Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2014ko irailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3797

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 23koa, Ekonomia eta Plangintzako zuzendariarena, Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilearen ingurumen jasangarritasunaren txostena eta proposamena jendaurrean eta iritzipean jartzeko dena.

Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilea da agiri bat zeinetan zehazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartzeko estrategia eta helburu tematikoak, 2014-2020 programazio-aldi berrirako Eskualdeen Europako Funtsaz (EGEF) kofinantzatutako jarduerei dagokienez, bai eta helburu horientzat programatutako finantza-zuzkidurak ere.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak prestatu du Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilearen proposamena, hiru foru-aldundiekin elkarlanean, bai eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin zein Batzordeko zerbitzuekin eta EAEko eragile eta solaskide garrantzitsuenekin batera ere. Hori guztia 1303/2013 Xedapen Komunen Erregelamenduaren 5. artikulua (Elkartzea eta gobernantza hainbat mailatan), haren orientazioak zein dokumentu estrategikoaren aurreko bertsioei eginiko oharrak aintzat hartuta, eta programa-dokumentuaren zirriborroa aplikatzeko esparruaren barruan.

Horrez gain, aipatutako erregelamenduaren 96. artikulua aplikatuta, programa hau egituratu da Batzordeak programa eragileentzat ezarritako ereduaren arabera, 288/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren hazkundean eta enpleguan inbertitzeko helburuaren esparruan.

Erkidegoak 2014-2020 programazio-aldian EAEn esku hartzeko dauden behar nagusiak zehaztu dira, Europako Esparru Estrategiko Bateratuari dagozkion funtsak kudeatzeko Euskadiko Esparru Estrategikoan egindako egoeraren gaineko diagnostikotik abiatuta, eta Europa 2020 Estrategiaren helburuak zein Kohesio Politikoaren esku-hartze helburu tematikoak oinarri hartuta, betiere.

Hauxe hartzen du kontuan programak: 1) EGEF funtserako Erkidegoko erregelamendua, eta zehazki, esku-hartzeen pilaketaren arloan xedatutakoa, eta 2) Estatuko elkartze-hitzarmenean xedatutakoa eta Erkidegoko funtsen arteko beharrezko koordinazioa.

Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragileak erregelamenduan aurreikusitako hamaika helburu tematikoetatik (HT) seitan pilatzen ditu esku-hartzeak funtsean, eta zehazki, hazkunde adimentsua lortzeko lautan (1. HT: I+G+B, 2. HT: IKTak, 3. HT: ETEak, eta 4. HT: karbono-isuri baxuko ekonomia). Esku-hartze osagarriak daude, halaber, 5. HTn (arriskuen prebentzioa eta kudeaketa) eta 6. HTn (ingurumena eta baliabideen eraginkortasuna) hazkunde jasangarria lortzearren.

Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragileak ingurumen-ebaluazio estrategikoa ere bete behar du, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean daukaten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen bidez ordezkatutako 2001/42/EE zuzentarauaren arabera.

Zenbait planek eta programek ingurumenean izan ditzaketen eraginak ebaluatzeari buruzko 9/2006 Legearen arabera, batetik, ingurumenaren ebaluazio-prozesuak barne hartu behar du planaren edo programaren aurreko bertsioari buruzko kontsulta-fase bat, ingurumen jasangarritasuneko txostena barne hartuta, eta, bestetik, publikoaren esku eta interesa duen publikoarentzat eta eragindako herri-administrazioentzat kontsultagai jarriko du 45 egunez gutxienez, hura aztertu eta oharrak egiteko. Kontsulta-fasea amaituta, ingurumen-memoria bat prestatuko da proposameneko ingurumen-alderdien barne-hartzea baloratzeko, eta, besteak beste, egindako kontsulten emaitzak ebaluatzeko.

Ondorioz, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 14.1.n) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilearen ingurumen jasangarritasunaren txostena eta proposamena jendaurrean jartzea, eta eragindako herri-administrazioen eta interesdunen iritzipean jartzea, 45 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Aipatu agiriak aztertu ahal izango ditu pertsona fisiko eta juridiko interesdun orok, publikoak zein pribatuak, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan («O» eraikina, 2. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, gorago aipatu epean. Halaber, epe eta toki horretan, aurkeztu ahal izango dira egokitzat iritzitako oharrak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.

Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala