Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4155

EBAZPENA, 2014ko irailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, matrikula-bekak esleitzen dira 2014-2015erako antolatu diren ikastaro hauek egiteko: «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa», Bilbon, eta «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa», Donostian. Ikastaro hauen antolatzailea da LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mende dagoen unitatea.

IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak 2014ko ekainaren 9an emandako Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen erakunde horren mende dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2014-2015erako antolatu dituen ikastaro hauek egiteko: «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa», Bilbon, eta «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa», Donostian. Era berean, ikastaro horietan parte hartzeko 5 matrikula-beka eskatzeko deialdia egin zen (2014ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.).

Deialdiaren bigarren artikuluan eta bederatzigarren eta hamargarren oinarrietan, 2014-2015erako matrikula-beketarako betekizunak ezarri ziren, hau da, Bilbon egingo den «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa»ren 3 matrikula-beketarako eta Donostian egingo den «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa»ren 2 matrikula-beketarako.

LHIEEko Kontseilu Errektoreak, 2014ko irailaren 12an bildu eta gero, IVAPen zuzendariari egindako proposamena aztertuta eta ikastaro horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, matrikula-beka zeinek irabazi duten zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2014-2015ean Donostian egingo den «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa»ren matrikula ordaintzeko bi beken esleipena hutsik geratzen dela adieraztea, eskaerarik ez egoteagatik.

Bigarren artikulua.– 2014-2015ean Bilbon egingo den «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa»ren matrikula ordaintzeko 3 bekak esleitzea eta beka horiei dagokien diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:

Martin Fonseca, Angel.

Fernandez Azkue, Almudena.

Fernandez Cubero, Ana.

Hirugarren artikulua.– 2014-2015ean Bilbon egingo den «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa»ri uko egiten zaion kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, honako pertsona hau ordezko izendatzea:

Ortega Ortega, Elena Maria.

Laugarren artikulua.– Bilbon egingo den «Hirigintzako XXXIX (39) Ikastaroa» egiteko eskatutako matrikula-beka ukatzea eskatzaile hauei:

Herrero Alonso, Saray (kausa: muga ekonomikoa gainditzea).

Menendez Berrire, Irantzu (kausa: muga ekonomikoa gainditzea).

Bosgarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari buruzko berariazko ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da hura.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala