Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2014ko irailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3782

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, funtzio anitzeko paper birziklatua erostea helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2014/061.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: funtzio anitzeko paper birziklatua.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

123.952,07 euro, BEZik gabe (149.982 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua).M eraikina, 3. Solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk.

– Azken hiru urteetan, hirurehun mila (300.000) eurotako gutxieneko negozio-zifra edukitzea.

– Azken hiru urteetan, gutxienez, kontratu honen xedearen antzekoak liratekeen hiru hornidura egin izana.

– Aurreikusitako kontsumoei dagozkien elementu guztiak, kontratua dirauen artean, biltegiratzeko ahalmena izan behar du; baita biltegiratutako materialaren emate partzialak kudeatzeko eta izakinak kontrolatzeko ahalmena ere.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 26ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraiki.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Eskaintza Ekonomikoa: 60 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Paperaren kalitatea: zuritasuna (20 puntu); paperaren ikuste-kalitatea / lohikeria portzentaia (10 puntu).

– Ingurumenari buruzko alderdiak: post-kontsumo zuntzen eduki handiagoa (7 puntu); ekoetiketaren batetan zehaztutako emisio eta konposatu kimikoei buruzko ingurumen irizpideak betetzea (3 puntu).

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Ponderazio automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria - Gasteiz. Data: 2014ko urriaren 2ko 11:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (batez besteko zenbatekoa: 1.200 euro).

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko irailaren 1ean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 1a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala