdi aurreko azken hiru urteetan gutxienez urtebeteko zerbitzua izan behar du.

2.– El personal fijo con plaza en propiedad en Osakidetza o en situación de reingreso provisional, deberá acreditar la prestación efectiva de servicios en Osakidetza, en la categoría desde la que se opta al reconocimiento, durante un año, prestado en los últimos tres años previos a la convocatoria a la que se presente.

3.– Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren arabera, Osakidetzan plaza jabetzan ez duen pertsonal finkoak Osakidetzan lanean diharduela egiaztatu beharko du, aitorpena lortu nahi duen kategorian, eta zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran dagoela, aurkeztuko den deialdiaren aurreko hiru urtetan zehar.

3.– El personal fijo sin plaza en propiedad en Osakidetza, según establece el Decreto 106/2008 de 3 de junio, deberá acreditar la prestación efectiva de servicios en Osakidetza, en la categoría desde la que se opta al reconocimiento, en situación de servicio activo o asimilado, durante los tres años previos a la convocatoria a la que se presente.

4.– Pertsonal ez-finkoak hiru urteko zerbitzuak egiaztatu behar ditu Osakidetzan, aitorpena eskatzen duen kategorian, eskabidea aurkezteko epea hasi aurreko azken bost urtetan.

4.– El personal no fijo deberá acreditar tres años de servicios en Osakidetza en la categoría desde la que se opta al reconocimiento, prestados en los cinco años inmediatamente anteriores al inicio del plazo de solicitud.

Era berean, EPEko azken prozesuan parte hartu duela ere egiaztatu beharko du, eta eskatu duen kategoriako azterketa ere egin duela, ezinbesteko kasuan izan ezik eta betiere dagokion eskabidea egin bada. EPE horretan Kategoria deitu ez bada, justu aurreko EPEko kategoriaren deialdia hartuko da erreferentziatzat..

Igualmente deberá acreditar haber tomado parte en el último proceso de OPE con realización efectiva del examen de la categoría desde la que se opte, salvo causa de fuerza mayor y siempre y cuando se hubiese realizado la oportuna solicitud. En el caso de no haberse convocado la categoría en dicha OPE, se tomará como referencia la convocatoria de la categoría en la OPE inmediatamente anterior.

5.– Aitorpena eskatuko duen kategorian 5 urteko zerbitzuak izan behar ditu eginda.

5.– Reunir 5 años de servicios prestados en la categoría desde la cual se opta al reconocimiento.

Egindako zerbitzuak kalkulatzeko honako hauek hartuko dira kontuan: zerbitzu aktiboan edo plaza-erreserbarako eskubidea duten antzeko egoeran egindako denboraldiak, Osasun Sistema Nazionalean edo Europar Batasuneko kide diren Estatuetako Osasun Sistemetan antolamendu aldetik eta funtzionalki integratutako Osasun Erakundeetan egindako zerbitzuak.

Se consideran para el cálculo de los servicios prestados los periodos de tiempo de servicio activo o asimilado con reserva de plaza, desempeñados en las Organizaciones Sanitarias integradas organizativa y funcionalmente en el Sistema Nacional de Salud o Sistemas de Salud correspondientes a Estados miembros de la Unión Europea.

a) Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren eta otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren arabera araututako profesionalentzat, honako hau hartuko da kontuan:

a) Para los Profesionales regulados según el Decreto 395/2005 de 22 de noviembre y Decreto 35/2007 de 27 de febrero se considerará:

– Aitorpena eskatu duen kategoriako edo lanbide-talde bereko beste kategoria batzuetako, eta hala badagokio espezialitateko, lanpostu funtzionalak betetzea, baldin eta horiek betetzeko Lizentziatuaren edo Diplomatuaren titulazio sanitarioa eskatzen bada, Osasun Zientzietan espezialisten titulu ofizialak lortzeko egindako prestakuntza-urteak izan ezik, salbu zerbitzu espezialeko egoeraren bidez eginak izan badira.

– El desempeño de puestos funcionales de la categoría, y en su caso especialidad, desde la cual se opta al reconocimiento u otras categorías del mismo grupo profesional, siempre que para su desempeño fuera exigible titulación sanitaria de nivel Licenciado o Diplomado según proceda, a excepción de los años de formación para la obtención de los títulos oficiales de especialistas en Ciencias de la Salud, salvo que hubieran sido en situación de servicios especiales.

– Ikerketako Zentro Ofizialetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako erakundeetan pertsonal ikertzaile gisa egindako zerbitzuak, betiere Lizentziatu edo Diplomatuaren titulazio sanitarioa eta dagokion espezialitatea eskatzen duen kontratua badu.

– Los servicios prestados como personal investigador en Centros Oficiales de Investigación u Organizaciones adscritas al Sistema Nacional de Salud, con contrato para el que sea exigible titulación sanitaria de nivel Licenciado o Diplomado y la especialidad correspondiente.

– Etengabeko atentzio-zerbitzurako kontratatu gisa egindako zerbitzuak.

– Los servicios prestados como contratado para servicio de atención continuada.

b) Abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuaren arabera araututako profesionalentzat, honako hau hartuko da kontuan:

b) Para los Profesionales regulados según el Decreto 248/2007 de 26 de diciembre se considerará:

– Aitorpena eskatu dueneko kategoriako lanpostu funtzionalak betetzea, edo bestelako kategoria batzuetakoak, baldin eta lanbide-talde berekoak edo goragokoak badira.

– El desempeño de puestos funcionales de la categoría desde la cual se opta al reconocimiento, u otras categorías distintas, siempre y cuando pertenezcan al mismo o superior grupo profesional

– 1984ko ekainaren 14ko Osasun Ministerioaren Aginduak ezarritakoaren arabera, «teknikari funtzioetako erizaintzako laguntzaile» gisa egindako zerbitzuen denbora Teknikari Espezialisten kategorian zenbatuko da lanbide garapenerako.

– Los servicios prestados como «Auxiliar de enfermería en función de técnico» de conformidad con lo establecido en la Orden del Ministerio de Sanidad de 14 de junio de 1984, serán computables para el desarrollo profesional en la categoría de Técnico Especialista.

Aitorpena eskatzen deneko kategorian beste Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuei % 50eko balioa emango zaie.

Los servicios en la categoría desde la que se solicita el reconocimiento, prestados en otras Administraciones Públicas se valorarán a razón de un 50%.

6.– Eskatutako maila lortzeko behar diren egindako zerbitzu-urteak betetzea.

6.– Reunir los años de servicios prestados requeridos para el acceso al nivel solicitado.

Kategorian egindako zerbitzuei, bertan gutxienez bost urte egin badira, Osasun Sistema Nazionalean edota Europar Batasuneko kide diren Estatuetako Osasun Sistemetan beste lanbide-talde batzuetan egindako zerbitzuak gehitu ahal zaizkie, honako balioen arabera:

A los servicios prestados en la categoría, y siempre y cuando se reúnan al menos cinco años en la misma, se podrán añadir los servicios prestados en otros grupos profesionales en el Sistema Nacional de Salud o Sistemas de Salud correspondientes a Estados miembros de la Unión Europea, a razón de los siguientes valores;

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuko eranskinaren 5. atalean 2. puntuan ezarritakoarekin bat, «Profesional bakoitza ohiko lehen deialdian aurkezten denean, ezartze-aldian lortutako azken mailarako behar diren zerbitzuez gaindiko egindako zerbitzuak zenbatuko dira mailara iristeko».

Acorde a lo establecido en el punto 2 del apartado 5 del anexo al Decreto 106/2008, de 3 de junio; «en la primera convocatoria ordinaria a la que se presente cada profesional, se computarán para el acceso al nivel los servicios prestados que excedieran de los necesarios para el último nivel adquirido en la fase de implantación».

4. artikulua. – Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 4.– Solicitudes y Documentación a aportar.

Partaide bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du Internet bidez, Osakidetzaren www.osanet.euskadi.net web-orrian, edo Erakundeko Intraneten dagoen eredua betez.

Cada participante deberá presentar una única solicitud a través de Internet, mediante la cumplimentación del modelo que se facilitará en la propia página web de Osakidetza en la siguiente dirección www.osanet.euskadi.net, o en la Intranet Corporativa.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan eskabidea egiteko behar diren informatika-baliabideak jarriko ditu Osakidetzak, bere zerbitzu-erakundeen bitartez.

Osakidetza facilitará a través de sus organizaciones de servicios los medios informáticos precisos para realizar la solicitud conforme a lo previsto en el párrafo anterior.

Eskabidea egiterakoan, profesionalak beretzat garrantzitsuak diren informazioak eman ditzake faktore edo item ezberdinetan ebaluatu ahal izateko. Horretarako, eskabidean dauden Ebaluaziorako Ekarpen Fitxak beteko ditu, eta Prestakuntza, Irakaskuntza/Ezagutza Hedatzea eta Ikerkuntza/Berrikuntzako merituak curriculum vitae aplikazio informatikoan erregistratuko.

El profesional, en el momento de realizar su solicitud, podrá proporcionar informaciones que considere relevantes para su evaluación en los distintos factores o ítems, completando la Ficha/s de Aportaciones a la Evaluación incluidas en la solicitud y registrar los méritos de Formación, Docencia/Difusión del Conocimiento e Investigación/Innovación en la aplicación informática de currículum vitae.

Aurreko deialdietan Osakidetzak profesionalei curriculumeko merituak balioztatu badizkiete, alegatutako meritu berriak bakarrik erregistratu beharko dituzte profesional horiek, balioztatzeko behar den dokumentazio-egiaztagiriak aurkeztuz. Halaber, lehendik erregistratutako merituen dokumentazioa ere aurkez dezakete, egiaztapen-dokumentaziorik ez aurkezteagatik edota dokumentazio nahikoa ez aurkezteagatik Osakidetzak bere garaian baztertu arren.

Los profesionales cuyos méritos de currículum hayan sido validados por Osakidetza con ocasión de anteriores convocatorias, sólo habrán de registrar los nuevos méritos alegados aportando la documentación acreditativa correspondiente para su validación. Igualmente, podrá aportarse documentación relativa a méritos ya registrados que hayan sido rechazados por Osakidetza en razón de carecer de documentación acreditativa o resultar ésta insuficiente.

Erregistroak baliozkotzeko egiaztagiriak jatorrizko dokumentuak izan beharko dira edo bestela, jatorrizkoaren fotokopia konpultsatuak. Fotokopian honako datuak adieraziko dira: data, izen-abizenak, NAN eta konpultsa egiten duen arduradunaren sinadura irakurgarria. Osakidetzak interesdunari eska diezaioke E.A.E.ko hizkuntza ez-ofizialetan aurkeztutako dokumentazioaren zinpeko itzulpena aurkeztea.

La documentación acreditativa para la validación de los méritos curriculares será documentación original o fotocopia compulsada de la misma, conteniendo ésta la siguiente información: fecha, nombre y apellidos, DNI y firma legible del responsable de la compulsa. Osakidetza podrá requerir al interesado traducción jurada respecto a la documentación presentada en idiomas no oficiales de la CAV.

Ez da curriculumeko meritu bat ere zenbatuko, baldin eta erabiltzaileak Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean aplikazio informatikoan sartu edo aldatu baditu.

No se computará ningún mérito curricular cuya fecha de inclusión o modificación por el usuario en la aplicación informática sea posterior a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

Halaber, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago emandako dokumentu bidez amaitu gabe leudeken merituak ez dira zenbatuko.

Igualmente, no se computarán aquellos méritos que no estuvieran finalizados mediante documento expedido con fecha anterior a la finalización del plazo de presentación de solicitudes.

Behin eskabidea eginda eta curriculumeko merituak erregistratuta, eskabidearen ordezkagiria Zerbitzu Erakundeko Pertsonalaren Departamentuan entregatu behar da eskabideak aurkezteko epean.

Una vez efectuada la solicitud y registrados los méritos curriculares, el resguardo de la solicitud, deberá ser entregado dentro del plazo de solicitud establecido, en el Departamento de Personal de la Organización de Servicios.

Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 14:00etatik aurrera, eskabidea eta merituen dokumentazioa bete eta aurkezteko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

Los solicitantes dispondrán de un plazo de un mes a partir de las 14:00 horas del día siguiente al de la publicación en el BOPV de la presente Resolución, para cumplimentar y presentar la solicitud y documentación de méritos correspondiente conforme a lo que establece el presente artículo.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 1061/2009 Ebazpen bidez araututako Deialdian parte hartu zuten Lanbide Heziketako Profesional Ez Sanitarioek eta Sanitarioek 2012ko maiatzaren 21eko 14:00etatik ekainaren 8ko 14:00etara bitarteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Profesional horiei ez zitzaien IV. Maila aitortu ebaluazioan lortu ez zutelako eskatutako puntuazio-baldintzak.

Los Profesionales No sanitarios y Sanitarios de Formación Profesional que participaron en la Convocatoria regulada mediante la Resolución 1061/2009 de la Dirección General de Osakidetza, a los que no se les reconoció el Nivel IV de Desarrollo Profesional por no alcanzar en la evaluación los requisitos de puntuación establecidos, dispondrán de un plazo de solicitud desde las 14:00 horas del 21 de mayo a las 14:00 horas del 8 de junio de 2012.

Prozesuan onartua izateko, ezinbestekoa da dagokion eskabidea eta egiaztagiria behar den denboran eta moduan betetzea eta entregatzea, aurkezteko epearen barruan.

La admisión al proceso requiere haber cumplimentado y entregado en tiempo y forma, dentro del plazo de presentación, la correspondiente solicitud y documentación acreditativa.

Ofizioz baztertuko dira profesionalak aurkeztutako curriculum-merituen eskabideak baldin eta eskatutako Lanbide Garapenaren Mailarako B Blokean eskatzen diren gutxieneko puntuetara ailegatzen ez badira.

Serán excluidas de oficio aquellas solicitudes cuyos méritos curriculares aportados por el profesional no alcancen el mínimo de puntos requerido en el Bloque B para el Nivel de Desarrollo Profesional solicitado.

Zerbitzu aktiboan ez baina beste egoeraren batean daudenek Osakidetzako Erakunde Zentralaren egoitzan aurkeztu beharko dituzte agiriak (Araba kalea, 45 zk., 01006 Vitoria-Gasteiz).

Quienes se encuentren en situación diferente a la de servicio activo, deberán presentar la referida documentación en la Sede de la Organización Central de Osakidetza, c/ Álava 45, 01006 Vitoria-Gasteiz.

5. artikulua.– Datuen zehaztasuna.

Artículo 5.– Exactitud de los datos

Eskabidean eta aurkezten diren agiri eta informazioetan datu faltsuak jarriz gero, zigortu egingo da eskabidea ezeztatuz; horretaz gain, legez dagozkion neurriak hartu daitezke.

La consignación de datos falsos en la solicitud, así como en la documentación e información que se aporten, se sancionará con la anulación de la solicitud, sin perjuicio de la adopción de las medidas legales que correspondieran.

Curriculumaren aplikazio informatikoan adierazitako helbidea izango da jakinerazpenetarako balioko duen bakarra, eta eskatzailearen erantzukizun esklusiboa izango da datu horiek gaizki eman badira edo edozein aldaketaren berri Osakidetzari eman ez badio.

El domicilio indicado en la aplicación informática de currículum se considerará el único válido a efectos de notificaciones, siendo responsabilidad exclusiva del solicitante tanto los errores en su consignación como la comunicación de cualquier cambio del mismo a Osakidetza.

6. artikulua.– Egoera bereziak.

Artículo 6. – Situaciones especiales.

Lizentzia-egoeran dauden edo lanpostua gordetzeko eskubidea duten baimena daukaten profesionalei, egoera horiek urtebete baino gehiago irauten dutenean, honako puntuazioa emango zaie A Blokeko eta C Blokeko agintariek ebaluatutako faktore eta item puntuazio moduan: bere lanbide-taldeko/kategoriako profesionalek bere Erakundean lortutako batez besteko puntuazioa, bere antzinatasun-taldearen barruan, egoera horretan dirauten bitartean. Aurreko hori ezinezkoa balitz, batez besteko hori kalkulatzeko 25 profesional edo gehiago ez dagoelako, erreferentziatzat beste batez besteko hau hartuko da: Osakidetzako profesionalek euren lanbide-taldean/kategorian eta antzinatasun-taldean lortutako batez bestekoa.

A los profesionales que se encuentren en situación de licencia o permiso con derecho a reserva de puesto de trabajo, en el caso de que la duración de dichas situaciones sea superior a un año, se les asignará como puntuación de los factores e ítems evaluados por el mando correspondientes al Bloque A y al Bloque C, la puntuación media obtenida en su Organización por los profesionales de su grupo/categoría profesional, dentro de su grupo de antigüedad, durante el período en que permanezcan en dicha situación. Caso de no ser posible la anterior, por no contarse para el cálculo de esta media con un número de profesionales igual o superior a 25, se tomará como referencia la puntuación media obtenida por los profesionales de Osakidetza dentro de su grupo/categoría profesional y grupo de antigüedad

Zerbitzu berezietan edo sindikatu-ordezkapenetan lanaldiaren % 100ean liberatuta bi urte baino gehiago daramatzaten profesionalak Erakunde Zentraleko Batzordera atxikiko dira, eta eskatzen duten Maila lortzeko behar den gutxieneko puntuazioa emango zaie A eta C Blokeetako arduradunek ebaluatutako faktore eta itemen puntuazio moduan.

Los profesionales que lleven mas de dos años en situación de servicios especiales o ejercicio de funciones de representación sindical con liberación de 100% de la jornada, serán adscritos al Comité de la Organización Central y se les asignará, como puntuación de los factores e ítems evaluados por el mando correspondientes al Bloque A y C, la puntuación mínima exigida para la obtención del Nivel al que opten.

7. artikulua. – Ebaluatzeko prozedura eta irizpideak

Artículo 7.– Procedimiento y criterios de evaluación.

Ebaluazioa honela garatuko da: azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 6. artikuluaren (Profesionalen tipologia ebaluazioaren ondorioetarako), 7. artikuluaren (ebaluazioaren faktoreak) eta 8. artikuluaren arabera (ebaluazio-irizpideak) egingo da ebaluazioa. Dekretu horien bidez, Osakidetzan lan egiten duten pertsonal lizentziatu sanitarioen, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide-garapena arautzen da.

La evaluación se desarrollará conforme a los artículos 6.– Tipología de profesionales a efectos de evaluación, 7.– Factores de evaluación y 8.– Criterios de evaluación de los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre, por los que se regula el desarrollo profesional del personal licenciado sanitario, diplomado sanitario y profesionales no sanitarios y sanitarios de formación profesional que prestan servicios en Osakidetza.

Ebaluazio-prozesuan parte hartuko dute: Profesionalak berak, ebaluatuak lan egiten duen Arloko, Unitate edo Zerbitzuko arduradunak, eta zerbitzu-erakundeetan horretarako osatutako Ebaluazio-Batzordeak. Orokorrean, gainbegirale, zerbitzuburu/atalburu/unitateburu kargua duten arduradunak edo goragoko kargudunak izendatuko dira ebaluatzaile.

En el proceso de evaluación participarán el propio Profesional, el Responsable del Área, Servicio o Unidad donde preste servicios el/la evaluado/a, y el Comité de Evaluación de la Organización de Servicios constituido al efecto. Con carácter general se designará como evaluadores a mandos que ostenten puestos con rango de Supervisor/a, Jefe de Servicio/Sección/Unidad, o puestos de mando de rango superior.

Ebaluatu beharreko profesionalak meritu hauen gaineko informazioa eman behar du: Prestakuntza/Ezagutza hedatzea eta Ikerkuntza/Berrikuntza, eta baita faktore edo item ezberdinetan ebaluatzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkion informazioak ere, eskabidean dauden Ebaluaziorako Ekarpen Fitxak betez.

El profesional a evaluar aporta la información correspondiente a los méritos de Formación, Docencia/Difusión del Conocimiento e Investigación/Innovación, así como aquella información que considere relevantes para su evaluación en los distintos factores o ítems, completando las Ficha/s de Aportaciones a la Evaluación incluidas en la solicitud.

Arloko, Zerbitzuko edo Unitateko arduradunari dagokio A eta C Blokeetako faktoreak eta itemak ebaluatzea, jarduerarekin, gaitasunarekin eta lanbide-eremuarekin zerikusia duten faktoreak eta itemak ebaluatzea, erakundearekiko inplikazioarekin eta konpromisoarekin zerikusia dutenak barne, ebaluatu beharreko beste alderdi batzuen gaineko informazioa ere eska dakiokeela ahaztu gabe, ebaluazioaren emaitzak horretarako ezarritako aplikazioan erregistratuz eta Zerbitzu Erakundeko Ebaluazio Batzordeari aurkeztuz honek aztertu eta tratatu ditzan.

El/la Responsable del Área, Servicio o Unidad tiene la función de evaluar los factores e ítems correspondientes a los Bloques A y C relacionados con los ámbitos de actividad, competencia y dominio profesional, así como los relativos a implicación y compromiso con la Organización, sin perjuicio de que pueda serle solicitada información sobre otros aspectos objeto de evaluación, registrando los resultados de su evaluación en la aplicación establecida al efecto y presentándolos ante el Comité de Evaluación de la Organización de Servicios para su revisión y tratamiento.

Alorreko, Zerbitzuko edo unitateko arduraduna ebaluatuaren lanbide-talde berekoa ez denean, eremu profesionalari dagokion ebaluazioa arduradun hierarkikoak edo funtzionalak egingo du.

Cuando el Responsable del Área, Servicio o Unidad no pertenezca al mismo grupo profesional que el evaluado la evaluación correspondiente a Dominio Profesional será realizada por el responsable superior jerárquico o funcional.

