Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2014ko irailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3798

EBAZPENA, 2014ko irailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen eskaeren gaineko ebazpen-proposamenak eman eta organo honi aurkeztuko dizkion Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

2014ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez, 2014. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen da.

Aginduaren 10. artikuluan xedatzen da, alde batetik, Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkezten diren eskabideak eta agiriak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko zaion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko; eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa)

– Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), Batzordean idazkari jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 1a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala