Lehendakaritza

Artolazabalek Mordue Europako Batzordeko Migrazioetarako zuzendari nagusi ondokoari iragaitzazko migratzaileei ematen zaien arretaren berri eman dio

Argitalpen-data: 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Simón Mordue Europako Batzordeko Migrazioetarako zuzendari nagusi ondokoari erakundeek penintsula Europako iparralderantz joateko zeharkatzen duten iragaitzazko migratzaileei arreta emateko Euskadin egiten den jarduketaren berri eman dio.

“Zehaztu beharra zegoen Batasunaren migrazioko ibilbide edo “pasillo”etako batean zer gertatzen zen eta Euskadik fenomenoari nola erantzuten dion; elkartasunetik dihardugu, Batasunaren printzipio humanistenetan oinarrituta: geratzera datozenekin eta gure lurraldetik igaro direnekin, eta Batzordean gai horri erantzuteko zer aztertzen ari den jakin nahi genuen. Erantzukizuna Batasuna osatzen dugun guztiona da”, esan du Artolazabalek, Europako Batzordeak Bruselan duen egoitzan.

 “Immigrazioaren arloan, kontuan izan behar da Euskadik ez duela migrazio-fluxuen arauketan eskumenik. Beraz, ezta geratzeko asmoarekin heltzen diren atzerriko pertsona guztiei lan- eta egoitza-baimena emateko eskumenik ere; eskumen hori, gaur egun, Espainiako Estatuak du. Ikuspegi horretatik, Euskadi lan-baimenak emateko eskumena lortzeko ari da lanean", esan dio sailburuak Simón Mordueri.

“Errealitatea da atzerritarrak heltzen direla Euskadiko herri eta hirietara; horrenbestez, euskal gizartean pertsona horiek guztiak hartzeko eta integratzeko politika publikoak landu behar dira. Hori guztia dela eta, herrialde eta eskualdeak Europara iristen diren etorkin horien hartzaile garelako, Espainiako Estatuari eta Europako erakundeei eskatzen diegu eskualdeak aintzat hartzeko, Europara iristen diren atzerriko pertsonen beharrei hobeto erantzuteko gai den maila anitzeko ekintza sustatzeko”, esan du.

 

Informazio gehiago