Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4028

IRAGARKIA, administrazioarekiko 231/14 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epaitzeko dena.

Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3 zenbakiko Epaitegian, 231/14 zenbakiarekin eta prozedura laburtuaren bitartez. Ines Hernandez Gonzalezek jarri du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1472/2013 Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa onartu ez zuen Administrazio Kontseiluaren 2014ko apirilaren 30eko Erabakia dela-eta. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, teknikari espezialista sanitarioen (Erradiodiagnostikoa) lanbide-taldeko lekualdatze lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu eta behin betiko destinoak izendatu ziren, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik (2013ko azaroaren 18ko EHAA, 219. zk.).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epaitzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala