Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2014ko irailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3800

IRAGARKIA, Turismoko zuzendariaren 2014ko uztailaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, irekitako 48-OT-F-2014-06 zehapen-espedientea ebazten da.

José Carlos Gracia Rivas-i jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Artabide kalea, 23 «Basati Pizzak», 48700 Ondarroa (Bizkaia)– Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Hautsi den araua: martxoaren 16ko 6/1994 Legea, Turismoaren antolaketari buruzkoa, abenduaren 23ko 16/2008 Legeak eta apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatzen dutena.

Arau-haustearen deskripzioa: arau-hauste larria: 66. artikulua, n), atala.

Jarritako zehapena: 901 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (José Carlos Gracia Rivas), espediente-zenbakia (48-OT-F-2014-06), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da diru-sarrera: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala