Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2013/04/09 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Dekretua, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Akordioa
Dekretua, Herri Administrazio eta Justizia sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Dekretua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren egitura organikoa ezartzeko dena.
Ebazpena, 2013ko apirilaren 10koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2013ko ekitaldirako Nazioartekotze Beken deialdiaren berri ematen duena.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Dekretua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Dekretua, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzioak ezartzeko dena.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Erabakia, Arabako ikastetxe publikoetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskaerei erantzuteko zerbitzua emateko Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena.
Dekretua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
Agindua: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazetarako deia egiteko dena.
SEGURTASUN SAILA X. LEG.
Erabakia: hainbat establezimenduetako Kanpo Larrialdietako Planak onartzen ditu.
Dekretua, Segurtasun sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
OSASUN SAILA X. LEG.
Dekretua, Osasun sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

DEKRETUA, LEHENDAKARITZAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

LABURPENA

JAURLARITZAK % 21,13 MURRIZTU DU GOI MAILAKO KARGUEN ETA KONFIANTZAKO LANGILEEN EGITURA, ETA LAU MILIOI EURO AURREZTU DITU

Gobernu Kontseiluak 10 dekretu onartu ditu gaur eta, horien arabera, 209 pertsona izango dira Jaurlaritzaren goi-egituran eta konfiantzako langileen taldean, aurreko gobernuan baino 56 gutxiago

Gobernu Kontseiluak Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuari eragiten dioten egitura organikoari eta funtzionalari buruzko 9 dekretuak onartu ditu gaur. Egitura hori Lehendakaritzak berak eta beste zortzi sailek osatzen dute.

Horretaz gain, EAEko administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko baimena ere eman du Gobernu Kontseiluak. Dekretu horrek, halaber, Jaurlaritzaren konfiantzako langileen aldi baterako postuak ezartzen eta arautzen ditu.

Hamar dekretu horien arabera 209 pertsonak osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren egungo goi-egitura, aurreko legegintzaldian baino 56 gutxiagok, beraz, % 21,13koa izan da murrizketa.

Neurri horrekin lau milioi euro inguru aurreztuko direla aurreikusi dute.

Hona hemen zenbateko horren banakapena:

GOI KARGUAK ETA KONFIANTZAKO LANGILEAK (*)

  2009 2013 Pertsonak %
LEHENDAKARIA 1 1 0 % 0
SAILBURUAK 10 8 -2 -% 20,00
SAILBURUORDEAK 35 30 -5 -% 14,29
ZUZENDARIAK 124 98 -26 -% 20,97
AHOLKULARIAK ETA KONFIANTZAKO LANGILEAK 95 72 -23 -% 24,21
GUZTIRA 265 209 -56 -% 21,13

(*) Bernean hartze ditu lehendakari ohiei atxikitako langileak (2009AN GUZTIRA: hiru gidari eta hiru idazkari. 2013AN GUZTIRA: lau gidari eta lau idazkari)

 

LEHENDAKARITZA EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek daude Lehendakaritzan:

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia:
a) Lehendakariaren Kabinetearen Zuzendaritza.
b) Araubide Juridikoaren Zuzendaritza
c) Koordinaziorako Zuzendaritza.
d) Zerbitzu Zuzendaritza.
e) Komunikaziorako Zuzendaritza.
f) Gobernu Irekiaren Zuzendaritza.
g) Protokolo Zuzendaritza.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:
a) Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.
b) Europako Gaietarako Zuzendaritza.
c) Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza.
d) Ordezkaritzak: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur), Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza eta Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

■ Sektore publikoko erakundeak:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea administrazio-erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago.

b) Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa Lehendakaritzari atxikia dago.

■ Lehendakaritzari atxikita daude, halaber, sortze-arauetan ezarritako baldintzetan, honako organo hauek:

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua.

b) Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea.

c) Kanpo Harremanetarako Erakunde Arteko Batzordea.

d) Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea.

e) Euskal Etxeen Erregistroa.

f) Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea.

g) Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua.

h) Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua.

i) Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordea.
 

  

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

AKORDIOA

LABURPENA

JAURLARITZAK 2019RA ARTEKO EUSKADIKO LANGILE PUBLIKOENTZAKO AURRETIKO ERRETIROEN PLANA ONARTU DU

Plan horrek errelebo-kontratua berreskuratuko du, eta 2.100 lanpostu publiko sortzea ahalbidetuko du.

Gobernu Kontseiluak «Euskal Autonomia Erkidegoko langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Plana» onetsi du gaur; 2013ko martxoaren 27an egindako Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatu guztiekin hitzartu da plan hori.

Akordio horri esker, errelebo-kontratua berreskuratuko da; horrenbestez, 2.100 langilek errelebo-kontratua aukeratu ahal izango dute akordioa argitaratzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte.

Aurretiko erretiroa hartu nahi duten eta baldintzak betetzen dituzten (61 urtetik aurrera) 2.100 langile publiko horiek lanaldia % 25era arte murriztu ahal izango dute. Horri esker, egun lan-poltsetan izena emanda dauden beste horrenbeste lagunek lanpostu horietan aritzeko aukera izango dute lanaldiaren % 75era arteko kontratuekin.

Plan hori onartuz, batetik, langile publikoen aurretiko erretirorako eskubidea berreskuratuko da eta, bestetik, enplegua sortuko da uneotan Eusko Jaurlaritzako lan-poltsetan dauden bi mila lagun baino gehiagori euskal administrazio publikoan lanpostu finkorako sarbidea emanez.

Akordioa langile hauei aplikatu ahal izango zaie:

• Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako administrazioaren lan-kontratudun langileei.
• Hezkuntza Saileko lan-kontratadun irakasleei eta hezitzaileei.
• Hezkuntza Saileko lan-kontratudun langileei.
• Hezkuntza Saileko Erlijioko lan-kontratudun langileei.
• Segurtasun Saileko lan-kontratudun langileei.
• Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lan-kontratudun langileei.
 

 

DEKRETUA, HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Herri Administrazio eta Justizia Sailak:

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua:
a) Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Kabinetea.

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza:
a) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
b) Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Araubide Juridikoaren Sailburuordetza:
a) Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritza.
b) Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza.
c) Auzibide Zuzendaritza.

Funtzio Publikoko Sailburuordetza:
a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza.
b) Lan Harremanen Zuzendaritza.
c) Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

Justizia Sailburuordetza:
a) Justizia Administrazioko Zuzendaritza.
b) Justizia Zuzendaritza.

■ Organo hauek ere, Herri Administrazio eta Justizia Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan:

a) Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordea.

b) Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzuak egin zituzten Langileen Eskubide Profesional eta Pasiboak aplikatzeko Batzordea.

e) Justizia Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea.

f) Eusko Jaurlaritzaren eta Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetza-organoa.

g) Aholku Kontseilua eta Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea.

h) Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak.

i) Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua.

j) Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia.

■ Herri Administrazio eta Justizia Sailari atxikita daude:

a) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP) administrazio-erakunde autonomoa.

b) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.

  

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

DEKRETUA, EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAREN EGITURA ORGANIKOA EZARTZEKO DENA.

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak:

Organo nagusiak:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua.
a) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
b) Zerbitzu Zuzendaritza.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza.
a) Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza.
b) Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

Industria Sailburuordetza.
a) Industria Garatzeko Zuzendaritza.
b) Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.
c) Nazioartekotze Zuzendaritza.

Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
a) Merkataritza Zuzendaritza.
b) Turismo Zuzendaritza.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
a) Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza.
b) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.
c) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.
d) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

Lurralde-organoak:

      Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lurralde historikoetan dituen ordezkaritzak.

■ Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko honako erakunde hauek:

1.– Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

2.– Sociedad para la Transformación Competitiva / Erakaldeta Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) sozietate publikoa.

3.– Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo sozietate publikoa.

4.– Neiker S.A., Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A. sozietate publikoa.

5.– Sektore publikoko Fundación HAZI Fundazioa.

6.– ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria sektore publikoko fundazioa.

■ Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, kide anitzeko honako organo hauek:

1.– Euskadiko Nazioartekotze Batzordea.

2.– Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

3.– Merkataritza Establezimendu Handien Batzordea.

4.– Merkataritzako Aholku Batzordea.

5.– Merkataritza Banaketaren Behatokia.

6.– Turismoko Aholku Batzordea.

7.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bertako Abere-arrazen Kontseilua.

9.– Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea.

10.– Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea.

11.– Landaberri.

12.– Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea.

13.– Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua.

14.– Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.

15.– Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.

16.– Arrantza-arloko Aholku Batzordea.
 

 

EBAZPENA, 2013KO APIRILAREN 10KOA, BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIAKO SAILBURUORDEARENA, 2013KO EKITALDIRAKO NAZIOARTEKOTZE BEKEN DEIALDIAREN BERRI EMATEN DUENA.

LABURPENA

GOBERNU KONTSEILUAK 2013KO NAZIOARTEKOTZEKO BEKEN DEIALDIA ONARTU DU

Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzak kudeatutako 2013ko Nazioartekotzeko Beken deialdia onartu du gaurko bileran.

Laguntza hauen xehetasunak: deialdiaren epeak, eskatutako betekizunak, baldintza ekonomikoak eta Gobernuak nazioartekotze-alorrean ezarritako estrategiaren bitarteko horien zerizana, bihar, apirilak 10 asteazkena, aurkeztuko dira goizeko 10etan, SPRIren egoitzan egingo den prentsaurrekoan. Prentsaurreko honetan Arantza Tapia sailburuak, Juan Ignacio García de Motiloak, Industria sailburuordeak, eta Imanol Aburtok, Nazioarteratzeko zuzendariak hartuko dute parte.

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

DEKRETUA, ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila:

Organo nagusiak:

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.
a) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
b) Zerbitzu Zuzendaritza.

Enplegu eta Lan Sailburuordetza.
a) Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza.
b) Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.
c) Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Gizarte Politiketako Sailburuordetza:
a) Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.
b) Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.

Etxebizitza Sailburuordetza.
a) Etxebizitza Zuzendaritza.
b) Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

Organo periferikoak:

a) Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

b) Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

■ Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita daude erakunde autonomo hauek: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

■ Halaber, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitzen zaizkio sozietate publiko hauek: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (VISESA) eta Alokabide, S.A.

■ Jarraian adierazten diren organoak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleituta edo lotuta daude, beren eraketa-arauetan ezarritakoaren arabera:

1 - Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak.

2 - Herri Lanetarako Erakunde Arteko Batzordea.

3 - Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa.

4 - Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua.

5 - Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia.

6 - Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea.

7 - Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa.

8 - Boluntariotzaren Euskal Kontseilua.

9 - Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua.

10 - Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala.

11 - Haurren eta Nerabeen Behatokia.

12 - Familien Euskal Behatokia.

13 - Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa.

14 - Familiaren Euskal Kontseilua.

15 - Gizarteratzeko Euskal Kontseilua.

16 - Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea.

17 - Gizarteratzeko Sail arteko Batzordea.

18 - Elkarrizketa Zibilerako Mahaia.

19 - Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea.

20 - Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua.

21 - Nahitaezko Desjabetzeen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Epaimahaiak.

22 - Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitzarako Topagunea.
 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, OGASUN ETA FINANTZA SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIOAK EZARTZEKO DENA.

OGASUN ETA FINANTZA SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Ogasun eta Finantza Sailak:

Ogasun eta Finantzetako sailburua.
a) Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.
b) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
c) Zerbitzu Zuzendaritza.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza.
a) Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza.
b) Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
c) Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza.
a) Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
b) Aurrekontu Zuzendaritza.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuordetza.
a) Zerga Administrazioko Zuzendaritza.
b) Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza.

■ Organo hauek ere Ogasun eta Finantza Sailari atxikita egongo dira, sorrera-arauetan zehazturik duten bezala:

a) Arbitraje Batzordea.

b) Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Bahitutako Ondasunak eta Eskubideak Itzultzeko Batzorde Instrukziogilea.

d) Euskadiko Prezioen Batzordea.

e) Euskal Estatistika Batzordea.

f) Euskal Estatistika Kontseilua.

g) Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordea.

h) Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa.

i) Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia.

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa.

k) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Balioespen, Hautapen eta Sarbide Batzordea.

■ Erakunde eta organismo autonomo hauek ere Ogasun eta Finantza Sailari atxikita daude:

a) Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

b) Euskal Estatistika Erakundea (EEE) erakunde autonomo administratiboa.

c) Lehiaren Euskal Agintaritza, erakunde autonomo administratiboa.

■ Sozietate publiko hauek ere Ogasun eta Finantza Sailari atxikita daude:

a) Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea / Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (EJIE).

b) Itelazpi, S.A.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, ARABAKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEN ESKAEREI ERANTZUTEKO ZERBITZUA EMATEKO ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN LANKIDETZA-HITZARMEN BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEN DUENA.

LABURPENA

ESKOLA-GARRAIOAN HITZARMENA IZENPETZEKO AKORDIO-PROPOSAMENA, EUSKO JAURLARITZA ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ARTEAN

Gobernu Kontseiluak, Akordio-proposamena onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokaorraren eta Arabako Foru Aldundiaren artean eskola-garraioaren inguruko hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena.

Arabako Lurralde Historikoan dauden baliabideak modu arrazionalean erabiltzeko xedez, auurez aipaturiko bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat ezartzea planteatzen da, eta horrela Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Arabako Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailak kontratatutako zerbitzuak erabili ahal izango ditu.

Zerbitzua honetan datza: Arabako ikastetxe publikoetako derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak, bizi diren herrigunetik autobus geltokira edo ikastetxera taxian eramatea -Eusko Jaurlaritzako Hekuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailari aurrez hala eskatuta-, bai eta bueltako bidea egitea ere (geltokitik edo ikastetxetik herrigunera).
 

 

DEKRETUA, HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak:

Organo nagusiak:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.
Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.
a) Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.
b) Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.
c) Baliabide Materialen eta Azpiegituren Zuzendaritza.
d) Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

Hezkuntza Sailburuordetza.
a) Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
b) Ikastetxeen Zuzendaritza.

Lanbide Heziketako Sailburuordetza.
Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza.

Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.
a) Unibertsitate Zuzendaritza.
b) Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
a) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.
b) Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.
c) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.

Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
a) Kultura Ondarearen Zuzendaritza.
b) Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
c) Gazteria eta Kirol Zuzendaritza.

Lurralde-organoak:

Lurralde historikoetan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lurralde-ordezkaritzak.

■ Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitzen zaizkio jarraian aipatzen diren sektore publikoko erakundeak:

1.– Administrazio instituzionala:

a) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), administrazio-mailako erakunde autonomoa.

b) Euskadiko Liburutegia, administrazio-mailako erakunde autonomoa.

c) Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

d) Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca (EITB), zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

e) Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

2.– Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste erakunde batzuk:

a) Euskadiko Orkestra, S.A. sozietate publikoa.

b) Fundación Euskadi Kirola Fundazioa.

c) Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa.

d) Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene, fundazio pribatua.

e) Haurreskolak Partzuergoa.

■ Halaber, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitzen dira beherago zehaztutakoak, eurak sortzeko arauetan aurreikusitako zehaztapenekin bat etorriaz:

1.– Euskadiko Eskola Kontseilua.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua.

3.– Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea.

4.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua.

5.– Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea.

6.– Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua.

7.– Ikerketarako Euskal Kontseilua.

8.– Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua.

9.– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI).

10.– Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia.

11.– Kulturaren Euskal Kontseilua.

12.– Euskararen Aholku Batzordea.

13.– Kirolaren Euskal Kontseilua.

14.– Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea.

15.– Euskal Ikus-entzunezkoen Erakunde arteko Batzordea (EIEB).

16.– Euskadiko Monumentu kategoriako Arkitektura Ondarearen Aholku Batzordea.

17.– Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea.

18.– Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholkularitza Kontseilua.

19.– Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea.

20.– Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea.

21.– Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea.

22.– Kirol Justiziako Euskal Batzordea.

23.– Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea.

24.– Aholku Batzordea, lege honetan aurreikusia: 12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, Kiroleko Dopinaren aurkakoa.

25.– Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordeak (COVAUT).

26.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordea.

27.– Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea.

28.– Baliokidetzen Jarraipen Batzordea.

 

 

 

AGINDUA: HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUARENA, 2013. URTEAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN «AUZOLANDEGIAK» PROGRAMAKO PLAZETARAKO DEIA EGITEKO DENA.

LABURPENA

2013-KO AUZOLANDEGIAK PROGRAMARAKO PLAZEN DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak proposatuta, onartu du, 2013ko Auzolandegiak programarako plazetarako deialdia egiten duen Agindua.

2013ko Auzolandegiak programak, Euskadiko 18 eta 26 urte bitarteko 400 gazte ingururi Euskadiko, beste Autonomia Erkidego batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartzeko aukera emango die. Era berean, beste Erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko beste 100ek ere Euskadiko auzolandegietan aritzeko aukera izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan eskainitako plazetatik, %10 gordeko dira gaigabetasunen bat dutenentzako. Eskaintzen diren plazak www.gazteaukera.euskadi.net atarian edo Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan kontsulta daitezke. Auzolandegietan parte hartu nahi dutenek Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dute izena aurrez emateko eskabidea, bost egun naturaleko epean, Internet bidez.

Auzolandegietan, hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.
 

 

SEGURTASUN SAILA X. LEG.

ERABAKIA: HAINBAT ESTABLEZIMENDUETAKO KANPO LARRIALDIETAKO PLANAK ONARTZEN DITU.

LABURPENA

SEVESO ARAUAREN PEAN DAUDEN EAEKO HAINBAT ENPRESAREN KANPO LARRIALDIETARAKO PLANAK ONETSI DITU GOBERNU KONTSEILUAK

Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen 1999ko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren (Seveso arauaren) pean dauden EAEko zenbait enpresaren Kanpo Larrialdietarako Planak onetsi ditu gaur Gobernu Kontseiluak.

Enpresa hauei dagozkie onetsi diren Kanpo Larrialdietarako Planak:

-Tubacex Tubos Inoxidables, SA (Laudioko lantegia)

-Tubacex Tubos Reunidos, SA (Amurrioko lantegia)

-General Química, SA (Lantaron)

-Momentive Specialty Chemicals Ibérica, SA (Lantaron)

Bilboko Portu Autonomoan dauden enpresak:

-Acideka, SA (Zierbena)

-Bahía de Bizkaia Gas (BBG) (Zierbena)

-Befesa VA, SLU (Zierbena)

-CLH, SA El Calero (Santurtzi)

-Esergui, SA (Zierbena)

-Repsol Butano, SA (Santurtzi)

-Terminales Portuarias, SA (Tepsa) (Zierbena)

Besteak beste Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek eta Laudioko, Amurrioko, Lantarongo, Zierbenako eta Santurtziko udalek hartu dute parte Larrialdi Plan horiek prestatzen. 2012ko irailaren 27an eman zien planei aldeko txostena Euskal Herriko Babes Zibileko Batzordeak, eta Babes Zibileko Batzorde Nazionalak, berriz, 2013ko martxoaren 13an eman die beharrezko homologazioa.
 

 

DEKRETUA, SEGURTASUN SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

SEGURTASUN SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Segurtasun Saila:

Organo nagusiak:

Sailburua
a) Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.
b) Komunikazio Zuzendaritza.

Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
a) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.
c) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

Segurtasun Sailburuordetza.
a) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
b) Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
c) Trafiko Zuzendaritza.
d) Ertzaintzaren Zuzendaritza.
e) Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

■ Organo periferikoak dira Trafikoko lurralde-bulegoak eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde-bulegoak.

■  Kide anitzeko organo hauek atxiki eta/edo lotuko zaizkio Segurtasun Sailari:

- Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua.

- Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea.

- Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea.

- Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua.

- Jokoaren Euskal Kontseilua.

- Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emailea.

- Euskadiko Apustuen Batzordea.

- Ertzaintzaren Kontseilua.

- Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak.

- EAEko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

- Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoa.

- Bideozaintza eta Askatasun Batzordea.

■ Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoa Segurtasun Sailari atxikiko zaio.
 

  

OSASUN SAILA X. LEG.

DEKRETUA, OSASUN SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

OSASUN SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Osasun Saila:

Organo nagusiak:

Osasuneko sailburua.
   a) Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.
   b) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Osasun Sailburuordetza.
   a) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.
   b) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza.
   c) Farmazia Zuzendaritza.
   d) Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.
   e) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.

Organo periferikoak:

       Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak:

■ Legez eta kasu bakoitzaren arabera, Osasun Sailarekiko menpekotasun- edo lotura-egoeran daude honako erakunde hauek:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

b) Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoa.

c) Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa.

d) Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala.

■ Halaber, Osasun Sailari atxikita daude kide anitzeko organo hauek:

1.- Euskadiko Sanitate Kontseilua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Barrutietako Kontseiluak.

2.- Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua.

3.- Droga-menpekotasunen Aholku Batzordea eta Droga-menpekotasunen Sailen arteko Batzordea.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko Elikaduraren Higiene eta Segurtasun Kontseilua.

5.- Osasun Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea.

6.- Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua.

7.- Agiri klinikoak baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko batzordea (AKBAGABA).

8.- Ospitale Altaren Xehetasunen Gutxieneko Oinarrizko Bildumaren ezarketarako Jarraipen Batzordea.

9.- Sorospenerako Etika Batzordeak Akreditatzeko Batzordea.

10.- Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa.

11.- Euskadiko Bioetika Batzordea.

12.- Edateko Uraren Kontrol Sanitarioko Batzorde Iraunkorrak, Lurralde Historikoetakoak.

13.- Larrialdietako Osasun Garraioaren Sarea Aztertzeko eta Arrazoibideratzeko Batzordea.

14.-Minbiziari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordea.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILAREN EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA EZARTZEKO DENA.

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILAREN EGITURA NAGUSIA

ORGANIGRAMA

■ Bere funtzioak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak:

Organo nagusiak:

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza.
a) Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen Sailburuordetza.
a) Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza.
b) Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Garraio Sailburuordetza.
a) Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.
b) Garraio Plangintzaren Zuzendaritza.

Lurralde-organoak:

Ingurumeneko Lurralde Zerbitzuak.
Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua.
Portuen Lurralde Zerbitzuak.

■ Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari kide anitzeko organo hauek atxiki zaizkio saila eratzeko arauetan zehaztutakoaren arabera:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseilua.

c) Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua.

d) Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua.

e) Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseilua.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea.

g) Lurralde Politikako Aholku Batzordea.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea.

i) Portuen Aholku Kontseiluak.

j) Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa.

k) Euskadiko Garraio Agintaritza.

■ Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendean edo berari atxikita daude, kasu bakoitzean legez behar duen egoeran:

A) Zuzenbide pribatuko ente publikoak.

1.- Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua.

2.- Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca.

B) Honako sozietate publiko hauek:

1.- IHOBE, S.A., Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

2.- Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.

3.- Euskotren Participaciones, S.A.

4.- Euskadiko Kirol Portua, S.A.

5.- Zumaiako Kirol Portua, S.A.

C) Fundación Museo Vasco del Ferrocarril / Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa.

 

 


Euskadi, auzolana