Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4011

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1329/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1329/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Proyectos y Desarrollos Inmolur S.L.k eskatuta, honako hauen aurka: Maanta Diagne, Mamadou Yacine Sylla, Elhadji Falou Sylla eta Mbale Fall. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

52/13 EPAIA

Epailea: Olga Ahedo Peña.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko martxoaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Proyectos y Construcciones Inmolur, S.L.

Abokatua: Lucia Ruiz de Aguirre Maneiro.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi demandatua: Maanta Diagne, Mamadou Yacine Sylla, Elhadji Falou Sylla eta Mbale Fall.

Abokatua.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Proyectos y Desarrollos Inmolur, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan Palacio prokuradoreak jarri duen hitzezko judizioko demanda, honako hauen aurka: Maanta Diagne, Mamadou Yacine Sylla, Mbale Fall eta Elhadji Falou Sylla; horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak modu solidarioan: 7.738,20 euro, gehi ebazpen honen seigarren zuzenbideko oinarrian aipatzen diren interesak. Kostuak demandatuei ezartzen dizkiet.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4680 0000 04 1329 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Elhadji Falou Sylla eta Mamadou Yacine Sylla demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala