Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4154

AGINDUA, 2014ko abuztuaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Ficoba fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko maiatzaren 7an sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean Fundación Ficoba fundazioaren estatutuen 5. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, Iñigo Monreal Bacigalupe jaunak izenpetua, Patronatuko lizentziatu aholkulari gisa.

Eskabidearekin batera, Patronatuko lehendakari Jose Antonio Santano Clavero jaunak, fundazioaren izenean eta ordezkaritzan, helbidea aldatzeko erabakiak jendaurrean jartzeko, 2014ko apirilaren 23an Irungo José Antonio Hebrero Hernández notarioaren aurrean egiletsitako eskrituraren kopia baimendua aurkeztu zen (protokolo-zenbakia: 386).

Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2013ko abenduaren 17an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Miguel Angel Páez Escamendi Patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2013ko abenduaren 17an, lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fundacion Ficoba fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zein 2014ko apirilaren 23an egiletsi baitzuen fundazioko lehendakari Jose Antonio Santano Clavero jaunak, Fundación Ficoba fundazioaren izenean eta ordez, Irungo notario Jose Antonio Hebrero Hernándezen aurrean (protokolo-zenbakia: 386).

Inskripzio horren ondoren, fundazioaren helbide soziala Irunen egongo da, Iparralde hiribideko 43an.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 4a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala