Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4008

EBAZPENA, 2014ko irailaren 24koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2014ko ekitaldirako garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko dena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia (2014ko martxoaren 27ko EHAA, 60. zk.).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluari dagokionez, (2008-07-10eko EHAA, 131. zk.); Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren (Focad) kargurako programetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 80. artikuluan xedatutakoaren arabera (2007-05-10eko EHAA, 89. zk.), eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorearen proposamenaren oniritzia jaso ondoren (2014ko ekainaren 17ko bilerako aktan jasoa), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– II. eranskinean jasota dauden eskabideak baztertzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala