Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4016

IRAGARKIA, «Abiadura kontrolatzeko ekipamendu eskuratzea» xede duen hornidurako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-174/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-174/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Burutzapen-lekua: EAEko errepide-sarea.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

– Prezioa: 70 puntu.

– Proposamen teknikoa eta ekipoen prestazioak honako banaketa honen arabera:

Kabinak: 5 puntu.

Erraileko detekziodun zinemometroak: 10 puntu.

Erraileko detekziorik gabeko zinemometroak: 10 puntu.

Erregai-pilak: 5 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 170.000 euro (140.495,87 euro + 29.504,13 euro BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: Lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko urriaren 14a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena: ez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko modua: finantza-erakundearen txostena.

– Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adierazi kontratuaren aurrekontuaren adinako (170.000 euro) kaudimena duela.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

Azken hiru urteetan egindako lanen zerrenda, honako hauek zehaztuta: datak, zenbatekoak eta onuradunak.

– Betekizunak:

Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.

Egindako hornidura bat 100.000 eurokoa edo hori baino gehiagokoa izan beharko da, BEZa barne.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko urriaren 14a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2014ko urriaren 20a; eta «B» gutun-azala, 2014ko urriaren 27a.

e) Ordua: 12:00ak, bi egunetan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala