Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4150

EBAZPENA, 2014ko irailaren 26koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko den «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren 2014ko ekitaldirako epaimahaiaren osaera argitara eman eta epaimahaikideek jaso beharreko ordain ekonomikoa onartzen duena.

Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria sortu eta arautzen du, eta ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatu zen. Aipatutako dekretuaren 5. artikuluak epaimahai bat osatuko dela ezartzen du, epaimahai horrek saria eta, hala badagokio, horren accesitak esleitzeko proposamena egin dezan. Epaimahaiaren osaera Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen baten bitartez jakinaraziko da, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Saria esleitzeko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago. Halaber, aipatutako 5. artikuluaren 3. atalean aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrekoak ez diren epaimahaikideek ordain ekonomikoa jasoko dutela, epaimahaiko kide gisa egindako gastuen ordainetan eta ordain ekonomiko hori Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen bidez onartuko dela urtero.

2014ko ekitaldian, «Euskal Gizartearen Egoera» Sarirako deia 2014ko ekainaren 26ko Ebazpenean egin zen, ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuan ezarrita dagoenaren arabera.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusten den epaimahaiaren osaera argitara ematea:

– Lehendakaria: Juan Manuel Castilla Albisu jauna, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Azterlan Kabinetearen zuzendaria, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ordez.

– Mahaikideak:

Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko arduraduna.

Larraitz Mendizabal Usabiaga andrea, Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko teknikaria, Lehendakaritzako Azterlan Kabinetearen zuzendariaren ordez.

Ainhoa Novo Arbona andrea, Sariaren gaian kualifikatutako unibertsitate-irakaslea.

Patricia Campelo Martinez andrea, Sariaren gaian kualifikatutako unibertsitate-irakaslea.

Itziar Basterretxea Moreno jauna, Sariaren gaian kualifikatutako unibertsitate-irakaslea.

– Idazkaria, (hitza bai, baina botorik gabe): Ana Margarita Achurra Rodriguez andrea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko teknikaria.

Bigarrena.– «Euskal Gizartearen Egoera» Sariaren 2014ko ekitaldiko epaimahaiko kide gisa egindako gastuen ordainetan 350 euroko ordain ekonomikoa onartzea, ondoko pertsona bakoitzarentzat:

Ainhoa Novo Arbona andrea, unibertsitate-irakaslea.

Patricia Campelo Martinez andrea, unibertsitate-irakaslea.

Itziar Basterretxea Moreno andrea, unibertsitate-irakaslea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 26a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala