Lehendakaritza

Argitalpen-data: 2015/07/30

Lehendakariak `Donostia 2016´ proiektuan parte hartzeko aukera eskaini dio Boiseri

Euskal ordezkaritza, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dutela, Boiseko alkate David Bieterrekin elkartu da. Bieter alkateak euskal jatorria du, eta Euskal Herritik kanpo euskaraz mintzatzen den alkate bakarra da. Bieter Euskadiren “adierazlerik nabarmenena” da Estatu Batuetan, eta lehendakariak eta biek adierazi dute Euskadiren eta AEBen arteko lankidetza sendotzen jarraitzeko borondatea dutela, erakundeei, enpresei eta kultur alorrari begira.

Informazio gehiago