Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2014/01/14 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Erabakia, 2013-2016 Legegintzako Egutegiaren 2013ko bigarren seihileko jarraipen-dokumentua jakitera emateko.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Erabakia, Pasaiako Udalari zuzeneko diru-laguntza emateko, herri horretan, 2014ko urtarrilaren 1ean, goizaldean sortu zen suteko kaltetuen oinarrizko premiak estaltzeko.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

ERABAKIA, 2013-2016 LEGEGINTZAKO EGUTEGIAREN 2013KO BIGARREN SEIHILEKO JARRAIPEN-DOKUMENTUA JAKITERA EMATEKO.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK LEGEGINTZA PROGRAMAREN SEI HILEKO LEHENENGO JARRAIPENA EGITEA ONARTU DU

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur aztertu du Jaurlaritzak hurrengo hiru urteetarako onartu duen legegintza programaren jarraipena egitea jasotzen duen dokumentua. Dokumentu hori Eusko Legebiltzarrera bidaliko da Jaurlaritzaren jarduera azter dezan legebiltzarrak, eta horrela egungo Eusko Jaurlaritzak Gobernantzaren printzipioaarekin eta kudeaketan gardentasuna erabiltzeko printzipioarekin hartutako konpromisoa beteko du.

Legegintza Programa iazko ekainaren 25ean onartu zenetik lehenengo sei hilabeteak pasa direnean, Eusko Jaurlaritzaren sailek bidali dute programa horretan agindutako 29 lege proiektuen tramitazio administratiboaren informazioa Lehendakaritzako Koordinazio Zuzendaritzara.

Zehazki, eta legegintzaldi honetako lehenengo faseko egutegian ez zenez aurreikusten inongo lege proiekturik onartzea, jasotako informazioak lege aurreproiektu bakoitza zein egoeratan dagoen aipatzen du Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartuko duen kontuan hartuta.

Gauzak horrela, hurrengo hiru urteetarako Jaurlaritzak aurreikusita dituen legegintza jardueren egoera honako hau da:

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

3. Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

4. Enplegu Publikoaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

5. Euskal autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Prozedura hasteko agindua emanda dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 

2. EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

6. Merkataritza jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen hirugarren aldaketaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Prozedura hasteko agindua emanda dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

7. Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Testu onartzeko agindua emanda dago. Txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

8. Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Informazio edo audientzia publikoko fasea osatua. Txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 

3. ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

9. Enpleguaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

10. Kooperatiben Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

11. Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 

4. OGASUN ETA FINANTZA SAILA

12. Dirulaguntzen eta Laguntzen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

13. Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretua aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

14. Baliabideen banaketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundien ekarpenak zehazteko metodologiaren legea, 2014-2018 urteetako aldiari aplikatzeko

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

15. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen ekainaren 14ko 11/2012 Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

16. 2014-2017 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Planaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) Noiz onartuko da Jaurlaritzaren Kontseiluan: 2013/12/10

 

5. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

17. Lanbide Heziketaren euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

18. Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

19. Agirien eta Agiritegien Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

20. Kirol-lanbideak betetzearen gaineko Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 

6. SEGURTASUN SAILA

21. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: aldez aurretiko onarpen agindua emanda dago. Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

22. Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: aldez aurretiko onarpen agindua emanda dago. Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

23. Suteen Prebentzio eta Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Arautzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 24. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarueren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

25. Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko da Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 

7. OSASUN SAILA

26. Adikzioen Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Prozedura hasteko agindua emanda dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

 

8. INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA

27. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko Lege Orokorrra

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

28. Lurzoruaren kutsadura ekidin eta zuzentzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Kontrol ekonomikorako bulegoaren txostena igorrita dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

29. Portuen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Kontrol ekonomikorako bulegoaren txostena igorrita dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

ERABAKIA, PASAIAKO UDALARI ZUZENEKO DIRU-LAGUNTZA EMATEKO, HERRI HORRETAN, 2014KO URTARRILAREN 1EAN, GOIZALDEAN SORTU ZEN SUTEKO KALTETUEN OINARRIZKO PREMIAK ESTALTZEKO.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 150.000 EURO EMANGO DIZKIO PASAIAKO UDALARI SUTEAK KALTETU ZITUEN FAMILIEN PREMIAZKO BEHARRAK BETETZEKO

Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ekarpena egingo du, Pasaian urtarrilaren 1eko goizaldean izan zen suteak kaltetu zituen 42 familiei laguntzeko.

Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran onartu dute ekarpen ekonomikoa egitea, Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, egoera larriari aurre egiteko. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak erregulatzen dituen araudiak ez du halakorik barne hartzen, baina Administrazioak nolabaiteko erantzuna eman behar du.

Joan den apirilaren 11n Bermeoko alde zaharra suntsitu zuen sutearen ondoriozko diru-laguntza bezala, laguntza honen helburua premia biziko produktuak erostea izango da, adibidez, arropa, etxeetako ohiko objektuak eta tresnak, maletak eta etxetresna elektriko txikiak. Pasaiako Euskadi etorbideko 5. zenbakian piztu zen sutearen ondorioz kaltetutako pertsonek jasoko dituzte, beren bizitza berregin arte izan ditzaketen premiarik oinarrizkoenak estaltzeko.

Zenbatekoa Pasaiako Udalari emango zaio, familiei banatzeko, bakoitzaren premien arabera. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Pasaiako Udalak batzorde misto bat osatu dute diru-laguntzen kudeaketa ikuskatzeko.

Gaur onartu duten larrialdiko neurriaz gain, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustapen publikoko higiezinen parkeko zenbait etxebizitza kaltetuen eskura jartzea ere erabaki zuen. Pasaiako Gizarte Zerbitzuek familien egoera aztertu ondoren, horietako 26k beste etxebizitza bat beharko dutela egiaztatu dute. Horrenbestez, guztiak Donostiako Morlans auzoko sustapen batera joan ahalko dira, Eusko Jaurlaritza Pasaian eraikitzen ari den 62 etxebizitzen obrak eta bizigarritasun-izapideak amaitu arte. Sustapena amaituta dagoenean, familiak Pasaiara aldatu ahalko dira.

Bestalde, VISESAren zerbitzu teknikoak Pasaiako Udalarekin harremanetan daude, enpresa publikoa lanez arduratzeko, suteak kaltetu zituen eraikinetako bat eraitsi eta haren lekuan beste bat eraiki behar izanez gero.
 

 


Euskadi, auzolana