Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4007

EBAZPENA, 2014ko irailaren 17koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hauxe xedatzen da: batetik Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegira bidaltzea 211/2014 prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-217/2014-X administrazio-espedientea; eta, bestetik, balizko interesdunak epatzea epaitegi horretan ager daitezen.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiak 211/2014 prozedura laburrean izapìdetan den auzi-errekurtsoari – Varela Gonzalez Ertzaintzako funtzionarioak aurkeztutakoari– buruzko PCA-217/2014-X administrazio-espedientea igor dakiola eskatu du. Auzi-errekurtso hori: Segurtasuneko sailburuordeak 2014ko apirilaren 2an emandako Aginduaren aurkako 211/2014 zk.ko prozedura laburtuan bideratutako da; izan ere, agindu horren bidez ezetsi egiten da 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurkako errekurtsoa.

Segurtasun sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deialdia egiten da Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurarako, izendapen askeko sistemaren bitartez; eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura erabiliz hornitu beharrekoak direnak (EHAA, 235.zk, 2013-12-11koa).

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegira demandatu gisa ager daitezen –211/2014 prozedura laburrean– , eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 17a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala