Lehendakaritza

Argitalpen-data: 2017/04/28

Artolazabal sailburuak Europako Batzordeak Eskubide Sozialen Zutabearekin proposatutako birdefinizio sozialak Batasuna kohesionatzen duela adierazi du

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Brexitaren aurrean eratutako Jarraipen Batzordeak gaur arratsaldean egindako lehenengo bileraren buru. Batzordea eratu da Erresuma Batua EBtik ateratzeak izango dituen ondorioak eta horrek Euskadiren interesetan izango duen eragina aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak gertutik jarraitu ditu Brexitaren inguruko gorabeherak, eta harremanetan egon da horrek eragingo dien erakunde eta eragileekin, ondorioei aurrea hartu eta egoera berrian aukera berriak bilatu ahal izateko.  

Harreman horien emaitza da  gaur eratutako Jarraipen Batzorde publiko-pribatua. Bertan daude ordezkatuta Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Euskadiko unibertsitateak, merkataritza-ganberak eta Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak.

Batzorde berriaren ardura izango da Brexitaren negoziazioen jarraipena egitea, batetik, ondorioei aurrea hartzeko eta, bestetik, eragin negatiboak murriztu eta Euskadirentzat sor daitezkeen aukera berriak optimizatzeko. Lehendakariak Jaurlaritzak Londresen ireki duen bulego berria aipatu du. Bulego honek enpresen, hezkuntza zentroen, kultura elkarteeen zein beste euskal erakundeen interesei erantzungo dio.

Batzordearen lana izango da informazioa biltzea eta egoeraren diagnostiko bateratua egin ahal izateko datuak trukatzea, jarrera bat hartu aurretik.  Bestalde, organo berriak Euskadirako sortutako aukera eta erronka berriak ere identifikatuko ditu, eta horri esker negoziazioen aldiari nahiz 2019ko martxoaren ondorengo agertokiari aurre egiteko estrategia zehaztu ahal izango da.  Brexit-a “aurrekaririk gabeko geraera da”, Lehendakariaren ustez, eta espero du Batzordeko kideen elkarlanaren bitartez datozen aldaketeri “Herrialde ikuspegiarekin” aurre egin ahal izatea. “Denon artean erronka aukera bihurtu behar dugu”, gehitu du Lehendakariak.

 

 

Informazio gehiago