Lehendakaritza

Argitalpen-data: 2016/06/24

Lehendakariaren instituzio adierazpena Erresuma Batuko erreferendumaren inguruan

Eusko Jaurlaritzak bere errespetu osoa adierazi nahi du Erresuma Batuko herritarrek hartu duten erabakiaren aurrean; gizarte heldu eta arduratsua da, eta etorkizun-proiektu berri bati ekitea erabaki du, zilegitasun osoz erabaki ere. Euskadiko eta Erresuma Batuko gizarteen arteko harremanak historikoak dira; iragan partekatua daukagu, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren esparruetan. Lotura horiek bere horretan jarraituko dute etapa berrian.

Informazio gehiago