Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2013/03/26 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako gizarte-larrialdietarako laguntzen prestazio ekonomikoak.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Dekretua, Añanako Gatz Harana (Araba) kultura-paisaia kultur ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, kalifikatzeko dena.
Agindua, erakunde publiko eta pribatuak irakasleen etengabeko prestakuntza plana aurrera eramateko proiektuan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan aritzeko deialdia ebazten duena.
Elebide - Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2012. urteko Memoria.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

ERABAKIA, 5.000.000 EUROTIK GORAKO GASTUA EGITEKO BAIMENA EMATEKOA. KONTZEPTUA: DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ETA GIZARTE BAZTERKERIAREN AURKAKO ABENDUAREN 23KO 18/2008 LEGEAN EZARRITAKO GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN PRESTAZIO EKONOMIKOAK.

LABURPENA

JAURLARITZAK 17,3 MILIOI EUROKO GASTUA BAIMENDU DU 2013KO GIZARTE LARRIALDIETAKO LAGUNTZETARAKO

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Sailak proposatuta, 17,3 milioi euroko gastua baimentzea onartu du ekitaldi honetan zehar Gizarte Larrialdietako Laguntzetara bideratzeko.

Kontu-sail honen xedea bazterketa-arriskua prebenitzea da, bazterketa pertsonala, soziala edota lanekoa pairatzen dutenen egoera puntualki arintzeko eta nahikoa baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikoak ez dituztenak gizartean txertatzen laguntzeko.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLA) Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legean aurreikusita daude, bertan zehazten baita programa horri esleitutako urteko baliabideak udaletara transferitzeko prozedura.
Banaketa-irizpideek, funtsean, Autonomia Erkidegoko lurralde eta udalerrien arabera banatutako premia-adierazleei egingo diete kasu.

2011n, 30.000 onuradun baino gehiagok jaso zituzten laguntza horiek; 2012an, berriz, 34.800 onuradun izan ziren. Lurraldeka, 2012an, Bizkaian izan ziren erabiltzaile gehien: 20.300; ondoren, Gipuzkoan, 10.500; eta ia 4.000 Araban.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, AÑANAKO GATZ HARANA (ARABA) KULTURA-PAISAIA KULTUR ONDASUN, MONUMENTU-MULTZO KATEGORIAREKIN, KALIFIKATZEKO DENA.

LABURPENA

AÑANAKO GATZ HARANA KULTUR-PAISAIAK KULTUR ONDASUN KALIFIKAZIOA JASO DU, MONUMENTU-MULTZO KATEGORIAREKIN.

Gobernu kontseiluak ebatzi du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Añanako (Araba) Gatz Harana Kultur-Paisaia Kultur Ondare izendatzea, monumentu-multzo kategoriarekin.

Monumentu-multzo gisa mugatutako eremuak 336,90 hektarea hartzen ditu Añanako udalerrian. Eremu horren erdigunea gatz ustiaketetarako gunea da, hain zuzen Muera eta Terrazos errekek bat egiten duten lekua. Babestutako eremuaren barnean sartzen dira, gatz ustiaketarako larrainez gain, interes arkeologikoa nahiz paleontologikoa duten guneak, herrigune historikoan interes arkitektonikoa duten eraikinak, eta baita horiek inguratzen dituzten paisaiako elementuak ere.

Onartu den mugatzeak helburutzat du Añana Gatz Harana Kultur-Paisaiako balio historiko, artistiko, urbanistiko, etnografiko, zientifiko eta sozialak babestea.
 

 

AGINDUA, ERAKUNDE PUBLIKO ETA PRIBATUAK IRAKASLEEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA PLANA AURRERA ERAMATEKO PROIEKTUAN HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAREKIN LANKIDETZAN ARITZEKO DEIALDIA EBAZTEN DUENA.

LABURPENA

IRAKASLEEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO PLANEAN LANKIDETZAN JARDUN NAHI DUTEN ERAKUNDEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak proposatuta, gaur agindu bat onartu du, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten erakunde publiko eta pribatuei Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko dei egiten dien agindua.

Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzen diharduten edo jardun nahi duten legez eratutako erakunde publiko eta pribatuei dei egitea da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetza-proiektuak aurkez ditzaten, Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko, eta, batez ere, 2013/2014 ikasturterako 742.000 euroko gehienezko kopuruarekin aurreikusita dauden lehentasunezko programak garatzeko.
 

 

ELEBIDE - HIZKUNTZA ESKUBIDEAK BERMATZEKO ZERBITZUAREN 2012. URTEKO MEMORIA.

LABURPENA

ELEBIDEREN 2012KO MEMORIA ONARTZEA

Gobernu kontseiluak Elebideren 2012ko memoria onartu du. Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua da Elebide. Iazko urtean zehar, 340 inizdentzia jaso ditu Elebidek, aurreko urtean baino %15 gehiago (296 inzidentzia 2011n).

Inzidentzien ia erdia (%49) webgunearen bidez jaso ziren, eta horietako %95ean, euskara izan zen erabilitako hizkuntza (340 inziden
tziatik 324tan). 340 inzidentziatatik 325 (%95) onartuak eta izapidetuak izan ziren.

2012an Elebidek jaso zituen inzidentzietan %92 hizkuntza eskubideak urratzearekin zerikusia duten kexak dira. Beraz, izapidetutako 325 inzidentzietatik 298 kexak dira. Gainerako inzidentziak honela banatzen dira: 18 galdera, 7 iradokizun eta 2 eskaera.

Kexarik gehienak honako gai hauei buruzkoak ziren: Administrazioarekin, ahoz nahi idatziz, hizkuntza jakin batean harremana izateko ezintasuna, eta seinale eta errotuluetan atzemandako akatsak.

Aurkeztutako 298 kexetatik 292tan, euskara da urraketa izan duen hizkuntza, eta 6tan gaztelania. 2012ko abenduaren 31n, Elebidek izapidetutako 325 inzidentzietatik 223 itxita zeuden.
 

 


Euskadi, auzolana