Zerbitzu Erakundean ez badago ebaluatuaren lanbide-talde bereko arduradunik, ebaluatuaren titulazio bera edo goragokoa duen arduradun hierarkikoak egingo du ebaluazioa. Ebaluazio Batzordeak ebaluatuaren titulazio eta/edo espezialitate bereko aholkulari bat izendatu dezake.

Cuando en la Organización de servicios no exista responsable del mismo grupo profesional que el evaluado, la evaluación será realizada por el responsable jerárquico siempre que tenga igual o superior titulación que el evaluado, pudiendo el Comité de Evaluación designar un asesor con la misma titulación y/ó especialidad del evaluado.

Osakidetzako Erizaintzako Eskolako profesionalak, beren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, Eskolako zuzendariak ebaluatuko ditu, eta Erakunde Zentraleko Batzordeari atxikita egongo dira.

Los profesionales de la Escuela de Enfermería de Osakidetza, en base a sus especiales características, serán evaluados por el Director de la Escuela y adscritos al Comité de la Organización Central.

Pertsonal ez-finkoarentzako ebaluazio-prozedura egokitu ahalko da pertsonal-mota horren berezitasunengatik, batez ere ebaluatzaileak izendatzeari eta ebaluazio-batzordeei dagokienez.

El procedimiento de evaluación para el personal no fijo, especialmente en lo relativo a la asignación de evaluadores y Comités de Evaluación podrá adaptarse en base a las especificidades de este tipo de personal.

B eta C Blokeetako curriculumeko merituak ebaluatzeari dagokionez, kontuan hartuko dira aurreko sei edo zazpi urtetako merituak, aldez aurretik aitortu zaien mailari dagokion egonaldi-epearen arabera. Horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zenbatuko dira. I. maila aukeratuz gero, profesionalaren curriculum osoa hartuko da kontuan.

Respecto a la evaluación de los méritos curriculares del Bloque B y los méritos curriculares contenidos en el Bloque C, se tomarán en consideración los méritos correspondientes a los seis o siete años anteriores, conforme al periodo de permanencia que corresponda al nivel en que se ha sido reconocido con anterioridad, computándose los mismos hasta la finalización del plazo de presentación de solicitudes. En el caso de optar al nivel I, se tendrá en cuenta todo el currículum del profesional.

Zerbitzu Erakundeko Ebaluazio Batzordeak prozesu osoan sortutako informazio guztia, Arloko, Zerbitzuko edo Unitateko arduradunek egindako ebaluazioak, ebaluatutako profesionalek betetako ekarpen-fitxak eta curriculumeko baremo-merituak jaso eta aztertuko ditu, eta hala badagokio, ebaluazioaren emaitzak onartuko ditu.

El Comité de Evaluación de la Organización de Servicios recibirá y analizará toda la información generada a lo largo del proceso; las evaluaciones realizadas por los Responsables de Área, Servicio o Unidad, las fichas de aportaciones cumplimentadas por los profesionales evaluados y los resultados de la baremación de los méritos curriculares, procediendo en su caso a la aprobación de los resultados de la evaluación.

Atal ezberdinetan lortutako emaitzak ikusita, Ebaluazio Batzordeak uste badu profesionalari buruzko informazio gehiago behar dela, ebaluatuaren ebaluazio osagarri bat egitea eska diezaieke Arloko, Zerbitzuko edo Unitateko profesionalei, edo hala badagokio, beste Zerbitzu Erakunde bateko espezialitate bereko profesionalei.

Si, a la vista de los resultados obtenidos en los distintos apartados, el Comité de Evaluación considerara conveniente ampliar la información respecto al profesional, podrá recabar una evaluación complementaria del evaluado a profesionales de su Área, Servicio o Unidad, o en su caso, de su especialidad de otra Organización de Servicios.

Ebaluazio-Batzordeak, bere jarduera amaitutakoan, egiaztatutako mailen behin-behineko zerrenda prestatu eta onartuko du, eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusira igorriko.

El Comité de evaluación, finalizada su actuación, elaborará y aprobará la relación provisional de los niveles acreditados, remitiendo la misma a la Dirección General de Osakidetza.

Beti, dagokion ebaluazioa gainditu behar da, bloke bakoitzean eta azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuetako 8. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazio lortuz, dagokion maila esleitzeko.

En todos los casos, deberá superarse la correspondiente evaluación alcanzando la puntuación mínima para cada bloque y nivel establecida en el artículo 8 de los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre, para la asignación del nivel correspondiente.

395/2005 Dekretuan araututako profesionalei IV. Maila esleitzeko, baldintza hau ezartzen da: B Blokean eskatzen diren puntuetatik (57 puntu), gutxienez % 10 lortzea «Irakaskuntza eta ezagutza hedatzea» atalean eta/edo «Ikerkuntza-Berrikuntza eta beste meritu batzuk» izeneko atalean.

Para la asignación del Nivel IV a los profesionales, regulados en el Decreto 395/2005, se establece como requisito que, de los puntos de Bloque B exigidos (57 puntos), al menos un 10% se alcance en el apartado de «Docencia y difusión del conocimiento» y/o en el apartado denominado «Investigación-Innovación y otros méritos».

B1 taldeko (Diplomatu sanitarioak), A2 taldeko (Goi mailako teknikariak) eta B2 taldeko (erdi-mailako teknikariak) profesionalei IV. Maila esleitzeko, baldintza hau jarri daiteke hurrengo Lanbide Garapeneko Deialditik aurrera: B blokean eskatzen diren puntuetatik (57 puntu) gutxienez % 5 lortzea «Irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena» atalean eta/edo «Ikerkuntza-Berrikuntza eta beste meritu batzuk» izeneko atalean.

Para la asignación del Nivel IV a los profesionales de los grupos B1 Diplomados Sanitario, A2 Técnicos Superiores y B2 Técnicos Medios, podrá establecerse como requisito a partir de la siguiente Convocatoria de Desarrollo Profesional que, de los puntos de Bloque B exigidos (57 puntos), al menos un 5% se alcance en el apartado «Docencia y difusión del conocimiento» y/o en el apartado denominado «Investigación-Innovación y otros méritos».

Profesionalak ebaluatzeko ardura duten organoei azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluak aplikatuko zaizkie (Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

A los órganos encargados de la evaluación de los profesionales, les serán aplicables los artículos 28 y 29 de la Ley 30/1992 de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua. – Mailak esleitzeko prozedura.

Artículo 8.– Procedimiento de asignación de niveles.

a) Mailak esleitzeko behin-behineko ebazpena.

a) Resolución provisional de asignación de niveles.

Ebaluazio batzordeak, egiaztatutako mailen behin-behineko zerrenda onartutakoan, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusira bidaliko du.

El Comité de evaluación, una vez aprobada la relación provisional de los niveles acreditados, remitirá la misma a la Dirección General de Osakidetza.

Erakundeko batzordeak txostena bidali ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du ebazpen baten bidez. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Tras la emisión de informe por el Comité Corporativo, la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza ordenará, mediante resolución, su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, contra la que podrá interponerse recurso de alzada ante la Dirección General de Osakidetza en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación, de conformidad con el artículo 114 y siguientes de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

b) Mailak esleitzeko behin betiko ebazpena.

b) Resolución definitiva de asignación de niveles

Jarritako errekurtsoak Zuzendaritza Nagusiak erabakiko ditu, eta lortutako mailak behin betiko esleituko ditu ebazpen bidez. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

La Dirección General procederá a resolver los recursos interpuestos y a la asignación definitiva de los niveles alcanzados, mediante resolución que será publicada en el B.O.P.V.

Maila-esleipenaren behin betiko ebazpenean Maila aitortzen zaien profesionalen zerrenda eta baztertutako profesionalena onartuko da, eta administrazio-bidea agortuko duen Ebazpen horren aurkako jarritako gora jotzeko errekurtsoak onartu edo ezetsiko dira.

La resolución definitiva de asignación de niveles aprobará la relación de profesionales a los que se les reconoce Nivel, así como la relación de profesionales excluidos, estimándose o desestimándose los Recursos de Alzada interpuestos mediante dicha Resolución que pondrá fin a la vía administrativa.

9. artikulua.– Ebaluazioaren ordainketa-ondorioak.

Artículo 9.– Efectos retributivos de la Evaluación.

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuan Lanbide Garapenaren Maila bakoitzeko zenbatekoak ezartzen dira Lizentziatu Sanitarioentzat, eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuan gainerako lanbide-taldeentzat.

Las cuantías correspondientes a cada uno de los Niveles de Desarrollo Profesional son las establecidas en el Decreto 395/2005, de 22 de noviembre, para los Licenciados Sanitarios y las establecidos en el Decreto 106/2008, de 3 de junio, para el resto de los grupos profesionales.

