Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2010/10/26 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Arkitektura-oztopoak kentzea
2010/2011 Gabonetako Haur-Parkea
Kongresuak, zientzia bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak
2.0 Eskola proiektua
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Jaurlaritzak argi berdea eman dio Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA sozietate anonimoa sortu eta sozietateko partaidetzak erosteari
LEHENDAKARITZA
Dirulaguntza emango zaio Sabino Arana Fundazioari
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEA

Agindua: honen bidez, itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzetarako dei egiten zaie, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko (Irisgarri-2010).

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduan Ibilerraztasuna Sustatzeko dirulaguntzetarako deia egien da, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak Itunpeko Ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko (IRISGARRI-2010).

2010/2011 denboraldirako 250.000 euroko diru kopurua duten laguntza hauen helburua itunpeko ikastetxeetan arkitektura oztopoak kentzeko inbertsio gastuak finantzatzen laguntzea da, ibilerraztasun arazoak sortzen baitituzte eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen parte hartzea zailtzen baitute.

 

2010/2011 GABONETAKO HAUR-PARKEA

Agindua, ikastetxeetarako laguntzen deialdia egiten duena Gabonetako Haur Parkean jarduera artistikoak egiteko.

Gobernu Batzordeak, gaur izandako bilkuran eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposatuta, ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du. Diru hori Ikastetxeek Gabonetako Haur-Parkean arte-jarduerak gauzatzeko erabiliko da.

18.800 eurotako diru-laguntza hauen helburua honako hau da: Bilbao Exibition Center-ean ospatzen den Gabonetako Haur-Parkean arte-jarduerak (antzezlanak, musika, txontxogiloak, bertsolaritza, dantza, etab.) garatzen dituzten Lehen Mailako edota Haur Hezkuntzako Ikastetxeei diru-laguntzak ematea.

Gabonetako Haur-Parkea 2010eko abenduaren 18tik 2011ko urtarrilaren 9ra arte, 11tik 20ra, izango da.

 

KONGRESUAK, ZIENTZIA BILERAK, IKASTAROAK ETA MINTEGIAK EGITEKO LAGUNTZAK

Agindua, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du kongresuak, zientzia bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiteko.

600.000 euroko diru-kopurua duten laguntza hauen helburua EAEn kongresuak, zientzia bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiten laguntzea da, oso tresna egokiak baitira ideiak eta ezagupen zientifiko eta teknologiko aurreratuak trukatu eta zabaltzeko, prestigio handiko ikertzaile eta irakasleen parte hartzea bultzatuz.

Ekintza hauek 2011 urtean zehar egin behar dira.

 

2.0 ESKOLA PROIEKTUA

Agindua, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2.0. Eskola Proiektuan agertzen diren jarduerak gauzatzeko itunpeko ikastetxeetarako dirulaguntzak deitzen dituen agindua.

2010-11 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa irakasten duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko dirulaguntzak, 1.300.000 euroko zenbateko globalean, deitzea du agindu honek helburu, ikastetxe horiek Informazio eta Komunikazio Teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0. Eskola Proiektuan sartu ahal izateko.

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

JAURLARITZAK ARGI BERDEA EMAN DIO ALTA VELOCIDAD VITORIA-GASTEIZKO ABIADURA HANDIA SA SOZIETATE ANONIMOA SORTU ETA SOZIETATEKO PARTAIDETZAK EROSTEARI

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA. sozietate anonimoa sortzeko eta partaidetzak erosteko baimena emateko dena.

Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzari Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia SA sozietate anonimoa sortu eta sozietateko partaidetzak erosteko baimena ematen dion dekretua onartu du.

Jaurlaritzak sozietate anonimoaren kapitalean, hasieran izango duen partaidetza, ehun eta berrogeita hamar mila eurokoa (150.000) izango da, eta horrek sozietatearen kapitalaren %25 egiten du, izan ere, guztizko kapitala seiehun mila eurokoa (600.000) baita.

2010eko martxoaren 5ean Sustapen Ministerioak, Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Adif, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias sozietateak Vitoria-Gasteizen trenbide-sare nagusia birmoldatzeko lankidetza-protokoloa sinatu zuten. Protokolo horretan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 29an baimendu baitzuen sozietate bat eratzea aurreikusten zen, lurperatzea eta horrek berekin ekarriko duen hirigintzaren eraldaketa kudeatzeko.

Sozietatearen xedea da Vitoria-Gasteizko trenbide-sare nagusia birmoldatzeko eta horren ondorioz beharrezkoa ez den Estatuaren jabetzako trenbide-lurzorua hirigintza aldetik eraldatzeko behar diren jarduketak koordinatzea.

Beraz, sozietateak:

- Vitoria-Gasteiz hirigintza aldetik eraldatzeko jarduketak sustatu eta koordinazioa bideratuko du.

- Hirigintzako aprobetxamendua gauzatzeko eta jarduketa-eremua guztiz urbanizatzeko, legeriaren arabera beharrezkoak diren hirigintza-kudeaketako prozedurak koordinatu eta bultzatuko ditu.

- Lankidetza-protokoloan zehazten diren hirigintzako jarduketak eta garraio-azpiegiturakoak burutzeko behar diren azterlan eta proiektuak koordinatuko ditu, horrek ezertan galarazi gabe administrazio sinatzaileei lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduaren arloan eta trenbideen arloan dagozkien eskumenak.

Eta horretarako:

- Eremu horretako hirigintza-jarduketa itundurako proposamen globala zehaztuko du.

- Hirigintzako eta garraioko jarduketen plangintza egitea eta burutzea ahalbidetuko duten azterlanak eta proposamenak prestatuko ditu, eta horien kostuak zehaztuko.

- Erabakitzen diren proiektuak aurrera eramateko egoki diren kudeaketa-tresnak sortzea proposatuko du, eta beraien arteko koordinazio beharrezkoa ere bermatuko du.

- Bazkideek, akordio zehatzen bidez, agintzen dizkioten obrak burutuko ditu, aplikatu beharreko araudiari jarraituz eta obra publikoak burutzeko erakunde bakoitzak dituen eskumenak errespetatuz.

- Eragiketaren etapak eta balantze ekonomikoa zehaztuko ditu, eta finantzaketarako kontuan izango du Estatuko Administrazio Orokorraren jabetzakoa den eta besterentzen den lurzoruaren hirigintza-garapenaren ondorioz sozietateak eskuratzen dituen diru-baliabide guztiak, lehenengo eta behin, lankidetza-protokoloaren eranskinean aurreikusi eta jasotako trenbideko obrak ordaintzeko, eta sozietatearen funtzionamendu-gastuak eta jarduketen finantza-kostuak finantzatzeko erabili behar direla; eta bigarrenik, jaregindako lurrak antolatu eta urbanizatzeko obrak finantzatzeko.

Lankidetza-protokoloan aurreikusitako jarduketa guztiak burututakoan soberakinik badago, baliabide horiek Arabako trenbide-garraioaren azpiegituretarako erabiliko da, batez ere Gasteiz hirian.

- Lankidetza-protokoloan jasotako jarduketen koordinazioa bideratuko du. Hona, labur bildurik, jarduketa horien helbubuak:

Egungo trenbide-geltokiaren ordez bidaiari-geltoki berri bat egitea, aurreikusten den trenbide-zerbitzuen hazkundeari aurre egiteko gai izango dena eta garraiobideen arteko intermodalitatea erraztuko duena.

Bidaiari-geltoki berria Latinoamerika plazaren eta Arriaga parkearen ondoan egingo da, eraikitzekoa den autobus-geltokiarekin lotuta, garraiobideen arteko intermodalitatea bermatzeko.

Geltoki berriaren zerbitzurako lurpeko trazadura bat eraikitzea, UIC zabalerako abiadura handiko trenentzat eta iberiar zabalerakoentzat, trenak Gasteiz-Bilbao-Donostia abiadura handiko linearantz eta Madril-Hendaia linearantz bideratuko dituena.

UIC zabalera eta burdinbide bikoitza izango duen trazadura berriak, 11 km inguruko luzera izango du; zatirik handiena Lakua-Arriaga ardatzean zehar egingo du, eta lurpean joango da urbanizaturik dagoen aldean, hasi Zabalganatik eta Salbururaino, 6,8 km-ko luzeran.

Zabalera iberikoa izango duen burdinbide bikoitzeko trazadura berria ere, 15,4 km ingurukoa, lurpean joango da, aurreko horren paraleloan, Madril-Hendaia linearen jarraipen gisa.

 

LEHENDAKARITZA

DIRULAGUNTZA EMANGO ZAIO SABINO ARANA FUNDAZIOARI

Erabakia, Sabino Arana Fundazioari zuzeneko diru-laguntza ematekoa. Helburua: Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak finantzatzea.

Eusko Jaurlaritzak Sabino Arana Fundazioari. 155.200 euroko dirulaguntza ematea erabaki du gaur José Antonio Aguirre lehenengo lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldiak finantzatzeko. Aurten betetzen da Jose Antonio Aguirre lehendakariaren hriotzaren 50. urteurrena.

Jakingo denez, Jaurlaritzak ematen duen goraipamenik handiena Gernika Arbolaren Gurutzea, José Antonio Aguirreren familikoeei eman zien martxoan, lehenengo Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa. Ekitaldi horiek aurten antolatu diren hainbat saioren hasera izan zen.

Saio horiek horretarako berariaz sortu den batzorde batek antolatu ditu, batzorde horretan Eusko Jaurlaritzak ere parte hartzen du.

 


Euskadi, auzolana