Lehendakaritza

Argitalpen-data: 2016/05/19

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Stockholm eskualdeko 16 udalerritako goi-ordezkarien bisita izan du gaur goizean. Lehiakortasunaren eta gizarte-kohesioaren arloan esperientziak trukatzera etorri dira gure lurraldera.

Bisita honekin, Suediako ordezkaritza honek Bizkaiko Lurralde Historikoko lehiakortasunaren arloko estrategiak ezagutu nahi ditu, bereziki digitalizazioaren arlokoak, eskualdeak agenda bat onartu berri duelako arlo horretan. Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 4.0. Galdaketen arloan sustatu nahi dituen politika publikoak azaldu dizkie. Halaber, Bizkaian dauden gizarte-kohesioari lotutako politikak ezagutu nahi dituzte; izan ere, Suediako ordezkaritzak inklusioaren eta adingabeen eskolaratzea bermatzearen arloko esperientziak trukatu nahi ditu Gizarte Ekintza Sailarekin.

Informazio gehiago