Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2011/07/26 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Zerotik hiru urtera bitarteko haur eskolak
Unibertsitate-Institutu mistoa
29,06 milioi euro 0-3 urtera arteko Haur-Eskolentzat
2 milioi euroko dirulaguntza lantegietan prestatzeko modulua burutzeko
2.0 Eskola Proiektua
893.528 euro Leonardo da Vinci eta Leonardo da Vinci Etengabeko Ikaskuntzaren Programarako
825.000 Euskarazko ikasmaterialetarako
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
2,275 milioi euro kultur artekotasunerako eta hizkuntza errefortzurako
Unibertsitate Ikasleentzako Praktikak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
Gobernu Kontseiluak Borondatezko Gizarte-AurreIkuspeneko Erakundeen Gaineko Lege Proiektua onartu du
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Inbertsiogile pribatu batek Jaurlaritzari alokairu babesturako 4.000 etxebizitza lagatzeko kontratua Onartu da
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Botilako UHT esnea lehendabizikoz merkaturatzeko babesa
Nekazaritzaren bermerako Espainiako Funtsarekin Hitzarmena egitea onartu da eskaera bakarrean barneraturiko Lur-sailen Teledetekziorako
Eguneko behi-esne saltzaile makinak jartzeko 24.436 euroko dirulaguntzak
Durangoko Funtzio Arloko Lurralde-Plan Partziala onartu da
Indikoan dauden euskal atunontzietako arrantzaleen babeserako 2011rako konpromisoa 1.493.946 euroko kopuruarekin berritu da
KULTURA SAILA
Eusko Jaurlaritzak 340.000 euro bideratuko ditu goi-mailako kirol-lehiaketen antolamendura
Jaurlaritzak 24.000 euro bideratuko ditu ¬ŅVatikanoren Artxibo Sekretuko Euskal Iturrien Gida¬Ņ egiteko
Jaurlaritzak 2012 Fundazioa eratzea baimendu du
Eusko Jaurlaritzak 86.000 euro bideratuko du HEHOBA deialdirako
Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euro bideratuko ditu HABEk zehaztutako euskara maila lortzen duten ikasleak diruz laguntzeko
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

ZEROTIK HIRU URTERA BITARTEKO HAUR ESKOLAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta zerotik hiru urtera bitarteko Haur Eskoletako titularrak diren Toki Korporazioen artean Lankidetza Hitzarmenak egiteko deialdi publikoa irekitzeari buruzko Agindua onartu du gaur.

Deituriko dirulaguntza hauen zenbateko osoa 6.900.00 eurokoa da. Jasotzaileak zerotik hiru urtera bitarteko Haur Eskoletako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak izango dira, beti ere, aipatutako eskolak mantentzeak eragindako gastuak finantzatzearren.

 

UNIBERTSITATE-INSTITUTU MISTOA

Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako Munduaren Garapen eta Ekonomiari buruzko Azterlanen Unibertsitate Institutua (HEGOA) Nazioarteko Garapen eta Lankidetzari buruzko Azterlanen Unibertsitate Institutu Misto (Hegoa) bihurtzeko baimena emateko dena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eman du Euskal Herriko Unibertsitateari atxikita dagoen Garapenari eta Munduko Ekonomiari buruzko Ikasketen Unibertsitate Institutua (HEGOA) Garapen eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikasketen Hegoa Unibertsitate Institutu bihurtzeko baimena.

 

29,06 MILIOI EURO 0-3 URTERA ARTEKO HAUR-ESKOLENTZAT

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2011/2012 ikasturterako titularitate pribatuko zerotik hiru artera bitarteko haur-eskolentzat dirulaguntzak deitzen dituen Agindua.
Dirulaguntza horiek, 29,06 milioi euroko zenbateko globala dutenek, titularitate pribatuko haur-eskolak mantentzen laguntzea, familien kuotak gutxitu eta bateratzea eta zerotik hiru urtera arteko haurrentzako eskola horietan ematen diren hezkuntza eta laguntzea hobetzea dituzte helburu, dagoen eskaintza finkatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, handitzeko asmoz.

 

2 MILIOI EUROKO DIRULAGUNTZA LANTEGIETAN PRESTATZEKO MODULUA BURUTZEKO

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren eskariz, Gobernu Bilerak Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan -2010/2011 epealdian- lantegietan prestatzeko (LP) modulua burutzeko laguntzetarako dei egiteari buruzko Agindu onartu du.

Dirulaguntza honek 2 milioi euroko kopurua du eta jaso ahal izateko eskaerek hurrengoa egiaztatu beharko dute: praktikak 2010eko uztailaren 1etik 2011ko ekainaren 30ra bitarteko epean (biak barne) gauzatu direla.

Dirulaguntza lantegietan prestatzeko (LP) modulua burutzen laguntzen duten eragileei zuzenduta dago. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira eta helburu berdinetarako gainontzeko Herri Administrazioek zehaztutako bestelako laguntzekin bateraezinak dira.

 

2.0 ESKOLA PROIEKTUA

Agindua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2.0. Eskola Proiektuan agertzen diren jarduerak gauzatzeko itunpeko ikastetxeetarako dirulaguntzak deitzen dituen agindua.

2011-12 ikasturtean Derrigorrez Bigarren Hezkuntzako lehenengo kurtso irakasten duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko dirulaguntzak, 1.300.000 euroko zenbateko globalean, deitzea du agindu honek helburu, ikastetxe horiek Informazio eta Komunikazio Teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0. Eskola Proiektuan sartu ahal izateko.

 

893.528 EURO LEONARDO DA VINCI ETA LEONARDO DA VINCI ETENGABEKO IKASKUNTZAREN PROGRAMARAKO

Agindua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Ho¬nen bidez diru-laguntzetarako deialdia egiten da Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiprogramak antolatu eta garatzeko Etengabeko Ikaskuntzako Programaren esparruan.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du, Leonardo da Vinci eta Erasmus Lanbide Heziketako azpiprogramak Etengabeko Ikaskuntzaren programa esparruan, proiektuak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak deitzen dituen agindu bat.

Dirulaguntzen deialdi honek, 893.528 euroko zenbateko globalean, Etengabeko Ikaskuntzaren programa europarren barruan onartutako proiektuak Europako Erkidegoarekin batera finantzatzea du helburu, Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiprogramei dagozkien gaietan eta Hirugarren Mailako Lanbide Heziketari (Goi Mailako Heziketa Zikloak) eta unibertsitate-ikasketei dagozkien gaietan.

 

825.000 EUSKARAZKO IKASMATERIALETARAKO

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Uni¬bertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikas¬material inprimatuen laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA I).

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Agindu bat onartu du, eta agindu horren bidez dirulaguntzak deitzen dira unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainontzeko ikasmateriala erosteko (EIMA I).

Guztira 825.000 euroko zenbatekoa duten dirulaguntza horiek euskarazko irakaskuntzak ikasleei gastu gehiago ez sortzea dute helburu, erabilitako ikasmaterialaren arabera.

 

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Erabakia, 2011n Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose María Arizmendiarrieta S. Coop (IFK: F20045241) delakoari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Diru-laguntzaren zenbatekoa: 22.727 euro. Diru-laguntzaren helburua: ekipamendu zientifiko-teknologikoa eskuratzea, ikerketa-taldeei laguntzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, hartu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoari 22.727 euroko dirulaguntza bat emateko erabakia, ikerketa-taldeei laguntzeko hornikuntza zientifiko eta teknologikoa eskuratzeko, “mikrofluidoen kontrolerako sistema “ bat eskuratzeko, zehatzago esanda.

 

2,275 MILIOI EURO KULTUR ARTEKOTASUNERAKO ETA HIZKUNTZA ERREFORTZURAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du kultur artekotasuna sustatzeko eta hizkuntz errefortzuko programak gauzatzeko dirulaguntzak deitzen dituen agindua, 11/12 ikasturtean sartu diren ikasle berrientzat.

Agindu honek dirulaguntzen erregimena, 2,275 milioi euroko zenbateko globalean, arautzea du helburu, ikastetxeetan kulturen arteko ikuspegia koordinatzeko eta sei urteko edo sei urtetik gorako ikasle berrientzat hizkuntza errefortzuko programak gauzatzeko. Ikasle berri horiek euskara ez jakiteari lotutako komunikatzeko arazo larriak dituzte eta hizkuntz errefortzuko plan bat behar dute 2011-2012 ikasturtean.

 

UNIBERTSITATE IKASLEENTZAKO PRAKTIKAK

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin ikasleen irakaskuntza praktikorako lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena emateko.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea baimentzeko erabakia, ikasleen irakaskuntza praktikorako.

Bi instituzioen giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta hobekien erabiltzea sustatzea du hitzarmen honek helburu, eskuratutako ezagutzak era praktikoan aplikatuz parte hartzen duten ikasleen prestakuntza indartu eta hobetzeko. Halaber, EHUko ikasleen prestakuntza praktikoa hobetu nahi da, lantokien benetako zirkunstantzietara egokituz eta ikasleen kolektiboak lan-errealitatearekin eta horren gaurko problematikarekin harreman zuzena izatea sustatuz.
 

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA

GOBERNU KONTSEILUAK BORONDATEZKO GIZARTE-AURREIKUSPENEKO ERAKUNDEEN GAINEKO LEGE PROIEKTUA ONARTU DU

Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen Lege proiektua.

Gobernu Kontseiluak BGAE-en gaineko Lege Proiektua onartu du Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen kudeaketaren gizarte-aurreikuspen osagarria orokortu eta gardentasuna, eraginkortasuna, nahikotasuna, berrikuntza eta profesionaltasuna indartzeko helburuekin. Egun, 200 erakunde inguru dira 1.300.000 bazkide dituztelarik eta 19.000 milioi euroko ondarea; Euskadiko BPG-ren %30a.

Halaber, Legeak botere publikoen babesa eta kontrola arautuko ditu mota honetako erakundeen bazkideen eskubideak babeste aldera. Izan ere, erakundeon ezaugarririk garrantzitsuenak euron helburuetan zedarritzen dira: Kontingentzia pertsonalen aurreko babesa: erretiroa, elbarritasuna, heriotza, mendekotasuna, epe luzeko langabezia, gaixotasun larria, gastu medikoak, etab.

Era berean, Euskadin dauden nekazal, arrantza eta abeltzaintzaren arloko laurogeitik gorako elkarlaguntzako sozietateak, kofradiak, montepioak eta ermandadeak ere (Sutearo y Heriotzearo) Legearen eremuan sartzen dira. Hauek honako kontingentzia hauek estaltzen dituzte bakarrik: Ehorzketa eta etxebizitzan, abereengan, uztan, basoetan, itsasontzietan edo bazkidearen lanbidearekin lotutako edozelako ondasunetan izandako kalteak.

Legearen berrikuntzetako bat Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde nagusien zein planen oinarrizko irizpideen ezarketa eta moldaketa da. Izan ere, irizpideok gizarte-aurreikuspen osagarriaren oinarrizko elementu bilakatzen dira enpresaren hitzarmen edo itunen bidez; bazkideen sarreran bazterketarik eza bermatzen duten eskakizunak direlarik eta prestazio jasotzea biziarteko errenta modura ezartzen dutelarik nagusiki, 15 urtez gutxienez. (1. ERANSKINA)

Legeak BGAEak definitu eta sailkatzen ditu lehenengoz estalitako kontingentzia eta bazkideen arteko loturaren arabera: banakakoa, enplegukoa, elkartuak eta bereizi gabeak. Era berean, Aurreikuspen planak ere bazkideen arteko loturaren arabera sailkatzen dira (banakakoak, enplegukoak eta elkartuak) eta ekarpen eta prestazioen erregimenaren arabera (ekarpen definitukoak, prestazio definitukoak eta mistoak).
Bazkide eta onuradun pertsonen definizio eta sailkapen berria ezartzen da eta , banakako edota elkarteko BGAEetan mantentzen da orain hamar urte edo gehiago lehenengo ekarpena egin zutenentzat eskubide ekonomikoen erreskate partziala edo osoaren aukera, metatutako erreserbetan zordunduta erabilitako sistema finantziarioarekin bat.

Legearen ikuspegirik, berriztatzailetzat jo daiteke Legearen IX Kapitulua. Bertan ezartzen da gizarte-aurreikuspeneko planen erregimen juridikoa, sortzetik amaitu arte arautuz, baita BGAEan txertatzeko era eta gizarte-aurreikuspeneko planen garraioa ere enplegu eta elkartuen kasuetan zeintzuetan bazkideak eta aktiboak garraio ditzaketen beste BGAE batera honek onartzen baditu aurretiaz.
Legeak, BGAEen Erregistroaren barruan sorraraziko du Fitxero Orokor bat bazkide kopuru erreala ezagutu, bikoizketak ekidin, planifikazioa orekatu eta prestazioen kudeaketa egokia bermatzeko. 2- Halaber, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseilua sortu da. Kontseilu hori hausnarketa-organo gisa eratuko da eta gizarte-aurreikuspena aztertu, sustatu, hedatu eta babestuko du; Euskadiko gizarte-aurreikuspeneko sistemari eragiten dioten gai guztietako aholkulari ere izango da. Organo anitz eta iraunkor honek instituzio publikoetako, eragile sozial eta ekonomikoetako eta gizarte-aurreikuspenaren sektoreko ordezkariak eta arlo honetako adituak bilduko ditu.


(1. ERANSKINA)

B.G.A.E.EN DATUAK 2010-12-31n (milaka eurotan)

B.G.A.E.EN MODALITATEAK KOP. BAZKIDEAK ONDAREA
ENPLEGU-PLANAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 57 422.851 9.855.232
PLAN ELKARTUAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 4 4.228 112.803
BANAKAKO PLANAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 47 733.860 9.276.426
GAINERAKO B.G.A.E.AK 83 109.681 14.002
GUZTIRA 191 1.270.620 19.258.463


(2. ERANSKINA)

BGAE ETA GIZARTE-AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANAK

Enpleguko BGAE batzuk izango dira lehentasunezkoak, hain zuzen ere, gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planak besterik ez darabiltenak. Euren sorrerako, eratze-batzarrak onartu beharko du sustatzaileen aho batez, lehentasunezko izaerarekin bat egitea.

Lehentasunezko kalifikatuko badira, gizarte-aurreikuspeneko planek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Inor ez diskriminatzeko printzipioa. Gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planetan, gutxienez urtebeteko antzinatasuna daukaten langile guztiek izan behar dute bazkide osoak izateko aukera, baita lan-harreman berezia dutenek ere; Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, bazkide langile edo laneko bazkide guztiek; eta langile autonomoen kasuan, kolektibo osoak.

Halako planetara nork bildu behar duen jakiteko, hitzarmenaren eta itunaren eraginkortasuna izango da gakoa. Laneko ordezkarien borondatea norbanakoaren borondatearen adierazle ere izango da, eta, lehen aipatu ditugun akordioen ondorioz baldin badator, planera derrigor bildu behar izateak edo planean derrigor mantentzeak ez du boluntariotasun-printzipioa urratzen. Dena delako ituna eraginkortasun mugatukoa baldin bada, haren eraginpean den kolektibo osoaren gutxienez bi heren lotu beharko zaizkio.
b) Gutxienez, kontingentzia hauek estali beharko dituzte: erretiroa, heriotza eta elbarritasuna edo ezintasun iraunkorra (lan-harremana amaitzea baldin badakar), edo parekoak.
c) Negoziazio kolektiboan zehaztuko da zenbateko ekarpenak egin behar diren, eta bazkide babesleen eta bazkide osoen artean egin beharko dira. Baina, autonomoen kasuan, edo -kooperatibetan eta lan sozietateetan- bazkide langileen edo laneko bazkideen kasuan, planeko erregelamenduan zehazturik datozenak izango dira egin beharreko ekarpenak.
d) Eskubide ekonomikoak inora mugitzekotan, enpleguko gizarte-aurreikuspeneko lehetasunezko beste plan batzuetara izan beharko du, ez beste inora.
e) Erreskaterik ez. Dirua erregelamenduetan zehazturik dauden kontingentzietatik babesteko besterik ez da izango. Eskubide ekonomikoak ezin dira aurretiaz itzuli.
f) Erretiroek, heriotzek eta elbarritasunek edo lan-harremana amaitzea dakarten ezintasun iraunkorrek eragiten dituzten prestazioak estatutuetan edo erregelamenduetan zehaztuta dagoen moduan jasoko dira. Biziarteko errenta modura aitortu eta ordainduko dira, baina bada finantza-errentak ordaintzeko aukera ere –gutxienez hamabost urtez iraun beharko du-, umezurtz-prestazioetan izan ezik.

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

INBERTSIOGILE PRIBATU BATEK JAURLARITZARI ALOKAIRU BABESTURAKO 4.000 ETXEBIZITZA LAGATZEKO KONTRATUA ONARTU DA

Erabakia, alokairuan lagatako etxebizitzen errentak ordaintzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko dena. Etxebizitzak horiek, Eusko Jaurlaritzari egindako lagapen-kontratu mistoaren ondoriozkoak dira. Lagapen-kontratu hori gutxienez 4.000 etxebizitzarenak dira, errentamenduan edo azpierrentamenduan hartzeko izango dira. Horretarako, aurretiaz etxebizitza horiek eskuratu edo erosi behar dira edo etxebizitza horiek eraikitzeko behar den lurzorua eskuratu edo erosi,

Jaurlaritzaren Kontseiluak 430 milioi euroko gastua baimendu du kontratu misto bat (ondarezkoa eta errentamenduzkoa) egiteko, inbertsiogile pribatu batek Eusko Jaurlaritzari gutxienez 4.000 etxebizitza babestu laga diezazkion, gutxienez 20 urtetarako.

Kontratuaren adjudikaziodun gertatzen den inbertsiogileak etxebizitzak, etxebizitzak eraikitzeko behar den lurzorua edo eraikin berriak erosiko ditu, eta Jaurlaritzari lagako dizkio, errentan, horrek aldi berean Etxebiden izena emanda daudenei alokatzeko.

Baimenduriko 430 milioi eurorekin alokairuan gutxienez 20 urterako utzi zaizkion etxebizitzen errenta ordainduko da. Gastu hori kalkulatzeko lagapen- edo errenta-prezioa etxebizitzen kopuruarekin bidertu da, eta % 6,5eko deskontu-tasa bat eta errenta eguneratzeko urteko % 2,5eko faktorea aplikatu zaio. Hala eta guztiz ere, kalkulatutakoaren arabera, eragiketaren kostu garbia Jaurlaritzarentzat, 249 milioi eurokoa izango da, maizterrek ordainduko duten errentarekin berreskuratuko dena kontuan izanda. Jaurlaritzak lehenengo urtean etxebizitza bakoitzeko hilean gehienez ere 700 euro ordainduko ditu.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, 2010-2013ko Etxebizitzako eta Hiri Berrikuntzako Plan Zuzentzailearen bidez bere gain hartutako konpromisoekin bat, bi helburu nagusi izan ditu ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratu hau diseinatzerakoan: etxebizitzak lortzea gero alokairuan jartzeko, eta diru-baliabideak eskuratzea alokairuko etxebizitza babestuak eta zuzkidurazko bizitokiak eraikitzeko.

Jaurlaritzaren esku jarri behar diren etxebizitza babestuak lau multzotan sailka daitezke:
a) 1.072 etxebizitza sozial, dagoeneko eraikita daudenak eta Alokabide sozietateari erosiko zaizkionak.
b) 1.875 etxebizitza, eraikitzen ari direnak eta VISESAri erosiko zaizkionak
c) 199 etxebizitza, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako lurzoru urbanizatuetan eraikitzekoak direnak, eta ondoren inbertsiogileari salduko zaizkionak.
d) Gainerako etxebizitzak (854 etxebizitza): inbertsiogilearen ardura izango da horiek sustatu eta eraikitzea. Kopuru horri beste 1.000 etxebizitza babestu gehi dakizkioke. Etxebizitza kopuru hori lurralde historikoetan banatzeko moduari dagokionean, sailaren oniritzia beharko da, Plan Zuzentzailean jasotako helburuak beteteko direla bermatzeko.
Gure kalkuluen arabera, lehiaketa publikoan kontratua hartzen duen inbertsiogile pribatuak 495 milioi eurotik gorako inbertsioa egin beharko du kontratua esleitzen zaionetik 2016ra arte. Bolumen horrekin oso produktu egokia da inbertsio-funts handientzat.
Jaurlaritzak espero du kontratu mistoa urriaren amaiera aldera esleitzea, eta lehenengo etxebizitzak 2012aren hasieran izatea. Hasieratik izango diren etxebizitzei, 1.635 inguru, urtean batez beste 788 etxebizitza gehituko zaizkie, 2015era arte.
Eusko Jaurlaritzari lagatzen zaizkion etxebizitzen egiturako mantentze-lanak inbertsiogile pribatuaren kontura izango dira.
Jaurlaritzaren helburua izan da hasieratik bultzada eder bat ematea alokairuari, baina horrek aurrekontu aldetik ahalegin handia eskatzen du, eta gainera, finantza-erakundeak horrelako eragiketa finantzatzeko prest egotea. Horregatik Jaurlaritzak zor publiko gisa konputatuko ez duten hainbat formula aztertu ditu. Aukeratu dugun formula guztiz berria da Espainian.
Eragiketa honekin Jaurlaritzak, babestutako alokairurako etxebizitzak eskuratzeaz gainera, Visesa eta Alokabide sozietateak saneatzea lortuko du, eta horrek esan nahi du, alokairuko politikarekin aurrera jarraitu ahal izango dutela, eta berme handiagoak eskaini, finantza-erakundeei finantzaketa eskatzerakoan.
Salmenta-eragiketa horien ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro eskuratuko ditu. Baina, gainera, ia beste 21,6 milioi euro eskuratuko ditu, Alokabidek diru-laguntzak itzuli beharko baitizkio eta legezko interesak ordaindu. Gainera, Jaurlaritzak ia 77 milioi euro korronte aurreztuko ditu inbertsiogile pribatuei alokairurako ematen dien diru-laguntzetan. Diru-baliabide horiei esker, Jaurlaritzak aloktzeko etxebizitzak egiten jarraitu ahal izango du.

Alokabidek eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SAk bat egingo dute, lehenak bigarrena xurgatuta
Bestetik, eta alokairua sustatzeko testuinguru horren barruan, Jaurlaritzak dekretu bat onartu du, alokairuaren inguruan lan egiten duten bi sozietateek bat egiteko; Alokabidek Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SA xurgatuko du, eta sozietate hori, beraz, azkendu egingo da.
Eusko Jaurlaritzak berriki bultzatu eta onartutako publifikazioari esker, Euskal Autonomia Erkidegoa da bi sozietateen bazkide bakarra.
Bat-egiteak ez du inolako onodrio juridikorik, ekonomikorik, ez sozialik izango langileentzat.
Eragiketa hau etxebizitza-politikaren zerbitzura dauden tresna guztien optimizazio-prozesuaren azken urratsa dugu. Xedea da enpresa-kudeaketa publikoa arrazionalizatu, hobetu eta erraztea, batez ere kontuan izanik egoera honetan alokairuak leku gailena izango duela etxebizitza-politikan.

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

BOTILAKO UHT ESNEA LEHENDABIZIKOZ MERKATURATZEKO BABESA

Erabakia, Bizkaia Esnea Koop-ari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Helburua: produktu berri bat merkaturatzea, hain zuzen ere, UHT esne botilatua.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Bizkaia Esnea Koop. enpresari 53.120 euroko dirulaguntza ematea botilako UHT eguneko esnearen merkaturatzea finantzatzeko.

Gobernu Kontseiluak horrela, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk emandako aginduari bide eman dio sektore horretako lehiakortasunean eragina duten ekimenak, UHT esnearen merkaturatzea kasu, indartzeko.

 

NEKAZARITZAREN BERMERAKO ESPAINIAKO FUNTSAREKIN HITZARMENA EGITEA ONARTU DA ESKAERA BAKARREAN BARNERATURIKO LUR-SAILEN TELEDETEKZIORAKO

Erabakia, Nekazaritza Bermeko Espainiar Fondoarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: eskabide bakarrean sartutako laguntza-erregimeneko azalerak teledetekzio bidez kontrolatzeko 2011ko lanak egitea.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, nekazaritzaren bermerako espainiako funtsarekin hitzarmena egitea onartu du 2011rako, eskaera bakarrean barneraturiko lur-sailen teledetekziorako lagundutako kontrol lanak egiteko.


Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatutako hitzarmenak urtarrilaren 19ko Kontseiluko (CE) 73/2009 araudian du oinarri.

Araudi horretan, Nekazaritza Politika Bateratuaren testuinguruan biltzen diren laguntza zuzenetarako eregimenei aplikagarri diren xedapen arruntak ezartzen dira eta nekazal lurretan kontrolak egiteko behar diren teledetekzio teknikak erabiltzeko nekazariek dituzten laguntzak ere finkatzen dira.

Hitzarmenaren arabera, lanen finantzazioa Nekazaritzaren Bermerako Espainiako Funtsarekin batera egingo da eta Euskal Autonomi Erkidegoak 76.449 euro ordainduko ditu.
 

 

EGUNEKO BEHI-ESNE SALTZAILE MAKINAK JARTZEKO 24.436 EUROKO DIRULAGUNTZAK

Erabakia, zenbait abeltzainei zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Helburua: behi-esnea ematen duten makinak ezartzea.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, 24.436 euroko dirulaguntza zuzena ematea erabaki du eguneko behi-esne saltzaile makinak kalean jartzeko.

Pilar Unzaluk zuzentzen duen departamentuaren apustu sendoenetakoa da zuzeneko behi-esne salmentarena, besteak beste, bertako esne-ekoizleek, herrietako merkatuen bitartez balio erantsi garrantzitsu batekin saldu eta irteera eman diezaioketelako euren esneari.

Kalitatezko produktua da, bertakoa eta epe luzeko tetrabrik ohikoetan saltzen den esneak baino ezaugarri organoleptiko eta sentsorial hobeak dituena. Esne uperizatua da, eguneko produktuak dituen ezaugarri aberats guztiak mantentzen dituena.

Laguntza horiek, uperizazio prozesua jasaten duen eguneko esne freskoa kontsumitzaileengana eraman ahal izateko 2010ean banatu ziren 350.000 euroko diru-laguntzen jarraipena dira.

Laguntza horiek, Euskal abeltzaintza sektoreak bere azpiegitura eta baliabideen modernizatzeko ahaleginaren ordaina dira, batez ere, esnearen salmentaren prezio eskaxa dela eta, Europa osoan gertatzen den moduan, egindako ahaleginak nahi bezain besteko fruiturik ematen ez duenean.

 

DURANGOKO FUNTZIO ARLOKO LURRALDE-PLAN PARTZIALA ONARTU DA

Dekretua, Durangoko Lurraldearen Antolamenduko Zatiko Plana behin betiko onartzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko bileran, Durangoko Funtzio Arloko Lurralde-Plan Partziala (LPP) behin betiko onartzen duen Dekretua onartu du. Lurralde-Plan horretako eremuak, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, lurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarreko udalerriak hartzen ditu.

Gobernu Batzordeak horrela, Ingurumen, Lurralde PLangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua den Pilar Unzaluk aurkeztutako LPPari onespena eman dio, zeini esker, Lurralde Funtzional horretan plangintza jasangarria bermatuko den hurrengo 16 urtetan. Horretara lotu beharko dira, Udaleko Hirigintza Plan eta Araudi guztiak eta Lurralde Funtzional horretan eragina duten Lurralde Plangintzek eta beste edozein ekimenek.

Lurralde-ereduak oinarri hauek izan ditu:

- Kokapen estrategikoagatik eta irisgarritasunagatik lurralde antolamenduan giltzarri den Durangoko Lurralde Funtzionala indartu Euskadiko eta Bizkaiako lurraldetasunaren hezurdura finkatzeko.

- Baserrian oinarritutako nekazaritza jarduera babestea eta haranean dagoen urbanizazio handiarekin oreka eta elkarbizitza bermatzea.

- Hiri-garapena bultzatzea baina, beti ere, lurraldearen erabilera zuhurra eginez.

- Ibaizabal korridoriaren berkualifikazio eta lehiakortasun elementuak indartzea.

- Ingurumena eta landa kontserbatzea: Baliabide naturalen eta baserriaren etorkizunaren babes aktiboa bermatzea, horiek baitira gure paisaiaren kalitatearen bermatzaileak.

LPPren helburuen artean aiupa ditzakegu, bizitegirako ingurunea mantentzea; paisaia zein natura baloreak mantentzea; garraio-arteko intermodal eroso eta eragingarria lortzea; bizikletaren erabilera eta oinezkoen ibilbideak sustatzea; herritarrei ekipamendu gero eta gehiago eskeintzea; gune degradatuak birsortzea; landa ondareko eraikinak mantentzea; eta balore historiko zein kulturala duten guneak berreskuratzea.
 

INDIKOAN DAUDEN EUSKAL ATUNONTZIETAKO ARRANTZALEEN BABESERAKO 2011RAKO KONPROMISOA 1.493.946 EUROKO KOPURUAREKIN BERRITU DA

Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluarena, Echebastar Fleet, Atunsa, Pevasa, Inpesca eta Albacorari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan portu basea duten atunketari izozkailuen segurtasuna finantzatzen laguntzea.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, 1.493.946 euroko dirulaguntza ematea erabaki du 2011. urtean Ozeano Indikoan lanean dauden euskal atunontzietako arrantzaleak babesteko.

Gobernu Kontseiluak horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari bide eman dio, zeinen bitartez, Eusko Jaurlaritzak, Ozeano Indikoan lanean dabiltzan eta egoitza-portua Euskadin izan eta Espainiako bandera duten atunontzietako arrantzaleak babesteko neurrien kostuaren %25 ordainduko duen.

Laguntza horien onuradunak 10 atunontzietako eta 3 laguntzaontzietako langileak dira, zeintzuk, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, babeserako neurriak dituzten. Gertaerek erakutsi dutenez, gainera, neurri oso egokiak izan dira.

