Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4157

EBAZPENA, 2014ko irailaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hauxe xedatzen da: batetik Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegira bidaltzea 659/2014 prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-237/2014-X administrazio-espedientea; eta bestetik, balizko interesdunak epatzea, epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak zera eskatu du: 659/2014 prozedura laburrean izapidetzen den auzi-errekurtsoari dagokion PCA-237/2014-X administrazio-espedientea igor dakiola eskatu du. Auzi-errekurtso hori ERNE Sindikatuak aurkeztutakoa da, hain zuzen ere Segurtasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 14ko Aginduaren aurka; izan ere, agindu horren bitartez ezetsi egin baitzen 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotze errekurtsoa.

Segurtasun sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deialdia egiten da Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurarako, hain zuzen ere izendapen askeko sistemaren bitartez eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura erabiliz bete beharko dira lanpostu horiek (EHAAren 235.zk, 2013-12-11koa).

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira demandatu gisa ager daitezen –659/2014 prozedura laburrean–, eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala