Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2014ko irailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3796

EBAZPENA, 2014ko irailaren 4koa, Funtzio Publikoko sailburuordearena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Enplegu Publikoaren lege-aurreproiektua.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak Euskal Enplegu Publikoaren lege-aurreproiektua prestatu du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar den legea.

Horregatik, legezko erregulazio hori betetzeko, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eman zituen, batetik, 2014ko maiatzaren 14ko Agindua, zeinen bidez hasiera eman baitzitzaion Euskal Enplegu Publikoaren lege-aurreproiektua prestatu eta izapidetzeari, eta, bestetik, 2014ko irailaren 1eko Agindua, aurretik lege-aurreproiektu hori onartzekoa, testu artikulatua idatzi eta gero.

8/2003 Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Erregulazioak Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiei eragingo die, izan ere, enplegu publikora sarbidea izateko baldintzak eta Euskal Herri Administrazioen funtzionamendu osoa eta eraginkorra zehaztuko baititu.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako agindu-proiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldutakoagatik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 4.c) eta 15. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Enplegu Publikoaren lege-aurreproiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoko Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, euskadi.net-en.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 4a.

Funtzio Publikoko sailburuordea,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala