Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3791

IRAGARKIA, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoaren hirugarren interesdunentzako jakinarazpena (Prozedura Laburtua) 134/14 zenbakia.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie, Vitoria-Gasteizko 1. Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztu dela Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa, 134/14 zenbakikoa, Prozedura Laburtuen izapideen arabera jarraituta, Jesús López Bercianok jarrita. Izan ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1472/2013 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzesten da. Ebazpen horren bidez, publiko egiten zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetarako tekniko espezialista sanitarioetako talde profesionalen lekualdatze-lehiaketan deitutako behin betiko onartuen zerrenda eta lanpostuen esleipena.

Ondorioz, balizko hirugarren interesdun guztiei dei egiten zaie, jakinaraziz aipatutako epaitegiko prozeduran ager daitezen, bederatzi eguneko epean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, a 2014ko ekainaren 30a.

Aholkularitza Juridikoaren zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala