Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2014ko irailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3812

IRAGARKIA, 182/2014-B administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Carlos Gomez Vicandi jaunak 182/2014-B prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian (Adm. Auzien ZULUP), Kirol Justiziako Euskal Batzordeak 2014ko martxoaren 28an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horretan, ebatzi egin zen ezestea Euskadiko Ehiza Federazioaren Hauteskunde Batzordeak 2013ko abenduaren 17an –16. Akta– eta 23an –17. Akta– hartutako akordioen gaineko errekurtsoa (2/2014 espedientea).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz,2014ko abuztuaren 6a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala