Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2013/07/16 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Sei hilabetean Eusko Jaurlaritza 59 aldiz agertu da Legebiltzarrean eta 1.044 galdera erantzun ditu idatziz
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Jaurlaritzak 40 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen errendamendua eta zaharberritzea sustatzeko.
Dekretua, gizarte-bazterketa baloratzeko tresna onartzen duena.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat-egitea eta kentzea xedatzen duena.
Dekretua, Zamudio, Mungia eta Gamiz-Fikan (Bizkaia) dagoen Berreaga Herrixka Gotortuaren eta Nekropoliaren Gune Arkeologikoa, monumento-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko dena.
Agindua, musika-eskolentzako diru-laguntzen deialdia egiten duena.
OSASUN SAILA X. LEG.
Gobernu Kontseiluak Elena Unzueta Torre izendatu du Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

SEI HILABETEAN EUSKO JAURLARITZA 59 ALDIZ AGERTU DA LEGEBILTZARREAN ETA 1.044 GALDERA ERANTZUN DITU IDATZIZ

LABURPENA

Gainera, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen 480 informazio-eskaera erantzun ditu.

X. legealdiaren lehen saio-aldian, Eusko Jaurlaritzaren goi-egitura osatzen duten pertsonak 59 aldiz agertu dira Eusko Legebiltzarraren bilkuretan edo batzordeetan.

Jaurlaritzaren Idazkaritzak bildutako zifren arabera, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak bildutako zifren arabera, 2013ko urtarriletik ekainera, Jaurlaritzak eskatutako 12 agerraldi egin ditu, eta beste taldeek eskatutako beste 47.

Bestalde, Jaurlaritzak idatziz 1.044 galdera eta dokumentutako 480 informazio-eskaera erantzun ditu.

IZAPIDETZEN

Gainera, uztailean Eusko Jaurlaritza aldi horretan egin dizkioten beste 63 galdera eta dokumentatutako 86 informazio-eskaera erantzuten ari da.

Halaber, bilkuran edo batzordeetan beste bederatzi aldiz agertzeko datak finkatzearen zain dago. Horietatik sei Jaurlaritzak eta beste hiru legebiltzarreko taldeek eskatu ditu, Legebiltzarreko saioen lehen seihilekoan.
 

  IX. Legegintzaldiko lehen sei hilabeteak
(2009ko maiatza - abendua)                   
X. Legegintzaldiko lehen sei hilabeteak
(2013ko urtarrila – ekaina)                      
Plenoan edota Batzordean egindako agerraldiak norberak eskatuta                                                                                    22           12
Plenoan edota Batzordean egindako agerraldiak Legebiltzarreko Taldeak eskatuta        32           47
Dokumentatutako informazio-eskaerak       810       1.044
Idatziz egindako galderak       363          480

 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

JAURLARITZAK 40 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU ETXEBIZITZEN ERRENDAMENDUA ETA ZAHARBERRITZEA SUSTATZEKO.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, alokairuaren sustapena 2013ko laguntzeko aurrekontua osatzeko.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2013. urtean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jardunetarako formalizatutako maileguen interes-tasen sorospenerako.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2013. urtean etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak finantzatzeko.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Gobernu Kontseiluak 40,32 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, esparruan hainbat jarduketa egiteko. Jaurlaritzak gaur onartutako neurriak etxebizitzen errehabilitazioari, errentamenduaren sustapenari eta formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiazioari buruzkoak dira zehazki.

Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu aurrekontu-ekitaldi honetan Renove Planaren barruan jasotako 15.000 etxebizitza inguru birgaitzera. 15.797 etxebizitza birgaitu ziren 2012an laguntza horiei esker.

Gainera, 13,89 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak errentamendua sustatzera. Lerro hori alokairurako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeagatik sustatzaile publikoei eta pribatuei eman beharreko diru-laguntzetarako izango da. Baimendutako zenbateko horren bidez alokairuko 400 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki inguru diruz laguntzea aurreikusten da.

Azkenik, 2013an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jarduketengatik formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiaziorako laguntzak ere onartu ditu Batzordeak; 11,43 milioi euroko partida bat bideratu da hartarako. Diru-laguntzen lerro horrek alokairua sustatzeko maileguengatiko interes-tasen subsidioengatiko kostuak estaltzen ditu.

