Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2014ko irailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3801

IRAGARKIA, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak itzulketa-prozedimenduaren hasiera jakinarazteari buruzkoa.

Ez dugu lortu Cime, Comercio Industrial Mecánico, S.A. enpresari (Espediente zk.: B-42-80-2010 AE (804/10), Itzultze zk.: 2014/REINT/174) jakinaraztea diru-laguntza itzultzeko espedientea hasi dugula, eskatzaileak helbidea aldatu edo beste arrazoiengatik jakinarazpena bueltatu egin baitigute. Beraz, jakinarazpentzat balio dezan edo bestelako ondorioetarako, iragarki honen bidez jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak betetze aldera. Aldi berean, honako honen berri ematen diogu enpresari: itzulketa-espedientea hasteko Probidentzia eman da, Eusko Jaurlaritzako Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren babesean (III. Kapitulua –Plantillak berritzeko laguntzak–, 1. Sekzioa –Txanda-kontraturako laguntzak–) emandako diru-laguntza bueltatu behar den ala ez erabakitzeko. Kontua da enpresak ez dituela Iker Mardones Moreno langilearen 2010eko abuztuko nominen kopiak eta Gizarte Segurantzako 2010eko abuztuko kotizazio-orrien kopiak aurkeztu, ez eta 2010eko otsailetik 2010eko iraila bitartean plantilla finkoaren murrizketa justifikatzen duten dokumentuak ere (bi langile finko gutxiago), eta horrek guztiak Dekretu arautzailearen 18. eta 16.2. artikuluetan ezarritakoa urratu egingo luke. Beraz, hamabost eguneko epea ematen diogu enpresari bere burua defendatzeko aurkeztu eta alegatu beharrekoa aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazio Zuzendaritzan (helbidea: José Atxotegi 1, Vitoria-Gasteiz, PK: 01009), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Orobat, ohartarazten diogu ezer aurkezten ez badu, prozedura amaitutzat joko dugula ebazpen baten bidez, eta, gainera, baldintzak ez direla bete joz gero, balitekeela kobratzeke duen kopurua jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala balegokio, dagoeneko jaso duena bueltatu behar izatea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala