169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3784
IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren hainbat eraikinetarako energia elektrikoaren hornidurarako esparru-akordioaren deialdia egiten duena, 2015 eta 2016 urteetarako.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/014.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurarako esparru-akordioa.
b) Xedearen deskribapena: energia elektrikoa.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Esparru-akordioaren balio zenbatetsia: 61.390.214,88 euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. Solairua.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: klausula Administratibo Berezien Pleguaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 29ko 13:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.
c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
Balioesteko irizpide bakarra prezioa izango da.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: ez.
b) Eskaintza ekonomikoak irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia, Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea (Lakua), Vitoria-Gasteiz. Data: 2014ko urriaren 3ko 12:30ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko irailaren 1ean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 1a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.