Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4024

IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak 2014ko ekainaren 16an emandako zehapen-espedientearen irekitze-ebazpena jakinaraztekoa; horren titularra Azpiloza, S.L. da, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Zehapen-espedientearen irekitze-ebazpen hori jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek horren berri jakin dezaten; interesdun bakoitzari zuzenean eta banaka egindako jakinarazpentzat joko da honako hau, ohartarazpen hauek eginda:

Ebazpenaren eduki oso ezagutzeko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Errekalde zumardia 39A, Bilbo), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte agertu eta hamabost eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 11.

Kontsumobideko zuzendaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala