Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4162

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, RA-89/2013 espedienteari buruzkoa (L_2012_20_3086_I).

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñanok, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ondoko ediktu hau eman du

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu gara Oihana Benavente Lacruz andreari jakinarazten entzunaldiko izapidea irekitzen dela. Horretarako, berak 89/2013 gora jotzeko errekurtsoan aipatutako helbidera jo dugu. Baina jakinarazpena egiterik izan ez dugunez, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hala egin behar dela xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan ere. Interesdunari jakinarazten zaio ezen, aipatutako errekurtsoan, hamabost eguneko interesdunaren entzunaldiko izapidea irekitzen dela, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

– PEFZaren aitorpenari dagokionez aita eta amak egindako likidazioaren fotokopia, 2010ko ekitaldiari dagokiona.

– Salbuetsita zeudelako PEFZaren aitorpena egin izan ez balute, salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko duzu.

– 2010. urtean aita edo ama atzerrian bizi baziren, bertako agiri ofizial baliokidea, non agertzen diren 2010an izandako diru-sarrerak. Atzerriko agiriak legeztatu eta ofizialki itzuli behar dira.

Errekurtsoan alegatutakoa frogatu ahal izateko, eskatutako dokumentazioa frogaldi horretan aurkeztu beharko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 25a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala