Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4158

IRAGARKIA, EAEko tuneletan segurtasun-elementuak kanpo-auditorien bidez ikuskatzea helburu duen kontratuaren lizitazioaren berri jakitera emateko dena (DEC 22/08/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 22/08/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren xedea. EAEko tuneletan segurtasun-elementuak kanpo-auditorien bidez ikuskatzea.

b) Loteak: ez.

c) Betearazteko lekua: entitate esleipendunaren egoitzan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetzen denetik 2015eko abenduaren 31ra arte; inolaz ere ez 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen, egun hori baita zerbitzua ematen hasteko eguna.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua ehun eta hogei mila (120.000) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko urriaren 23ko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguetako karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko urriaren 24a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

a) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

b) Aldaerak onartzea: ez dago.

c) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: % 80.

– Auditoria-ereduaren gaineko hobekuntzak proposatzea, eta auditoriek emandako datuen gaineko kontrol estatistikoa egiteko sistemak ezartzea: % 20.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza (enpresa lizitatzaileei idatziz jakinarazten zaien lekuan).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.

e) Ordua: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.

11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala