Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3789

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia. Honen bidez, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak hainbat zehapen-espedientetan emandako ebazpenak jakinarazten dira, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagozkionak. »

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honen testuan: «Iragarkia. Honen bidez, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak hainbat zehapen-espedientetan emandako ebazpenak jakinarazten dira, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagozkionak». Iragarki hori 2014ko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian. Ondorioz, zuzendu egiten dira:

2014/3068 (2/1) orrialdean, 3. puntua ezabatu egiten da: «Jakinarazten dizugu ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak izanez gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.»

2014/3068 (2/2) orrialdean,

hau esaten den lekuan:

«4.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.»

Honela esan behar du:

«3.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.»


Azterketa dokumentala