Babes zerbitzu hori martxan jartzeko dirulaguntzak ematea Eusko Jaurlaritzak proposatu zien bai sektoreari baita Espainiako administrazio zentralari ere “Alakranaren” bahiketa izan baino lehen, arrantzaleek euren lana segurtasunez egiteko eta euren familiak lasai egoteko.

Aurreko urtean bezala, hitzarmena sinatzearekin batera emango da kopuru osoaren %25 eta, gainontzeko %75, gastu guztiak justifikatzen dituzten faktura, memoria, ziurtagiri eta bestelakoak aurkezten direnean.

 

KULTURA SAILA

EUSKO JAURLARITZAK 340.000 EURO BIDERATUKO DITU GOI-MAILAKO KIROL-LEHIAKETEN ANTOLAMENDURA

Gobernu Kontseiluak Kultura sailburuaren agindu bat onartu du, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak sustatzeko diru-laguntzen lerroa ezartzen duena. Deialdi honetako diru-laguntzetarako aurreikusitako gehieneko guztizkoa 340.000 euro da.
Agindu honetan, 2011n egin edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen da. Goi-milako kirol-lehiaketak izango dira nazioarteko edo Europako federazio baten edo nazioarteko izaerako liga profesional baten egutegi ofizialetan bildutako kirol-lehiaketak. Deialditik kanpo geratuko dira erakusketa- edo ikuskizun-izaerako kirol-lehiaketak. Eusko Jaurlaritzarentzat goi-mailako kirol lehiaketen antolamendua sustatzea garrantzitsua da, kirola egitera bultzatu, goi-mailako euskal kirolariei lehiaketa-marko bat eman eta jarduera ekonomikoa sortzen dutelako, eta horregatik egin du deialdi hau.
Aurreikusitako diru-laguntzetarako gehieneko guztizkoa 340.000 euro da eta diru laguntza horiek honako hauek eskatu ahal izango dituzte: kirol-federazio, -klub eta -taldeak eta merkataritza-sozietateak, kirol-helburua dutenak, legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak; aurreko atalean aurreikusten ez diren nortasun juridikoko beste entitate batzuk, legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, eta aldizka edo noizbehinka kirol-modalitateen inguruko jarduerak antolatzen dituztenak; edo Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.

 

JAURLARITZAK 24.000 EURO BIDERATUKO DITU ¬ŅVATIKANOREN ARTXIBO SEKRETUKO EUSKAL ITURRIEN GIDA¬Ņ EGITEKO

Erabaia, Ikerkuntza Zientifikoetako Goi Kontseiluari (Historia eta Arkeologiako Espainiako Eskola, Erroman dagoena) zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Helburua: Vatikanoko Agiritegi Sekretuan Euskal Iturrien Gidaliburua egitea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Goreneko Unitateari (Historia eta Arkeologiaren Espainiako Eskola Erroman) 24.000 euroko diru-laguntza emateko, ‘Vatikanoren Artxibo Sekretuko Euskal Iturrien Gida’ egin dezan. Proiektu honen helburua da ikertzaileen eskura eta herritar ororen eskura jartzea Vatikanoren Artxibo Sekretuan Euskal Herriari buruz dagoen informazioa.

Proposamena Vatikanoren Artxibo Sekretuko Erdi Aroko funtsetan zentratua dago, bera baita munduko dokumentazio historikoari buruzko egitura administratiborik handiena.

Iberiar Penintsulako erresumei buruz Vatikanoan dagoen dokumentazioa oso-oso ugaria da, baina ez da oso ezaguna. Horregatik, diru-laguntza honi esker, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko erdi aro beranteko dokumentazio osoa bilatzeari ekingo dio zientzialari-talde batek, agiri horiek fotokopiatu eta euskarri digitalean biltzeari, eta Artxiboko funtsak antolatzeko eskema bat lantzeari, bai eta garai hartako dokumentazioa aztertzeari, lanerako fitxa-ereduak sortzeari eta fitxa horiek egiaztatzeari ere, gerora erabil daitezen.

 

JAURLARITZAK 2012 FUNDAZIOA ERATZEA BAIMENDU DU

Erabakia, Fundación 2012 Fundazioa eratu, bere Estatutuak onartu eta Patronatuko ordezkaria izendatzeko baimena emateko dena

