Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4012

EDIKTUA, 583/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Palmira Martínez Alonsok, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 583/12 prozedura arruntean epaia eman zuen Maria Cruz Aparicio Redondo epaileak 2013ko azaroaren 14an.

Edwin Rafael Pimienta Calderón demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko abenduaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala