Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4152

EBAZPENA, 2014ko urriaren 1ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez handitu egiten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2014ko deialdira bideratutako diru-horniduraren zenbatekoa.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez (2014ko urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia egin zen.

Ebazpen horretako 2.a) artikuluan ezartzen denez, larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen finantziazio-lerro iraunkorraren diru-hornidura 1.600.000 eurokoa da.

Artikulu horretako bigarren paragrafoan zehazten denez, adierazitako zenbatekoa aldatu ahal izango da, eta, horretarako, aintzat hartuko dira eskatutako laguntzen zenbateko osoa eta beste laguntza-deialdi batzuk exekutatzean agortu gabe gelditzen diren aurrekontu-baliabideak. Aldaketok, betiere, diru-laguntza deialdia ebatzi aurretik egingo dira. Kasu horretan, eta aurreikuspen horretan xedatutakoaren arabera, aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen bidez.

Hornidura osagarria dagoenez, eta larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako zenbait proiektu laguntzarik gabe geratu direnez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluak 2014ko ekainaren 17ko bileran aldez aurretik erabakita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Milioi bat euro gehitzea 2014ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoari. Ondorioz, 3.600.000 eurotik 4.600.000 eurora handitu da zenbatekoa. Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia egin zen.

2. artikulua.– Gehitutako zenbatekoa –milioi bat euro– larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen finantziazio-lerro iraunkorrera bideratuko da. Lerro hori Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren 2.a) artikuluan dago jasota, eta haren diru-hornidura 1.600.000 eurotik 2.600.000 eurora pasatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 1a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.


Azterketa dokumentala