Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3783

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren hainbat eraikinetarako gasaren hornidura-espedientearen lizitaziorako deialdia egiten duena, 2015 eta 2016 urteetarako.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/013.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: gas naturala.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

4.439.274,38 euro, BEZik gabe (5.371.522 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua).M eraikina, 3. Solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: klausula Administratibo Berezien Pleguaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 29ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Balioesteko irizpide bakarra prezioa izango da.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: ez.

b) Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2014ko urriaren 3ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko irailaren 1a.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 1a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala