Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4019

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen IP interfonia sistemaren mantentze lanei publizitatea emateko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Euskal Trenbide Sarearen IP interfonia sistemaren mantentze lanak.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadin.

d) Burutzapen/entrega epea: hiru (3) urte.

e) Luzapenak: bai. Urte bat (1), bi aldeen aurretiazko adostasunaren bidez

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, pleguetan zehaztutakoa.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hogei mila euro (120.000), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko urriaren 13a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko urriaren 17ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al den: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko irailaren 22a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala