Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4151

EBAZPENA, 2014ko urriaren 1ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdira bideratutako diru-hornidura handitzeko dena; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez egin zen deialdia.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia (2014ko ekainaren 19ko EHAA, 115. zk.).

Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluan xedatu da deialdi horretara bideratutako diru-horniduraren zenbateko osoa 25.000.000 euro direla.

Bestetik, artikulu horretako bigarren paragrafoan xedatu da deialdiko zenbatekoak handi daitezkeela, eskatutako laguntzen zenbateko osoa aintzat hartuta; beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe gelditzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta diru-laguntza horiek ebatzi aurretik. Handitze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Honela, ekainaren 18ko ebazpen horretan xedatutakoaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Funtsaren kargurako proiektuentzako laguntzak arautu zituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte zenbateko berriek, modalitate horietako bakoitzean horretarako nahiko eskabide aurkeztu bada, betiere. Dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Hornidura osagarria dagoenez eta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluak 2014ko ekainaren 17ko bileran aldez aurretik erabakita, beste proiektu batzuei erreparatu behar zaienez.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 4.500.000 euro handitzea, hau da, 25.000.000 eurotik 29.500.000 eurora, garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdira egiten duen Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko ekainaren 18ko ebazpenaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-horniduraren zenbateko osoa.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan xedatutakoaren ondorioz, garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdira egiten duen Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko ekainaren 18ko ebazpenaren 2. artikuluan araututako laguntza-modalitate bakoitzerako zenbatetsitako diru-hornidura honakoa izango da:

a) Garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara 24.650.00 euro bideratutako dira.

b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara 850.000 euro bideratuko dira.

c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara 4.000.000 euro bideratuko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, haren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 1a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.


Azterketa dokumentala