Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3788

IRAGARKIA, 183/2014-B administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Club Arco Caza Araba, Federación Alavesa de Caza, Club Deportivo JPV Vitoria-Gasteiz, Federación Vizcaína de Caza eta Club Deportivo La Arboledak 183/2014-B zenbakiko prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian (Adm. Auzien ZULUP), Kirol Justiziako Euskal Batzordeak 2014ko martxoaren 28an hartutako Akordioaren aurka. Akordio horretan ebatzi zen ezestea Euskadiko Ehiza Federazioaren Hauteskunde Batzordeak 2013ko abenduaren 17an –16. Akta– eta 23an –17. Akta– hartutako akordioen gaineko errekurtsoak (49/2013, 50/2013, 51/2013, 52/2013 eta 53/2013 espediente bateratuak).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 6a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala