Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2012/11/06 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2.127.000 eurotako diru-laguntza heziketa-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Itsas garraio eta arrantza ikerketa beketarako 126.000 euro banatu dira 2012/2013 ikasturtean
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

2.127.000 EUROTAKO DIRU-LAGUNTZA HEZIKETA-BEHARRIZAN BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEN ESKOLA-GARRAIORAKO

Agindua, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. (2012/2013 Ikasturtea).

Gobernu Bilerak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du. Honen bitartez eskola-garraiorako banakako diru-esleipenak ematea onartzen da ikastetxe publikoetako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleentzat.

Diru-esleipen hauek 2.127.000 eurotako zenbatekoa izango dute eta jasotzaileak honakoak dira: mugapen larriak direla eta, antolatutako eskola-garraioak edota ohiko garraio publikoak erabili ezin ditzaketen haurrak eta, hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak.
 

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

ITSAS GARRAIO ETA ARRANTZA IKERKETA BEKETARAKO 126.000 EURO BANATU DIRA 2012/2013 IKASTURTEAN

Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako gaurko bileran Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako Formaziorako Arrantza eta Nautika Eskoletan ikerketa bekak egiteko 126.000 euro ematea ebatzi du 2012-2013 ikasturterako.

Jaurlaritzaren Kontseiluak horrela, Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ordena berretsi du, zeinen bitartez, Pasaiako (Gipuzkoa) eta Bermeoko zentroetan eta Ondarroako (Bizkaia) Antiguako Amaren itsas Formakuntzarako Arrantza eta Nautika Eskolan garraio eta arrantza ikasketak egiteko dirulaguntza bekak ematea arautzen duen.

Dirulaguntza bekak, gutxieneko 150,25 euro eta gehienezko 2.404,05 euro artekoak izango dira eta erresidentzia, mugikortasun, matrikulazio eta mantenu gastuak ordaintzeko balio ahal izango dute.
 

 


Euskadi, auzolana