LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektua amaitu egin da eta helburua lortu da: eremu babestu horren egoera naturala hobetzea
Argitalpen-data:
Proiektu horrek barne hartutako neurriak ezartzearen ondorioz, Zalamako zohikaztegiaren higadura-prozesua geldiarazi da, Saldueroko zingiren eta habitat hidroturbosoen gaineko abereen presioa murriztu da, baso erdinaturalen 250 hektarea baino gehiago berreskuratu dira, adituen sareak eta teknikarien eta zientzialarien arteko trukeak sortu dira, eta herritarrak eta beste gizarte-eragile batzuei informazioa eman eta kontzientziatzeko kanpainak burutu dira Babes Bereziko Eremu horren balio naturalak ezagutarazteko. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko diputatu Elena Unzuetak ekimen horren emaitzak plazaratu ditu gaur. Ekimenak 2,5 milioi euroko aurrekontua izan du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak erdibana finantzatu dute, eta 2012tik aurrera dago abian.