Maila aitortzeko eskabidea egiteko hilabeteko epea duten profesionalentzat, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 14:00etatik aurrera, Mailari esleitutako ordainketak ebazpen hau sinatu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera egingo dira, azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuen arabera.

Para los profesionales cuyo plazo de solicitud de reconocimiento de Nivel es de un mes, a partir de las 14:00 horas del día siguiente al de la publicación en el BOPV de la presente Resolución, los efectos retributivos de la asignación del Nivel serán a 1 de enero del año siguiente a la firma de la presente Resolución, conforme a los Decretos 395/2005 de 22 de noviembre, 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre.

Maila aitortzeko eskabidea egiteko 2012ko maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arteko epea duten profesionalentzat, Mailari esleitutako ordainketak eskabidea aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hilabeteko 1ean egingo dira.

Para los profesionales cuyo plazo de solicitud de reconocimiento de Nivel es desde las 14 horas del 21 de mayo a las 14:00 horas del 8 de junio de 2012, los efectos retributivos de la asignación del Nivel serán a 1 del mes siguiente a la conclusión de dicho plazo de solicitud.

Pertsonal ez-finkoak bere lanbide taldearen lanbide garapeneko mailari dagozkion zenbatekoak kobratuko ditu, lanbide talde horretan egindako zerbitzuetan aitortutako denboraldietakoak.

El personal no fijo percibirá los importes correspondientes al Nivel de desarrollo profesional del grupo profesional reconocido en los periodos en los que preste servicios en dicho grupo.

Goragoko lanbide-taldeko kategoria batean lanpostu finkoa lortzen dutenek, aurretik lanbide garapeneko maila bat aitortuta badute, ordainsari-osagarri bat izango dute, garapen-maila horri dagokion zenbatekoaren balio berekoa, harik eta kategoria berrian aurrekoaren zenbatekoa gainditzen duen garapen-maila bat aitortu arte.

El personal que acceda a un puesto fijo en una categoría de un grupo de titulación superior, teniendo reconocido previamente un determinado nivel de desarrollo profesional, mantendrá un complemento retributivo equivalente a la cuantía correspondiente a dicho nivel de desarrollo hasta que se le reconozca en la nueva categoría un nivel de desarrollo cuya cuantía supere la de aquél.

Aitortutako azken mailari dagokion zenbatekoa bakarrik jaso daiteke, eta aldi berean ezingo da inolaz ere jaso garapen-osagarria kategoria profesional batean baino gehiagotan.

Sólo podrá percibirse el importe correspondiente al último nivel reconocido, no pudiéndose percibir de forma simultánea el complemento de desarrollo en más de una categoría profesional en ningún caso.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ebazpen honetan espresuki aurreikusten ez denerako, honako legeetan jasotako arauak aplikatuko dira: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta administrazio Prozedura Erkidearen gaineko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta azaroaren 22ko 395/2005 Dekretua, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretua, zeinen bidez arautzen baita Osakidetzan lan egiten duten lizentziatu sanitarioen, diplomatu sanitarioen eta lanbide heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen lanbide garapena, eta baita 2008ko ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren 5. atalean jasotako aldaketak ere.

Primera.– En todo lo no previsto expresamente por la presente Resolución, serán de aplicación las normas contenidas en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, sobre Régimen Jurídico de las Administraciones Publicas y el Procedimiento Administrativo Común y en el Decreto 395/2005, de 22 de noviembre, Decreto 35/2007 de 27 de febrero y 248/2007 de 26 de diciembre por los que se regula el desarrollo profesional del personal licenciado sanitario, diplomado sanitario y profesionales no sanitarios y sanitarios de formación profesional que prestan servicios en Osakidetza, así como las adaptaciones recogidas en el apartado 5 del Decreto 106/2008, de 3 de junio de 2008.

Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hil biko epean; biak ere ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarena).

Segunda.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de reposición ante el Director General de Osakidetza en el plazo de un mes o recurso contencioso-administrativo en el plazo de 2 meses, a contar en ambos casos desde el día siguiente al de su publicación en el BOPV, conforme a lo establecido en los artículos 116 y 117 de la Ley 30/1992, de 26 de Noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, y en los artículos 8.3 y 46 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, Reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Tercera.– La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 29a.

En Vitoria-Gasteiz, a 29 de diciembre de 2011.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud,

JULIÁN PÉREZ GIL.

JULIÁN PÉREZ GIL.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común