Mailegutan 60 milioi euro ematea du helburutzat, Jaurlaritzaren eta finantza-erakundeen arteko hitzarmen finantzarioaren babesean. Subsidioengatiko zenbatekoak subsidioek berekin dakartzan mailegu-kostuak estaltzen ditu (alokairua eta lurzorua bakarrik; erosketa, sustapen eta birgaitzera zuzendutakoek ez dute subsidiorik).
 

 

DEKRETUA, GIZARTE-BAZTERKETA BALORATZEKO TRESNA ONARTZEN DUENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK GIZARTE BAZTERKERIA EGOERA POSIBLEAK BALORATUKO DITUEN ADIERAZLE SISTEMA BAT ONARTU DU

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak adierazle zerrenda bat onartu du, gaur, aukera emango diena gizarte zerbitzuei baloratzeko gizarte-bazterkeria egoera posibleak edo bazterkeria-arriskuak, eta horrela, erabakitzeko kasuan kasuko baliabideak edo zerbitzuak.

Gizarte-bazterkeria baloratzeko tresna sortzea –horrela deitzen zaio dagoeneko www.gizarte.net atarian erabilgarri egongo den tresna berri horri– Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legean aurreikusita dago, iazko maiatzean onartu zen gizarte zerbitzuen euskal sistemaren fitxa soziala bezala.

Adierazle-sistema funtsezko bost eremuz osatuta dago:

-Ekonomikoa, lanekoa eta bizilekuari dagokiona (diru-sarrerak, gastuak, lana, errolda…).
-Bizikidetzari dagokiona (ostatu eta etxebizitza egoera).
-Pertsonala (heziketa, prestakuntza, informazioa eta gaitzea, eta lanerako baliabide pertsonalen egoera).
-Osasunekoa (osasun-egoera eta lanerako ezintasun egoera, desgaitasuna eta mendekotasuna).
-Soziala (laguntzak, harremanak, lotura afektiboak).

Adierazle bakoitza hiru balore posibleren bidez puntuatzen da (0, 1, 2) eta, gizarte-bazterkeria baloratzeko tresna aplikatzearen ondorioz, ondorengo diagnostiko-kategoriak eratortzen dira:

1.- Gizarteratzea: Pertsonek existitzen diren gizarte-babeseko sistemetara sarbide egokia edukitzearekin lotuta dago, baita pertsonek herritar gisa dagozkien eskubide eta betebeharrak gauzatzeko beharrezkoa duten informazio zehatza erabiltzeko duten erraztasunarekin ere. Gizarteratzeak, pertsonak gizarte ondasunak ekoizteko eta kontsumitzeko aktibatzeaz gain, gizartean aktiboki parte hartzea, herritar kontzientzia hartzea, aukeratzeko eta erabakiak hartzeko ahalmena edukitzea, komunitateko kide gisa inplikatzea… dakar.

2.- Gizarte-bazterkeria arriskua: Pertsona bat gizarte-bazterkeria arriskuan egon daiteke, baldin eta ulertzen bada berak dauzkan edo falta dituen ezaugarri edo faktore pertsonal edo sozial multzo batek gizarte-bazterkeria egoerak edo prozesuak eragiten dituzten ondorio kaltegarriak edukitzeko probabilitateak handitzen dituela.

Prekarizazioak gizarte babesa ematen duten tresnei, baliabide pertsonalei eta harreman sozialei, eragiten dien neurrian, gizarte-bazterkeria arriskua handitu egingo da.

3.- Gizarte-bazterkeria: Pertsonak gizarte-bazterkeria arriskuan daude, bere bizi-baldintzak eta bizikidetza egoera denboran irauten duten hainbat gabeziaren eraginpean baldin badaude. Egoera horretan dauden pertsonek komunikatzeko eta gizartearen eta komunitatearen bizitzan parte hartzeko zailtasun handiak dauzkate. Konpetentzia eta gaitasun sozialetan eta pertsonaletan arazo larriak dauzkatenez, ezin dute beren beharrak estaltzeko erantzukizun propioa beren gain hartu. Horrek guztiak komunikazio eta harreman aldetik bakartuta egotera daramatza.

Gizarte-bazterkeria ez dago baliabide finantzarioen gabeziarekin bakarrik lotuta, eta ez da lan munduan parte hartze hutsera mugatzen, etxebizitza, elkarbizitza, heziketa, osasun eta zerbitzuetarako sarbidearen arloetan ere azaleratzen eta ikusten da.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN ZENBAIT IKASTETXE PUBLIKO SORTZEA, BAT-EGITEA ETA KENTZEA XEDATZEN DUENA.

LABURPENA

IES ESCUELA DEL PAPEL BHI, CPI ERETZA BERRI IPI, CPI MEDIDALDIEA IPI

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuztza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batzuk sortu, integratu, bat egin eta desagertzea erabakitzen duen dekretua.

Tolosa udalerrian (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ondorengo ikastetxe publiko hau kentzen da: IES Escuela del Papel BHI

Ondorengo ikastetxe hauek: CEIP Eretza HLHI eta IES Güeñes BHI biak Güeñes udalerrian (Bizkaia) kokatuek, bat egiten dute. Ondorioz, ikastetxe horiek desagertzen dira eta CPI Eretza Berri IPI ikastetxea sortuko da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emango dituena.

Kanpezu udalerrian (Araba) egongo den CPI Mendialdea IPI sortzen da. Ikastetxe horretan, CEIP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI eta IES Camperzo BHI desagertzen direnak integratuko dira. CPI Eretza Berri IPIk Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emango ditu.
 

 

DEKRETUA, ZAMUDIO, MUNGIA ETA GAMIZ-FIKAN (BIZKAIA) DAGOEN BERREAGA HERRIXKA GOTORTUAREN ETA NEKROPOLIAREN GUNE ARKEOLOGIKOA, MONUMENTO-MULTZO IZENDAPENAZ, SAILKATUTAKO KULTURA-ONDASUN DEKLARATZEKO DENA.

LABURPENA

BERREAGA HERRIXKA GOTORTUAREN ETA NEKROPOLIAREN GUNE ARKEOLOGIKOA MONUMENTU-MULTZO IZENDATZEA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Zamudio, Mungia eta Gamiz-Fikako (Bizkaia) Berreaga Herrixka Gotortuaren eta Nekropoliaren Gune Arkeolodikoa sailkatutako kultura ondasun, monumento-multzo kategoriarekin, kalifikatzen duen Dekretua onartu du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak Kultura Ondasunen Erregistroan inskribatuko du aipaturiko Gune Arkeolodikoa (Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako erregistroa).
 

 

AGINDUA, MUSIKA-ESKOLENTZAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUENA.

LABURPENA

8,6 MILIOI MUSIKA IRAKASKUNTZAKO IKASTETXEETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuztza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, musika irakaskuntzako ikastetxeetarako dirulaguntzen deialdia egiten da.

Deialdiaren bidez guztira 8.629.795 euro emango dira, honela banatuta: 8.359.796 euro, % 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa duten musika-ikastegientzat eta 269.999 euro, gainerako ikastegientzat. Helburua ikastetxe horien gastu arrunta finantzatzen laguntzea da.

Esleipenerako irizpideak ikastetxeak emandako irakastorduen kopuruan oinarrituko dira.
 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

GOBERNU KONTSEILUAK ELENA UNZUETA TORRE IZENDATU DU KONTSUMOBIDE-KONTSUMOKO EUSKAL INSTITUTUKO ZUZENDARI

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Elena Unzueta Torre izendatu du Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari gaur goizean.

Elena Unzuetak 39 urte ditu, eta soziologian lizentziatua da. Erantzukizuneko hainbat kargu izan ditu autonomia-erkidegoko eta tokiko administrazioan, eta, orain, 60 profesional inguru dituen eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko politikak definitzen, bultzatzen eta gauzatzen dituen erakundea zuzenduko du.

Honako kargu hauek izan ditugu bere ibilbide profesional eta politikoan: Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lehiakortasun Turistikoko zuzendaria eta Zallako Udaleko Gizarte Ongizate, Osasun eta Kontsumoko zinegotzia, Euskara eta Kultura Arloko zinegotzia eta lehen alkateordea.

Azken 4 urteetan, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidente izan da, eta, egun, Bizkaiko Landa Garapeneko teknikaria da Hazin (landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren korporazioa), non Enkarterriko, Uribeko eta Busturialdeko eskualdeetan landa-dinamizazioko lanak egin baitituen, eta Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko idazkari teknikoa.
Gainera, Tokiko Garapeneko eragile izan da Karrantza Haraneko Udalean.
 

 


Euskadi, auzolana