Gobernu Kontseiluak 2012 Fundazioa sortzeko baimena eman dio Kultura Sailari gaurko bilkuran; fundazioaren eginkizun nagusia Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Nazioarteko Urtea antolatzea izango da. Fundazio honek, sorreran, 30.000 euroko ondarea izango du.
Eusko Jaurlaritzak egokitzat jo du Kultura Sailaren bidez nortasun juridiko propio eta independentea duen entitatea eratzea. Fundazioaren helburua Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Nazioarteko Urtea antolatzea izango da; hain zuzen, «ospakizun hori behar bezala taxutzeko administrazioarekin, plangintzarekin, exekuzioarekin eta kontrolarekin lotutako kudeaketa guztiak egitea».
Antolamendu juridikoak baimentzen duen formula aztertu ondoren, fundazioa eratzea hobetsi dute; izan ere, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta ondarea interes orokorreko bere helburuak gauzatzera bideratuko du. Fundazioaren formula, era berean, esparru bereziki erakargarria da gizarte zibileko beste subjektu batzuen inplikazio egonkorra edo unean unekoa lortzeko; hain zuzen, gainerako pertsonei ematen dizkien abantaila fiskalen bidez, baita legeriak aitortutako lankidetza-tresnen bidez ere. Horretarako, jakina, fundazioaren helburu berberak sustatzeko interesa izan beharko dute aitatutako subjektuek.
2012 Fundazioak, Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Nazioarteko Urtea antolatzeko xedearekin eratu den aldetik, honako jarduera nagusi hauei helduko die gaur-gaurkoz:
1.- Gida-plana prestatzea, jarduera-egitarauaren diseinua eta proposamena barne.
2.- Egitaraua behar bezala betetzeko beharrezko giza eta finantza baliabideak identifikatzea, baita baliabide teknikoak ere.
3.- Xede horretarako, hitzarmen, lankidetza eta babes guztiak ezartzea eta adostea.
4.- Kanpo-baliabideak eta finantza-ekarpenak biltzen lagunduko duten eginahalak egitea.
5.- Ekitaldiaren antolaketa oso-osorik kudeatzea: kongresuak, konferentziak eta topaketa tematikoak; gai orokorreko erakusketak; musika emanaldiak eta ekoizpena; arte edo zientzia gaietako truke eta egonaldiak; ekoizpen edota erakustaldi eszenikoak; ikus-arte eta argazki ekoizpen edota erakusketa; aurrerapen-artea; aldizkari eta argitalpen fisiko edo birtualak editatzea; kultur ondarearen gaineko ekitaldiak; jai-ekitaldiak, gizarte-topaketak; ikus-entzunezko ekoizpen edota erakusketa; gastronomia arloko ekitaldiak; sormen-jarduera transbertsalen tailerrak; IKTekin lotutako ekintzak, komunitateak eta sareak...
6.- Programa gizarteari jakinaraztea, herritar ahalik eta gehien jakinaren gainean ipintzeko eta nazioartean proiekzio hobea edukitzeko.
7.- Fundazioaren xedeak gauzatzen lagun dezakeen beste edozer.

 

EUSKO JAURLARITZAK 86.000 EURO BIDERATUKO DU HEHOBA DEIALDIRAKO

Gobernu Kontseiluak Kultura sailburuaren agindu bat onartu du, hain zuzen, euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburua duten egitasmoei zuzendutako diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten duena (HEHOBA deialdia). Deialdi honetako diru-laguntzetarako aurreikusitako kopurua 86.000 euro da.

HEHOBA deialdiaren xedea honako hau da: euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea. Aginduari dagokionez, hedabideak bi multzotan banatzen dira:

a) Toki aldizkariak eta toki telebistak, gehienez ere 4 azterketa.
b) Gainerako hedabideak, gehienez ere 2 azterketa.

Aztergaiak, berriz, honako hauek izango dira:

1.- Hedabidearen planteamendua digitalizazioaren inguruan.
2.- Hedabideari zuzendutako hobekuntza-proposamenak identifikatzea.
3.- Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.
4.- Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.
5.- Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.
6.- Hedabidearen finantzaketa propioa hartzeko proposamena lantzea.

 

EUSKO JAURLARITZAK 1.000.000 EURO BIDERATUKO DITU HABEK ZEHAZTUTAKO EUSKARA MAILA LORTZEN DUTEN IKASLEAK DIRUZ LAGUNTZEKO

Gaurko bilkuran, Gobernu Kontseiluak 2010-2011 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleentzako laguntzak jasotzeko baldintzak eta deialdia egiten duen HABEren zuzendariaren Ebazpena onartu du. Aurten 1.000.000 euro erabiliko dira.

Gaur onartu den ebazpenak arautzen dituen laguntzen jasotzaileak helduei euskara irakasten dieten euskaltegi publikoetako ikasleak izango dira, pribatu homologatuetakoak eta euskararen auto-ikaskuntza ematen duten zentro homologatuetakoak. Laguntza jaso ahal izango dute 2010eko martxoaren 23tik 2011ko abuztuaren 31ra arte euskaltegi batean matrikulatuta egon diren ikasleek, baldin eta HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak egiaztatu badituzte 2010eko bigarren deialdian edo 2011ko lehenengo deialdian. Halaber, honako laguntza hauek jaso ahal izateko, ikasleek matrikula beren kontu ordaindua behar dute izan:


2011
Deialdiaren kopurua 1.000.000 euro
HABEren 1. maila edo baliokidea 500 euro
HABEren 2. maila edo baliokidea 400 euro
HABEren 3. maila edo baliokidea 100 euro
HABEren 4. maila edo baliokidea 100 euro


Dirulaguntza 2011ko irailaren 6tik urriaren 5era bitartean eska daiteke, ohi den bezala, Internet bidez. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da emandako laguntza guztiak 2011. urtea amaitu aurretik ordaintzea.

 


Euskadi, auzolana